Bilaketa emaitza:

Klima-aldaketa dela eta, arriskuan egon daiteke janaria eskura izateko aukera

Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldeak (IPPCC) “Lurra eta Klima Aldaketa” txostena argitaratu zuen joan den abuztuan. Txosten horretan esaten da, besteak beste, klima-aldaketa eragina ari dela izaten janariaren eskuragarritasunean, egonkortasunean eta nutrizioan.   IPCCk, sortu zenetik, hainbat dokumentu tekniko, txosten berezi eta ebaluazio-txosten prestatu ditu, klima-aldaketari buruz dagoen ezagutza zientifiko-teknikoa nazioarteko komunitatearen eskura jartzeko (hala arduradun politikoen nola oro har herritarren eskura). Horrenbestez, esan daiteke azken txosten hau funtsezko ekarpen zientifikoa izango dela laster klimari eta ingurumenari buruz egingo diren negoziazioetan. Beste alde batetik, txosten honek dio gutxi gorabehera ekoizten diren elikagaien heren bat alferrik galtzen dela. Herrialde garatuen eta garabidean daudenen ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

EFSAk sodioaren eta kloruroaren erreferentzia-balioak ezarri ditu

Europako Batzordeak eskatuta, EFSAren Nutrizio, Elikagai Berri eta Elikagai Alergenoen Panelak (NDA) pertsona osasuntsuentzako Eguneko Ahorakin Gomendatua (IDR) ezarri du sodioarentzat eta kloruroarentzat. Balio horiek oso erabilgarriak izango dira nutrizio-politikak ezartzeko. Panelak ondorioztatu du egunean 2 gramo sodio ahoratzea dela Europako biztanleria helduari dagokion ahorakin seguru eta egokia; izan ere, ziurrenik hori erabilgarria izango da biztanleria orokorrak sodioaren orekari eutsi diezaion. Balio horixe aplikatuko zaie haurdun dauden emakumeei eta bularra ematen ari direnei ere. Haurren kasuan, sodio-ahorakin seguru eta egokiak kalkulatzeko, helduen balioak hartzen dira oinarri gisa, haurren energia-beharrizanetara doituta. Honako hauek dira ahorakinak: Bularreko umeak (7-11 hilabete): 0,2 g/egun 1 eta ...

Irakurri gehiago

«Montanera del Sur» markako produktuetan hautemandako listeriagatiko osasun-alerta berria

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) Listeria monocytogenesek eragindako beste alerta baten berri eman zuen. AESANek gomendatzen die euren etxeetan INCARYBE SL enpresak (RGSEAA zenbakia: 10.004805/M) egindako produktuak dituzten pertsonei ez ditzatela kontsumitu eta saltokira itzul ditzatela. Andaluziako Juntako osasun-agintariek Listeria monocytogenesek eragindako beste alerta baten berri eman zuen, “La Montanera Del Sur” markako produktuetan. Produktu horiek Benaojánen (Malaga) helbideratuta dagoen INCARYBE SL enpresak (RGSEAA zenbakia: 10.004805/M) egiten ditu. Arreta-neurri gisa agindu du enpresako instalazio horietan egindako produktu guztiak merkatutik ateratzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk. Paziente immunodeprimituak Adinekoak Bularreko haurrak eta haur txikiak haurdun dauden emakumeak Ondo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunari buruzko Europako Esparru Araudiaren aldaketa

178/2002 Araudiak elikagaien segurtasunaren arloko printzipio orokorrak ezarri zituen eta oinarri izan da gerora egin diren legegintzako garapen guztietarako; duela gutxi, baina, 2019/1381 Araudiak aurreko hori aldatu du, arriskuen azterketa-prozesuaren gardentasuna hobetu eta arriskuen komunikazioa sendotzeko. Araudi berri horrek EFSAren Zuzendaritza Batzordearen osaera ere aldatzen du, gizarte zibilari eta elikadura-kateko eragile guztiei tokia egiteko. Bestalde, Batzorde Zientifikoetako kideak eta batzorde zientifiko-teknikoetako kideak hautatu eta izendatzeko prozesua ere egokitzen du. Argitaratu berri den araudiak arriskuen komunikazioari eskainitako atal oso bat du; bertan, esparru horretan erdietsi behar diren helburuak zehazten ditu, baita arriskuaren komunikazioaren oinarrizko printzipioak ere (gardentasuna, irekita egotea eta erantzuteko gaitasuna), alde ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

«Sabores de Paterna» markako produktuetan hautemandako listeriagatiko osasun-alertaren eguneratzea

Andaluziako Juntak emandako informazioari jarraikiz, honako autonomia-erkidego hauetan banatu ziren «Sabores de Paterna» markako produktuak: Andaluzia, Gaztela eta Leon, Valentzia, Extremadura, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Kantabria. Eskuragarri dagoen informazioaren argitan, orain arte ez da alerta honi lotutako giza kasurik konfirmatu. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk. Irailaren 7an, AESANek «SABORES DE PATERNA SCA» enpresako produktu guztiak erretiratzeko agindua eman zuen, Andaluziako juntako Osasuna eta Familiak Sailak marka horretako haragi urdaiztatuan hautemandako listeriagatiko beste osasun-alerta bat deklaratu eta gero. Kautelaz merkatutik atera diren “Sabores de Paterna” markako produktuak: Butifarra Carne mechada Carne en manteca Chicharrón especial Chorizo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikadura iraunkorraren eta klima-aldaketari aurre egiteko konponbideen arloko deialdi bateratuak

