Bilaketa emaitza:

Nekazaritzako elikagaien sektorera bideratutako Eusko Jaurlaritzaren laguntzak

Eusko Jaurlaritzak onetsi du 14,5 milioi bideratzea elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko eta laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko inbertsioei laguntzeko. Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2020ko martxoaren 31n eginiko bilkuran, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bi agindu onetsi ditu, Euskadiko lehen sektoreari eta elikagaien industriari laguntzeko asmoz. Lehen aginduak Lehiatu Berria programaren 2020ko deialdiaren oinarriak arautzen ditu. Programa horren bidez, laguntzak ematen dira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzatik nahiz akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko, 13,25 milioi euroko aurrekontu-zuzkiduraren bidez (LEHIATU BERRIA). Bigarren aginduak nekazaritzako ekoizpen-teknika jasangarrien bidez laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko laguntzen deialdia arautzen du. Laguntzak 1,25 milioi eurokoak izango dira 2020an (NPE) Aurkezteko epea Eskaerak aurkezteko epea ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2018ko urteko txostena

EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 91.015 laginen emaitzak aurkezten ditu. 2018. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 95,5 legezko mugen barruan zeuden 1.658 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 90,3k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2017koa baino txikiagoa da; urte horretan % 94,6 izan zen). Guztira 161 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 9,7); ehuneko hori 2017koa baino handiagoa da, urte hartan % 5,4koa izan baitzen. Laginen % 1,3n (22 lagin) LMR gainditzen zuten mailak aurkitu ziren (% 1,5 izan ziren 2017an), eta laginen % 0,4k (7 lagin) ez zuten muga errespetatzen.2018an aztertu ziren elikagai ekologikoen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Txostena: Europako albaitaritzako medikamentu-hondakinen 2018ko ikuskaritza

EFSA erakundeak 2018. urteari dagokion urteko txostena argitaratu du, albaitaritzako medikamentu-hondakinen eta beste substantzia batzuen ikuskaritzaren emaitzei buruzkoa, Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan. Txostenak guztira 28 estatu kidek jasotako 657.818 lagin bildu ditu, eta horietatik % 55 Batzordearen 96/23/CE Zuzentarauan oinarrituta hartu ziren; % 45 kontrol-programa nazionaletan oinarrituta hartu ziren, eta, azkenik, % 0,5 inportazioetatik zetozen. Estatu kide gehienek zuzentarau horretan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako laginketa-maiztasunaren gutxieneko baldintzak bete zituzten. Txostenak Batzordearen 96/23/CE Zuzentarauaren testuinguruan hartutako laginen analisia jasotzen du, zeinak neurriak ezartzen dituen substantzia eta hondakin jakinak kontrolatzeko, nagusiki albaitaritza-medikamentuak, animalia bizietan eta animali-jatorriko produktuetan, hau da, guztira 354.517 lagin. Lagin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

H2020ren aurrekontua areagotu da, koronabirusari buruzko Europako ikerketara bideratzeko

Batzordeak H2020 programaren bidez laguntza gehigarri bat ematea onetsi du, lehentasunak indartzeko, horien artean koronabirusari buruzko ikerketa. Eguneratze horretan egin diren aldaketen artean, 47,5 milioi euroko aurrekontu berria dago, martxoaren hasieran koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko iragarri zen premiazko deialdia finantzatzeko. Deialdi horren bidez, 17 proiektu sustatu ziren. Horrez gain, EICren pilotuaren (Europako Berrikuntza Kontseilua) barruan, 350 milioi euro baino gehiago bideratuko dira “Green Deal”eko helburu bat edo gehiago xede dituzten berrikuntza iraultzaileak egiten dituzten ETEentzat. ETE bakoitzak 2,5 milioi eurora arteko dirulaguntza bat eska dezake, eta kapital gehigarriaren 15 milioi eurora arteko inbertsio bat. Beste aldaketa batzuek emakume berritzaileentzako neurri espezifikoak ezartzen dituzte, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

2 hilabetez elikagaien gaineko kontrol ofiziala egiteko ezohiko neurriak

COVID-19aren ondoriozko osasun-krisialdiaren egungo egoera ikusita, Europako Batzordeak neurri bat argitaratu du estatu kideei elikakatearen gaineko kontrol ofizialak modu malguagoan egitea ahalbidetzeko.   Hasiera batean, neurria bi hilabetez egongo da indarrean, eta aplikazioaren esperientzia aztertu ondoren berrikusiko da. Neurriak ez ditu Elikagaien Segurtasuneko funtsezko arauak aldatuko; aldiz, egoera hauek ahalbidetuko ditu: Elikakatearen gaineko kontrol ofizialak, salbuespen gisa, zehazki horretarako izendatutako pertsonen bidez egin daitezke. Salbuespenez, halaber, laborategiak izenda daitezke kontrol ofiziala gauzatzeko, izendatutako laborategi ofizialak eskuragarri ez daudenean. Mugetan dokumentu elektronikoak onartuko dira, betiere jatorrizkoak albait arinen aurkezteko konpromisoa hartzen bada. Operadoreekiko bilera fisikoen ordez, aurrez aurrekoak ez diren bilerak egin daitezke, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietan dauden aflatoxinek giza osasunari eragin diezazkioketen arriskuen ebaluazioa

