Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa hegazti-ustiategien ordenazio-arauak arautuko dituen Errege Dekretuaren zirriborroa ari da prestatzen, errutekoak eta haragiarenak barne. Orain arte, soilik haragi-ustiategiek zuten ordenazio-arau bat (1084/20059 Errege Dekretua, indargabetu egingo zutena), eta errutekoek ez zuten inolako estaldurarik.
Besteak beste, Dekretu horren helburua ustiategi horien eskakizunak animalien ekoizpenaren eta osasunaren egungo erronketara egokitzea da, biosegurtasunean, ingurumenaren babesean eta animalien ongizatean zentratuz. Arauak, ustiategiaren tamainuaren arabere, badintza desberdinak ezarriten ditu. Ustiategien definizioa tamainaren arabera
Aplikazio-eremua hegazti-ustiategi guztiek osatzen dute, hau da, arrautzenak, haragiarenak eta ugaltzekoak, autokontsumora zuzendutakoak gehitu gabe. Tamaina txikikoek salbuespen batzuk dituzte. Guztira, azken horien artean bi ustiategi mota bereiz daitezke:
Autokontsumoa: haragi- ...
2018an, guztira 686 espediente erlatibo kudeatu dira SCIRIren bidez: 251 alerta, 182 jakinarazpen, mugan ukatutako 185 elikagai, askotariko gisa sailkatutako 24 eta, azkenik, 27 ustiapen positibo, debekatutako substantziak eta/edo albaitaritzako medikamentuak erabiltzeagatik legeak ezarritako mugen gainetik. 2013tik, ikusi da alerten kopuruak gora egin duela etengabe. Gorakada handiena 2017an erregistratu zen, baina 2018an pixka bat behera egin du kopuru horrek.
Kudeatutako alerta-jakinarazpen guztietatik, 157 alerta 1. taldeko alertak dira, hau da, arrisku larri eta berehalakoa dakarte; beste 94 alerta 2. taldekoak dira, eta, beraz, arrisku larria dakarte, baina ez berehalakoa. JAKINARAZPEN KOPURUA Animalia-jatorriko produktuak: % 43
Landare-jatorriko produktuak: % 35,4
Beste produktu batzuk: % 17,5
...
Ingurumenaren Europako Agentziak klima-aldaketak Europako nekazaritza-sektorean izango dituen eraginei buruzko txosten bat argitaratu du. Txostenean, espero diren ondorioak aztertzeaz gain, testuinguru berrira egokitzeko beharrezko jarduketak eta politikak azaltzen dira. Klima-aldaketak eragin nabarmena izango du Europako nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenetan. Tenperaturaren igoera globalak eragin handiagoa izango du Europa hegoaldeko herrialdeetan, honako hauen eragina izango baitute: Ur-eskuragarritasun txikiagoa. Prezipitazio gutxiago/Lehorte luzeagoak.
Ur-eskari handiagoa nekazaritzan. Uholde-arrisku handiagoa.
Muturreko berotasunaren igoera.
Bioaniztasuna galtzeko arrisku handiagoa.
Laboreen errendimendu txikiagoa, eta, ondorioz, ganadu-ekoizpenaren errendimendu txikiagoa.
Animalien ongizatearen murrizketa bazkalekuen murrizketaren ondorioz. Tenperaturaren igoerak aukerak sortuko ditu Europako iparraldeko eskualdetan: Ekoizpen-ziklo luzeagoak.
Loraketa eta uzten aurrerapenak. Eskualdeetan labore berriak ezartzeko ...
ELIKA erakundeko zuzendari Arantza Madariagak 2014-2018 urteetan “H2020tik 2” erronka sozialean parte hartu zuten erakunde euskaldunen emaitzak aurkeztu zituen joan den apirilaren 3an INNOBASQUEn ospatu zen ekitaldian, Euskal Herriko INFODAY H2020-RIS3 irekieran: 13,38 M€ 38 proiekturentzat, zeinetatik 4 Euskaditik zuzendu dituzten, eta arrakasta-tasa Europako batezbestekoaren gainetik egon da (% 17,54).
Jarraian, Marta Condek, H2020ko 2. erronka sozialean CDTI (NCP) erakundearen kontaktu-puntu nazionala izan dena, ireki berri dituzten deialdiak (2019ko urriaren 15a) aurkeztu zituen. Aurrekontua 522 milioi eurokoa honako 4 gai hauetan: Elikadura Segurtasun Jasangarria: 14 ikerketa lerro, 173 milioi euro.
Hazkunde urdina: 4 ikerketa lerro, 52 milioi euro.
Landa-berpizkundea: 8 ikerketa ...
EFSAk arrisku emergentetzat jo zuen ziguatera 2014an. Hori dela eta, 2015ean “Risk characterizacion of ciguatera food poising in Europe” (Eurocigua) lankidetzarako esparru-proiektu bat jarri zen martxan (FPA), AESANek koordinatutakoa eta EFSAk diruz lagundutakoa, Europar Batasuneko beste 14 erakunderen lankidetzarekin.
Proiektuaren iraupena 4 urtekoa da (2016- 2020).
Proiektuaren helburua da Europako elikagaietan eta fitoplanktonean (Gambierdiscus spp. dinoflagelatua) ziguatoxinaren presentzia ebaluatzea, eta lagin kutsatuetan ziguatoxinaren presentzia hauteman, kuantifikatu eta berresteko metodoak garatu eta baliozkotzea.
