Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak koronabirusaren (COVID-19) aurkako jarduketa-protokolo bat argitaratu. Xedea da elikagaien ekoizpen- eta hornidura-katearen funtzionamendua eta eraginkortasuna bermatzea eta, aldi berean, arriskuak murriztea eta birusaren hedapena kontrolatzea.
Jarduketa-protokolo horrek gomendioak eta jarraibideak ematen ditu arrantza-flotarentzat, abeltzaintza-ustiategientzat eta elikagaie-industriarentzat, pertsonen osasuna babesteko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen jarduerek aurrera egin dezaten bermatzeko. Halatan, herritarrei oinarrizko eta funtsezko zerbitzua emango zaie.
...
ACSAk Dieta Osoaren Azterketa izenekoaren bosgarren edizioa argitaratu du, metal astunei buruzkoa. Bertan, elikagaietan dauden merkurioa eta artsenikoa (organikoak eta ez-organikoak), kadmioa eta beruna jateak Kataluniako biztanleentzat dituen osasun-arriskuak ebaluatu ditu.
Aztertutako metal guztiekiko esposizioak nabarmen egin du behera 2012an egindako azterketaren aldean, eta, oro har, esposizio hori segurtasun-mugen azpitik dago Kataluniako biztanle talde guztietan, haurren talderen batean jaso den salbuespen txikiren batean izan ezik. 2017an, Kataluniako biztanleek gehien kontsumitzen dituzten 70 elikagai moten (15 elikagai multzotakoak) banakako 4.140 lagin aztertu ziren guztira.
Hauek dira azterketaren emaitza aipagarrienak: Artseniko ez-organikoarekiko esposizioak % 26 egin du behera aurreko azterketatik. Biztanleria talde guztiak daude segurtasun-balioaren azpitik.
...
EFSAk hau adierazi du:
Bestetik, Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) adierazi du seguruenik Txinan animalia bat izan zela lehen infekzioaren iturria, baina orain birusa pertsona batetik bestera ari dela zabaltzen, nagusiki gaixorik daudenek eztul edo doministiku egitean sortzen diren arnas jariakinen bidez.
...
EFSAk eta ECDCk mikrobioen aurkako erresistentziei (RAM) buruzko urteroko txostena argitaratu dute. Txosten horretan, 2017. eta 2018. urteetan pertsona, animalia eta elikagaiei eragin dieten bakterio zoonotikoen mikrobioen aurkako erresistentziaren egoera aztertzen da. Elikagaietarako animalien kasuan, emaitzak oso positiboak izan dira, txostenak adierazten baitu mikroorganismo batzuen kasuan mikrobioen aurkako suszeptibilitateak gora egin duela estatu kide batzuetan. Txostenaren arabera, Salmonella eta Campylobacter bakterioak ziprofloxazinarekiko gero eta erresistenteagoak dira; ziprofloxazina da bakterio horiek eragindako infekzioak tratatzeko antibiotikorik erabilienetakoa.
Pertsonen artean, ziprofloxazinarekiko erresistentzia ohikoa da, batez ere zenbait Salmonella kasutan, eta erresistentzia hori % 1,7 izatetik (2016) % 4,6 izatera igo da (2018). Campylobactern bakterioaren kasuan, 19 herrialdetatik ...
LIFE programaren barruan, Europako Batzordeak 101,2 milioi euro erabiliko ditu eskala handiko hamar ingurumen- eta klima-proiektu finantzatzeko bederatzi estatu kidetan (horien artean, Espainia). Hala, Europaren ekonomia jasangarrirako eta neutraltasun klimatikorako trantsizioa errazagoa izango da. Eskala handiko proiektu horiek lagungarriak izango dira Europako Itun Berdearentzat, baita EBk hemendik 2050era bitartean klimatikoki neutroa izango den lehen kontinentea bihurtzeko duen asmoa betetzeko ere. Horrez gain, lagungarriak izango dira ekosistemak eta guztiontzat beharrezkoak diren espezieak leheneratzeko eta kontserbatzeko, ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko, airearen eta uraren kalitatea hobetzeko, finantza jasangarriak sustatzeko eta Europaren klima-aldaketarekiko erresilientzia areagotzeko.
Hona hemen ikerketa-proiektu horien bidez gainditu beharreko 5 erronkak:
Frantziako eta Espainiako ...
Gaur argitaratu da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2020ko otsailaren 19ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen eta jakitera ematen baita Euskadin Q Sukarra Zaintzeko eta Kontrolatzeko Plana.
