EFSAk berrikusi egin ditu fosetil/azido fosfonikoaren hondakinen gehieneko mugak (LMR), eta azido fosfonikoa duten produktuen definizioa aldatu du; hortik abiatuta, LMR berriak proposatu ditu. 396/2005 Erregelamenduaren (EE) 6. artikuluari jarraikiz, EFSAk fosetil/azido fosfonikoaren LMRak aldatzeko eskaera bati erantzun dio. Eskaera horrek zerikusia du patata, garia eta animalia-jatorriko zenbait produktu egitean erabiltzen den potasio-fosfonatoarekin. Eskaerarekin batera aurkeztutako informazioa nahikotzat jo da aztergai ziren labore eta produktuentzat LMRen proposamen berri bat egiteko.
EFSAk ondorioztatu du nekazaritza-jardunbideetan erabiltzen den potasio-fosfanatoaren hondakinak jateak oso arrisku txikia dakarrela kontsumitzaileentzat.
Gaur egun jasota dagoen «Fosetil-Al»-aren definizioa ikusita (fosetilaren, azido fosfonikoaren eta horien gatzen batura, fosetil gisa adierazita), izendapena aldatzea ...
EFSAk RASFFi egindako jakinarazpenak era errazean eta koherentean sailkatzeko metodologia bat proposatu du, arriskuan oinarritzen dena. Metodologia horrek babestu egin dezake alerta-sare horri lege-esparruaren barruan giza osasunerako arriskutsuak diren ez-betetzeak jakinarazteko arriskua kudeatzeko erabakia, eta modu horretan jakinarazpen horien gardentasuna eta harmonizazioa areagotu. RACE (Kutsatzaileekiko esposizioaren ebaluazio azkarra) deitzen zaio metodologia horri ingelesezko siglengatik, eta ezaugarri toxikologikoen eta esposizio dietetikoen ebaluazioan oinarritzen da. Hala, banakako elikagaien esposizio akutu eta kronikoa kalkulatzen du emaitza erreferentziazko puntu toxikologiko garrantzitsuenekin alderatuz. Emaitza hiru kategoriatan sailkatzen da: arriskurik ez, arrisku potentziala edo arriskua. Metodologia hori elikagaiekin kontaktuan dauden materialen eratorriak, farmakologikoki aktiboak diren substantziak eta elikagaietan ...
OMSek eguneratu egin du bereziki garrantzitsuak diren antibiotikoen (CIA) zerrenda, seigarren berrikuspenean.
Giza kontsumora bideratutako animalietan mikrobioen aurkako produktu gehiegi erabiltzeak bakterio erresistenteak sortzea eragin dezake. Oso garrantzitsua da antibiotikoak, bereziki gure osasunerako garrantzitsuak direnak, zentzuz erabiltzea, medikamentu horien eraginkortasunari eusteko. Medikuek/albaitariek, agentzia arautzaileek, arrisku-kudeatzaileek eta interesa duten guztiek sailkapen hau erabili dezakete mikrobioen aurkako erresistentzien arazoa murrizteko estrategiak garatzeko OMSek, osasun- eta albaitaritza-irizpideak erabiliz, osasunean duten garrantziaren arabera lehenetsi ditu antibiotikoak.. Antibiotiko mota hori eskuragarri dauden terapia mugatuetako bat edo bakarra da pertsonengan infekzio bakteriano larriak tratatzeko Pertsonengan infekzioak tratatzeko erabilia, hauek sortutakoak: (1) gizakiei gizakiak ez diren iturrien bidez transmiti daitezkeen bakterioak, edo ...
Europako Batzordeak adituei zuzendutako deialdi bat egin berri du Batzordearen menpeko Ikerketako eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak (DG RTD) sortutako Misio Kontseiluetako kide izateko; zehazki, 2021-2027 aldian Horizon Europe EBren ikerketa- eta berrikuntza-programa berrian misioak identifikatzea eta ezartzea da xedea. Misioak asmo handiko egitasmoak dira, oso profil altukoak, gizartean, ekonomian eta/edo ingurumenean eragin eraldatzaile handia sortzeko helburua dutenak, Europako gizarteak dituen erronka nagusiei aurre egite aldera. Bost “Misio Kontseilu” eratu dira honako arloetan: Elikadura eta osasuna lurrean
Klima-aldaketari egokitzea, barne hartuta gizartearen eraldaketa
Hiri adimendunak eta klimatikoki neutralak
Minbizia
Ozeano, itsaso, kostaldeko eta barnealdeko ur osasuntsuak Kontseilu bakoitza maila altuko aditu independenteek osatuko ...
EFSAk urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz; txosten hori osatzeko, 2017an egindako analisietan jasotako datuak erabili ditu.
Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 27 estatu kideetatik 708.880 lagin igorri ziren.
Lagin horietatik 360.293 bideratu egin ziren, 55.088 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 16.542 inportatutako produktuetatik eta 276.957 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren.
Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak. 708.880 laginetatik
onargarriak ez zirenak A3 -Esteroideak
Laginen % 0,32 ez ziren onargarriak (esteroide anabolizatzaileenak, denak ala denak) – % 0,28 behienak, ...