Ziguatera ziguatoxina (CTX) izeneko biotoxinak irensteagatiko elikadura-intoxikazio bat da, arraina kontsumitzearen bidez. Ziguatoxinari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu arrisku emergente horri buruz ELIKAk eginiko fitxa.
...
Txosten honek modu laburtuan jasotzen du Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzaren Epidemiologia Unitateak 2018ko jardueretan eskuratutako informazio epidemiologikoa.
Elikagaien toxiinfekzioak
2018an elikagai-jatorriko 11 toxiinfekzio-agerraldi ikertu ziren, 61 pertsonari eragin ziotenak. 2017arekin konparatuta, zifra baxuak dira: 812 agerraldi eta 238 kaltetu egon ziren urte hartan. Agerraldi gehienetan ez zen kausa-agentea identifikatu, 4 kasutan izan ezik, zeinetan elikagai-laginak aztertu ahal izan baitziren. Emaitzek ondorioztatu zuten estafilokozika toxinak bi agerraldi eragin zituela, beste bat Bacillus cereus toxinak eta laugarren histamina toxinak. Campylobakteriosia
2018an, 433 isolamendu jakinarazi zitzaizkion SIMi Araban, 2017an baino % 6 gehiago (407). Kaltetuen % 43 6 urtetik berako haurrak ziren. Jarduera kanalaren medianaren ...
Europako Batzordeak 11.000 milioi euro ditu berrikuntza eta ikerketako proiektuak finantzatzeko I+G+b finantzatzeko Horizon(te) 2020 europar programaren azken deialdietan. Deialdi horietan proiektuak aurkezteko zein aukera dauden ezagutu ahal izateko, datorren urriaren 3an eta 4an INFODAY H2020 antolatu du INNOBASQUEk. Bertan, CTDIk 2019-2020ko azken lan-programako deialdien berri emango du eta, bidez batez, SPRI, BIOEF, ELIKA eta EVE erakundeek RIS3 Euskadi gaiekin (Fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak-osasuna eta elikadura) duten lotura azalduko dute. H2020 duela 5 urte hasi zenetik, Euskadik 562 milioi euro lortu ditu berrikuntza eta ikerketako 941 proiektu finantzatzeko nazioarteko erakunde onenekin lankidetzan. Proiektu horien % 72 RIS3 Euskadi lehentasunei loturikoak ziren.
Horizon(te) 2020n ...
Gaixo dauden animalien esneak elikadura intoxikazioak eragin ditzake. Horregatik, ezinbestekoa da gaizo dauden animaliak ez jeiztea eta beren esnea eraldatzera ez bidaltzea. Dena den, esne hau bidali baduzu, abisatu eraldatutako produktuak gainbegira ditzaten. Animaliak osasuntsu eta ondo elikatuta daudela
Instalazioak egoera onean daudela
Jezteko ekipoaren garbiketa eta mantenua
Higiene eta maneiu jardunbide egokiak
Esnearen aldizkako analisiak eta jarduketak kontaketa altuak daudenean Arazoak ekiditzeko, gomendagarria da esne-kalitate programei atxikitzea, gehienetan administrazio publikoak lagunduta. Lursailean albaitarien bisitak izatea
Artaldea osasuntsu dagoela gainbegiratzea
Gaixotasunak prebenitzeko planak
Jezteko ekipoen berrikuspena
Maneiatzeko errutinetarako aholkularitza
Ustiapenaren Higiene Planak
Analisien jarraipena eta egiaztapena
Arazoen aurrean jarduteko jarraibideak ...
2019ko bigarren lauhileko honetan, animalien elikagaiei buruzko 106 jakinarazpen egin dira. Horietatik 22 alertak izan dira, 57 informazio-jakinarazpenak eta 27 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 34 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) egin dituzte; 44, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 24, autokontroletan detektatu dira eta industriak berak egin ditu; eta, azkenik, 4, bezeroen kexek eragin dituzte.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 50, laguntza-animalientzako pentsu eta produktuei % 33, loditzeko animalientzako pentsu konposatuei % 8 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 9.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira, hurrenkera honetan: kakahueteak (14), arrain-irina (12), maskotentzako pentsuak (12), ...
2018an, guztira 3.699 jakinarazpen transmititu ziren elikagaiekin eta pentsuarekin lotutako alerta azkarren sistemaren bidez (RASFF). Jakinarazpen horietatik 1.118 alerta gisa sailkatu ziren, 493 segimendu-txosten gisa, 675 ohartarazpen gisa, 1.401 mugako ukatze gisa eta 12 informazio-jakinarazpen gisa. 2017. urtearekin alderatuta, osasunerako arrisku larria dakarten alerta-jakinarazpenen kopuruak % 19 egin zuen gora (% 13 segimendu-txosten gehiago egin ziren). Alerten gorakada esanguratsua izan da bosgarren urtez jarraian Jakinarazpenak produktuekiko: Herrialde kideetako RASFF jakinarazpenen zati handi bat animalia-jatorriko elikagaietako mikroorganismo patogenoei dagokie nagusiki. Salmonella da, berriro ere, herrialde kideetako elikagaietan gehien jakinarazten den patogenoa (246 jakinarazpen, % 19 gehiago), eta gauza bera gertatzen da kide ez diren herrialdeetan ere (304 jakinarazpen).
Jakinarazpen gehienak ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.