Plan horretan biltzen dira hainbat ekimen biltzen ditu, zehazki honako hauek: Euskadiko ardi- eta ahuntz-aziendaren gaixotasunaren jarraipena egiteko, arriskua ustiategietan kontrolatzeko eta animaliekin kontaktua duten langileak prestatzeko eta sentsibilizatzeko. ...
Holandako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutuak (RIVM) elikagaien transferentziaren bost eredu egin ditu, animalia-jatorriko produktuetara (esnea, arrautzak eta haragia) transferitzen diren substantzia kaltegarrien (aflatoxinak eta dioxinak) kantitatea kalkulatzeko.
Jendeak kontaminatzaile horiekiko esposizioa izan dezake kontaminatutako pentsuak jan dituzten animalietatik ateratako produktuak kontsumitzearen bitartez. Pentsuetan dauden kontaminatzaileak ez dira nahita gehitzen, baina elikagaian sar daitezke ingurumeneko kontaminazioren bidez edo fabrikazio-prozesuan zehar. Esnean, arrautzetan, haragian (erraiak) eta halako produktuetan dagoen kontaminatzaile-kontzentrazioaren arabera, esposizio horrek eragin kaltegarriak izan ditzake giza osasunean. Elikagaia kontaminatuta dagoenean, garrantzitsua da jakitea zenbateko kontaminatzaile kantitatea irits daitekeen gizakion kontsumora bideratzen diren animalia-jatorriko produktuetara.
Ereduak webgune honetan eskura daitezke: www.feedfoodtransfer.nl.
...
FAOk eta ODEPAk babestutako “Txileko ekoizpen-etapan gertatzen diren fruta eta barazkien galeren neurketa eta kudeaketa” proiektuaren barruan, elikagai freskoen galera prebenitzeko jardunbide egokien gida hau sortu da. Gida honetan, fruta eta barazkien galerak minimizatzeko jardunbide egokiak ezartzeko lau alor identifikatu dira: plangintza; nekazaritza-ekoizpena; uzta, uzta-ostea eta biltegiratzea; eta lehen garraioa.
Plangintza Aurretiazko erosketa-konpromisoak definitzea
Azken kontsumitzaileari zuzeneko salmenta egitea
Elikagaiari balio erantsia ematea
Elikagai-bankuei eta gizarte zibileko erakundeei dohaintzak egitea Nekazaritza-ekoizpena Uztaren plangintza
Uztaren erabilera Uzta, uzta-ostea eta biltegiratzea Makinaria eta tresnen mantentze-lanak
Elikagaiaren manipulazioa
Paketatzea
Uztan bildutako produktuaren biltegiratzea Lehen Garraioa Ibilgailua aukeratzea
Ibilbidea aukeratzea
Langileen prestakuntza ...
Animalien osasunean agentek agente antimikrobianoak erabiltzeari buruz OIEk eginiko urteroko laugarren txosten honek bi alderdiren inguruko informazioa eskaintzen du: 1) 2016rako agente antimikrobianoen erabileraren bolumen osoa animalien biomasako, eta 2) OIEk orain arte eginiko lau txostenen emaitzak interpretatzea: azterketa globala eta eskualdeen araberako azterketa egitea. Nazioarteko 152 herrialdek eman dute informazioa txosten hau egiteko. Hona hemen aurkeztutako datu esanguratsuenetako batzuk: Antimikrobianoak erabiltzeari buruzko informazioa emateko kanalak eta gardentasuna: 29 herrialdek jakinarazi zuten esparru arautzailea falta dela, giza baliabideen mugak zeudela eta informazioaren teknologiaren tresnak falta zirela datuak biltzeko, besteak beste. Horietako hamarrek baieztatu zuten ekintzak egingo dituztela etorkizun hurbilean agente antimikrobianoen ...
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak “Aholkuen gisa eskola-adinean elikadura osasungarria edukitzeko” argitaratu du.
Gida horren xedea da nutrizio-jarraibide egokiak ematea eskoletako jangeletatik kanpo aplikatzeko; izan ere, eskola-adinean jangeletatik kanpo jaten eta edaten da gehien. Gida horretako jarraibide dietetikoek osatu egiten dituzte gainerako otorduak (etxean), eta honako atal hauek ditu:
1. Elikadura osansugarria eskola adinean
2. Eskola adinerako aholku dietetikoak 3. Ikastetxeetako menuetarako aholku dietetikoak 4. Ikastetxeetako menuak osatzeko aholkuak 5. Eskola adineko elikadurarekin lotutako beste hainbat alderdi ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.