FAOk elikakatean sor daitezkeen arriskuei buruzko 22 informazio-fitxa bildu eta argitaratu ditu, azken bi urteetan animalia, landare eta pertsonengan eragin handia duten gaixotasunak prebenitu eta kontrolatzeari buruz ikasitakoa partekatze aldera. Dokumentu honen xedea da erakustea informazio-sistemek, alerta goiztiarreko mekanismoek, tresnek, eskuliburuek eta gidalerroek nola ahalbidetu dezaketen animalien eta landareen osasunarentzat eta elikagaien segurtasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen mehatxuak zaindu, detektatu eta ebaluatzea.
Era berean, mugaz haraindiko mehatxuak kudeatzeko erronkak zein diren deskribatzen du. Hartara, estatu kideek dokumentuan jasotako ezagutzak eta jardunbide egokiak baliatu ahal izango dituzte jarduketa- eta komunikazio-politika egokiak garatzeko, baita elikakatean sor daitezkeen arriskuak azkar prebenitzeko ere. Antimikrobianoekiko erresistentzia eta Afrikako txerri-izurritea ...
Joan den apirilaren 25ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 62/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, Animalien elikaduraren sektorearen erregistroari eta kontrol ofizialari buruzkoa.
Honako hauek dira dekretuaren xedeak: Elikaduraren Sektoreko Establezimenduen Euskadiko Erregistroa sortzea.
Araubide bat ezartzea, animalien elikaduraren sektoreko Euskadiko establezimenduak Erregistroan inskribatzeko eta, hala behar bada, egiten dituzten jarduerak baimentzeko.
Animalien elikaduraren Euskadiko esparruan kontrol ofizialen antolaketa ezartzea.
Araudi berri horrek indargabetu egiten du aurreko 90/2005 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Animalien elikaduran kontrol ofizialak eta arriskuak prebenitzea antolatzeko dena. Halaber, partzialki indargabetzen du 156/2001 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan albaitari sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten tokiak zabaltzeko, pentsu sendagarriak banatzeko eta ...
Europako Batzordeak, EFSAk aholkatuta, EU and My Food kanpaina abiarazi du, herritarrei erakusteko Europako elikagaiak kontrolatzeko sistema ofizialak nahikoa berme ematen dituela kontsumitzen dituzten elikagaien segurtasunaren gainean, aldi berean animalien ongizatea eta osasuna eta ingurumena babestuz. Kanpainak erakusten du EFSAk, 30 estatu-kideek eta estatu elkartuek, Europako Batzordeak eta EBko beste organismo batzuek (ECHA, EMA, ECDC, EEA) elkarlanean dihardutela elikagaien segurtasunaren alde. 4 aste irauten du, eta, horietan, hainbat materialen bidez erakusten da elikagai seguruek herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea aberasten dutela, animaliak eta ingurumena errespetatuz, betiere.
Kanpaina apirilaren 24an abiarazi zen, eta EBko 24 hizkuntza ofizialetan dago eskuragarri. Kanpainaren azken helburua da interesa biltzea eta ...
1311/2012 EDak produktu fitosanitarioen erabilera arautzen du, nekazaritzan zein nekazaritzatik kanpo. Atxikitako taulan laburbiltzen dira araudiaren alderdi garrantzitsuenak, nekazaritzaz kanpoko arloari dagokionez, tratatuko behar den eremuaren eta espazio-motaren arabera. (*) AINTZAT HARTUTAKO EREMUAK: Tratamendua aplikatu ez duten pertsonek aplikatutako produktuarekiko izan dezaketen esposizio posiblearen arabera ezarritako eremuak eta espazioak.
Eremu espezifikoetan agintaritza eskudunak zainduko du arriskua kudeatzeko neurri egokiak hartzen direla, eta lehentasuna emango zaie arrisku txikiko produktuei. Hala ere, minimizatu egingo da horien erabilera eta, hala badagokio, debekatu egingo da horiek erabiltzea.
Talde zaurgarriek erabiltzen dituzten espazioetan, berriz, tratamenduaren eraginpeko inguruko zentroko zuzendaria jakinaren gainean jarriko da eta, moduz justifikatuan, tratamendua aplikatzeko ...
2019ko apirilaren 25ean, Europako Batzordeak 2019/649 (EB) Araudia argitaratu zuen; horrek aldatu egiten du Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1925/2006 (EB) Araudiaren III. eranskina, animalia jatorriko gantzetan modu naturalean presente dauden trans gantzak ez diren gainerako trans gantzei dagokienez. III. eranskinak elikagaiei gehi dakizkiekeen bitaminak, mineralak eta beste substantzia batzuk zerrendatzen ditu, eta debekatuta, mugatuta edo EBren kontrolaren mende dauden substantziak jasotzen ditu.
Eranskinaren B atalean, "Mugatutako substantziak” izenekoan, aldaketa hauek egin dira: Animalia jatorriko gantzetan modu naturalean presente dauden trans gantzak ez diren gainerako trans gantzen edukia, azken kontsumitzaileari zuzenduriko elikagaietan eta txikizkako salmentarako elikagaietan, ezingo da izan 100 gramo gantzeko 2 ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.