Ikerketa honetan, aflatoxinek elikagaietan duten presentziari buruzko 200.000 emaitza analitikotik gora erabili dira. Aleak eta alez egindako produktuak izan dira elikagaien bidezko AFB1ekiko batez besteko esposizio-mailarik handiena eragin dutenak adin-tarte guztietan. Aldiz, esne likidoa eta hartzitutako esnekiak izan dira AFM1ekiko batez besteko esposizio-mailarik handiena eragin dutenak. Aflatoxinak genotoxikoak dira eta AFB1ek kartzinoma hepatozelularrak (CHC) eragin ditzake gizakiengan.EFSAren Elikakateko Kutsatzaileei buruzko Taldeak (CONTAM) aflatoxinek gizakiontzat duten toxikotasuna ebaluatzen duen iritzi zientifikoa eman du. Bertan, Europar Batasuneko (EB) herritarrek aflatoxinekiko duten esposizioa baloratu eta herritarrek elikaduraren bidezko esposizioagatik izan ditzaketen arriskuak baloratu ditu. Honako aflatoxina hauek aztertu dira, zehazki: B1 aflatoxina (AFB1), B2 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk OPENFOODTOX datu-basea eguneratu du

EFSAk bere datu-basearen bertsio berri bat atera du: OpenFoodTox 2.0. Bertsio berri horrek elikagaietan eta pentsuetan dauden ia 5.000 substantzia kimikoren toxikotasun-datuak biltzen ditu, eta 2002tik eginiko 2.000 ebaluazio baino gehiagotatik ateratako informazioa erabili da hori egiteko.   Datu-base ireki horrek gehigarrien, produktu fitosanitarioen, kontaminatzaileen edo elikagaien osagaien erreferentziazko balio toxikologikoei buruzko informazioa biltzen du. Horrez gain, substantzia horiei aplikatzekoa zaien araudia zehazten du eta arrisku-ebaluazioetan identifikatuko ziurgabetasunei buruzko informazioa ere ematen du.   Tresna erabilgarria da erakundeek arrisku-ebaluazioak egin ditzaten, eta zientzialariei aukera ematen die elikagaietan eta pentsuetan dauden substantzien toxikotasuna aurresateko, hala giza osasunari nola animalien osasunari begira (abeltegietako animaliak eta animalia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk egindako lur diatomeoen arriskuen ebaluazioa

EFSAk zerealaren aleak biltegiratzeko orduan intsektizida eta akarizida modura lur diatomeoak erabiltzearen arriskuak ebaluatu ditu. Ebaluazioak ondorioztatutakoaren arabera, kontsumitzaileek irensteagatiko arriskua oso txikia da, ingurumen-eragina ere baxua da, baina produktua etengabe arnasteari lotutako arriskua dago. EFSAk ebaluazio bat egin du, intsektuak eta akaroak kontrolatze aldera, silizio dioxidoaren substantzia aktiboa, diatomeoen lurra ere deiturikoa, biltegiratze‑aldian biltegiratzen diren zereal-aleetan erabiltzeari eta produktuarekin ala produkturik gabeko aleen biltegiratze-guneetan ihinztatzeari buruz. Ebaluazioa adierazteko formula gisa, silizio dioxidoaren kg bakoitzeko 1.000 g‑ko purutasuna duen (% 100) kontaktu-hautsa erabili da. Frogatuta geratu zen produktua intsektizida eta akarizida gisa eraginkorra dela helburu dituen organismoetarako. Ez da espero produktu tratatuak irentsi ondorengo arriskurik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

“Klima aldaketa arintzea animalien sektorean” SusAn tailerraren ondorioak

ERA-NET SusAn erakundeak, Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Klima-aldaketaren inguruko Partekatutako Programazio Ekimenarekin batera (FACCE-JPI), "Klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko hobekuntza-teknika berriak abeltzaintzaren sektorean" esplorazio-tailerra antolatu zuen 2019ko azaroan, Bruselan.   Tailer horretan, Europako 10 herrialdetako 40 aditu baino gehiago elkartu ziren. Hain zuzen, ikerketaren arloko ordezkariek, arduradun politikoek eta alde interesdunek hartu zuten parte, Europan gai horrekin lotuta dauden ikerketa-hutsuneak aztertzeko asmoz. Honako hauek dira tailerreko ondorio nagusietako batzuk: Ikerketa-erronka nagusia fenotipatzea da, eta hainbat arrakala itxi behar dira arlo horretan. Fenotipo berriak zehaztu behar dira klima-aldaketaren egoera desberdinetarako. Espeziearen beste ezaugarri espezifiko batzuk identifikatu behar dira, berotegi-efektuko gasak arindu eta klima-aldaketara ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikadura-gomendioak osasun-krisialdiaren aurrean

Espainiako Nutrizio eta Dietetika Akademiak eta Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak elikadura- eta nutrizio-gomendio sorta bat argitaratu dute Espainiako herritarrentzat, COVID-19k eragindako osasun-krisialdi honen aurrean.   Hain zuzen, ohiko egoeretan ematen diren gomendio berberak dira: hau da, batez ere frutaz eta barazkiz elikatzea. Alabaina, badago berritasun bat: dokumentu horretan jasota dago nola elikatu, zer erosi eta nola erosi.   Gainera, COVID-19k eragindako egoera laburbiltzen du, eta, horrez gain, argitu egiten ditu  gai horren inguruan sortutako zalantzetako batzuk.   Honako hauek aurkituko ditugu dokumentu horretan, besteak beste:   Zer dira koronabirusak eta zer da COVID-19? COVID-19 gaitzaz ez kutsatzeko prebentzio-neurriak COVID-19ren aurkako tratamendua Elikadura- eta nutrizio-gomendioak COVID-19ren aurrean ...

Irakurri gehiago