Elikadura-sistema iraunkorren bidean aurrera garamatzan I+B babeste aldera, bi ERANET erakundeetako 18 herrialdetako 21 erakunde finantzatzailek hitzeman dute 9.485.000 € bideratuko dituztela helburu horiek dituzten proiektu transnazionalak finantzatzeko. Proposamenek balio erantsia ekarri behar diete elikadura-sistema iraunkor eta ekologikoei, eta hainbat eragile eta diziplinatako ikuspegi sistemikoa izan beharko dute. Hauek dira deialdi bateratuko gaien ardatzak: “Baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituzten elikadura-sistema zirkularrak eta hondakinik gabekoak” eta “ Elikagaien aniztasuna, larretik platerera”. Irailaren 20an, web-mintegi bat egingo da interesa duten eskatzaileentzat, deialdiaren alderdi garrantzitsuenen berri eman eta galdera irekiei erantzuteko. Proposamenak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 4an amaituko da.   ERANET BIODIVERSA sareko kide diren 26 herrialdetako 34 ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan berria

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak 2019-2021 aldirako Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazional (PRAN) berria argitaratu du. Plan horrek jarraipena emango dio 2014-2018 aldiko PRAN planari. Antibiotikoekiko erresistentzia mundu-mailako arazoa da, eta gizakien nahiz animalien osasunari eragiten dio, baita ingurumenari, merkataritzari eta, ondorioz, ekonomia orokorrari ere. Antibiotikoekiko erresistentziaren aurkako Espainiako lehen estrategia aplikatzeari esker, hau lortu da giza osasunaren arloan:   Antibiotikoen kontsumoa zaintzeko sistema hobetzea. Osasun Laguntzarekin Erlazionatutako Infekzioak Zaintzeko Sistema Nazionala (IRAS) onartzea. Datu nazionalen monitorizazioa hobetzea.   Eta hau animalien osasunaren arloan:   Albaitaritza-erabilerako antibiotikoen salmentei buruzko datuak biltzeko sistema nazionala hobetzea. Albaitaritzako antibiotikoen erabilerari buruzko datuak biltzeko sistema nazional bat ezartzea. REDUCE ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionala 2016-2020ri buruzko urteko txostena 2018

Ministerioak Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) gauzatze-mailari buruzko txostena argitaratu du, 2018. urteari dagokiona. PNCOCA da indarreko legeria elikakate osoan zehar betetzen dela bermatzeko estatu-mailan eskumeneko agintaritza ezberdinek egindako kontrol ofizialak (nazionalak, autonomikoak eta tokikoak) deskribatzen dituen dokumentua. Kontrol horiek elikakate osoa hartzen dute barne, ekoizpen primariotik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuetara arte. Txosten honek 2 atal ditu: 2018ko txosten honetan (PNCOCA 2016-2020 programaren hirugarren urteari dagokiona), aurreko planekiko hainbat berritasun daude, hala egiturari nola edukiari dagokienez. Aldaketarik esanguratsuenetako bat kontrol ofizialak modu independentean tratatzea izan da. Gainera, kontrol-sistema bakoitzean eskuragarri dauden baliabideak eta horiek osatzen dituzten elementuak deskribatu dira, baita sistema horretan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Artsenikoaren arriskuaren ebaluazioa Kataluniako biztanleen artean

ACSAk Kataluniako biztanleentzako osasunerako artseniko-arriskuaren ebaluazioaren emaitzak argitaratu ditu, elikagaietan agertzen den metal hau hartzeagatik. Ondorioztatu du, nahiz eta biztanleria-talde batek ere ez duen BMDL01-ren mailaren beheko muga gainditzen, esposizio‑marjinak (MoE) txikiak direla eta ezin dela nolabaiteko arriskua alde batera utzi, batik bat haurretan.   ACSAk guztizko artsenikoaren eta artseniko inorganikoaren (konposatuaren forma toxikoena) kontzentrazioak aztertu ditu 70 elikagairen 4.140 laginetan. Guztizko artsenikoaren kantitate handiena antzeman den elikagaien taldea arraina da; mihi‑arraina da kontzentrazio handiena duena (9,283 μg/g freskoan), eta ondoren, txibia eta antxoa (8,732 eta 7,849 μg/g freskoan). Nolanahi ere, arrain guztietan artseniko inorganikoa hautemate-mugaren azpitik egon da. Bestalde, ogien eta zerealen eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Listeriosi-agerraldia BERRIA haragi produktuetan

Andaluziako Juntako Osasun eta Familia Kontseilaritzak beste elikagai-alerta baten berri eman du, hori ere haragi urdaiztatuarekin lotutako listeria dela eta. “Carne mechada Sabores de Paterna” produktuaren lagin batek listerian positiboa eman du. Lagina fabrikako instalazioetan hartu da, intoxikazio kasu bat egon zitekeela susmatu ondoren egindako ikerketen ondorioz. Andaluziako Juntak erabaki du enpresako ekoizpena bertan behera uztea, produktu guztiak geldiarazi dira eta agindu da haragi urdaiztatua merkatutik kentzeko. Produktu hori Cadizen, Huelvan, Malagan eta Madrilen banatu da. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk. Abuztuaren 16an, elikagaien segurtasunaren arloko Estatuko agintaritza eskudunak (AESAN) jakin zuen Listeria monocytogenes bakterioak kontaminatutako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago