Bilaketa emaitza:

Gazten artisau-ekoizpena: Higiene Jardunbide Egokien Europako Gidaren aplikazioa

Uztailaren 18an, AESANek jardunaldi bat egin zuen, Higiene Jardunbide Egokien Europako Gida gazten eta esnekien artisau-ekoizpenean aplikatzeari buruzkoa. Bertan, gida hori aurkeztu zieten bertaratu zirenei, eta hori aplikatzeko zenbait adibide eman zituzten. Horrez gain, kasu batzuetan gida ezartzeko eta/edo interpretatzeko egon daitezkeen zailtasunak aipatu zituzten. Kontrol ofizialean esku hartzen duten Extremadurako eta Asturiasko autonomia-erkidegoetako ordezkariek balorazio bat egin zuten gidaren ezarpen-mailari buruz. Europako gida hori EBko Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzordeak onetsi zuen 2017ko urtarrilean, eta nork bere borondatez erabiltzeko tresna bat da. Gidaren helburua da landako eta artisau erako gaztak eta esnekiak egiteko jardunbide espezifikoak zehaztea. Barnean hartzen ditu higiene-jardunbide egokiei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Bizkaian elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko datuak (2018)

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Publikoaren Zuzendariordetzak eginiko Zaintza Epidemiologikoaren Memorian laburtuta daude 2018an zehar Bizkaian jakinarazitako gaixotasun nagusiak. Horien artean, hauek nabarmendu nahi ditugu: Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen lehen kausa da Bizkaian eta EAEn. Guztira, Campylobacterren ondoriozko 1.241 infekzio deklaratu ziren (108,79/100.000). Campylobakteriosiak gorakada handia izan zuen 2018an (% 53koa), 2017arekin alderatuta, eta 1994tik izan den isolamendu kopuru handiena erregistratu zen. 2018an 284 kasu erregistratu ziren (24,28/100.000), eta 2017tik behera egin zuen kasuen kopuruak. Detektatutako kasuen % 37 adingabeei zegozkien. Andui gehienak S. thyphimurium izan ziren (% 67), eta horien atzetik S. enteritidis (% 14), zeina gero eta maizago agertzen baita. 2018an 202 errotabirus deklaratu ziren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eskolako jantokietan sukaldaritza erakargarria eta osasungarria egiteko aholku praktikoak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gida bat argitaratu du: “Eskolako jangeletan sukaldaritza erakargarria eta osasungarria egiteko aholku praktikoak”. Helburua da barazkiak, arraina eta fruta sartzea eskoletako menuetan, esku-hartze errazen eta ikuspegi berrien bidez, ikasleek elikagai horiek errazago onartzeko. Elikagai-ezaugarri desiragarriak dituzten elikagaien artean, barazkiak, arrainak eta fruta dira ikasleen artean onarpen gutxiena dutenak. Gida hau Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenen barruan egin da, eta haren azken helburua da lortzea ikasleek elikagai-multzo horien benetako kontsumoa hobetzea, egokitasun nutrizional handiagoa eta ingesta-gradu txikiagoa baitute, baina, batez ere, gozatuz kontsumi ditzaten lortzea, haientzat erakargarriago eta desiragarriago bihurtzearen bidez. Gehiago jan ditzaten, osagai nagusi moduan jar daitezke (lehenengo platerean) ...

Irakurri gehiago

Argitaratu dira 2020ko Laneko Programa berriak eta Horizon Europe programako Plan Estrategikoa

Europako Batzordeak Horizon 2020 programako 2018-2020 aldirako Laneko Programa berriak argitaratu ditu, azken urterako (2020). Horietan, programari amaiera emango dioten jarduketa-ildoak aurkeztu ditu, 11.000 milioi euroko aurrekontua dutenak. Horrez gain, EIP-AGRIk dokumentu bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu nekazaritza jasangarriarekin lotutako deialdiak. Bestetik, Europako Batzordeak kontsulta publiko bat egin du hurrengo Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren (Horizon Europe) lehen lau urteetarako Plan Estrategikoa prestatzeko. 100 bilioi euroko aurrekontua dago programa hori gauzatzeko. Kontsulta hori abiarazi da, hain zuzen, Programari itxura emateko eta lehentasunak ezartzeko martxan jarritako baterako diseinatze-prozesuaren barruan. Programak herritarren bizitza hobetzen lagundu behar du, bidea emanez gizarteko erronka nagusiak, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaien osagaien arteko ezberdintasunei buruzko Europako ikerketa

JRCk (Europar Batasuneko Ikerketarako Zentro Komunak, ingelesez Joint Research Centre) hainbat elikagai aztertu ditu, eta agerian geratu da produktu batzuek etiketa berdinak edo oso antzekoak dituzten arren, osagai ezberdinak dituztela.   Ikerketa hau Europar Batasunak herritarren kalitate dualeko elikagaiei buruzko kezkari emandako erantzuna da, eta deskribatu egiten du ikerketan parte hartu duten estatu kideetako (barne hartuta Espainia) merkatuen egoera galdetegia egin zen epealdian (2018ko azaro-abendua). Produktuak estatu kideen proposamenei jarraikiz hautatu ziren, betiere aintzat hartuz herritarrek agintaritzen edo kontsumitzaileak babesteko elkarteen aurrean aurkeztutako kexak. JRCk estatu kideekin batera landutako metodologia harmonizatua erabili da, ahalbidetu egiten duena EB osoan konpara daitezkeen datuen laginak jasotzea, probatzea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk 2030erako ikerketa-lehentasunak identifikatu ditu elikagaien segurtasunaren arloan

EFSAk elikagaien segurtasunaren arloko arriskuen ebaluazioari laguntzen dion ikerketak datozen urteei begira dituen beharrizanen eta lehentasunen hiru ikerketa-ildo jaso ditu berriki argitaratutako dokumentu batean. EFSAren 2020ko Estrategiaren barruan, “Trusted science for safe food” izenekoan, garrantzi berezia ematen zaio arriskuaren ebaluazioaren arloko ikerketaren lehentasunak identifikatu eta aktore garrantzitsuei jakinarazteari. EFSAk bildu eta ebaluatu egiten du zientziarik berriena, arriskuen analisiaren arloko erabaki politikoak hartzeko. Hartara, aktiboki egiten du lan erakunde ugarirekin datuak, informazioa, esperientzia eta langileak trukatzeko, Kontsulta Foroaren eta 36. artikuluko zerrendan jasotako eskumeneko 375 erakunde eskudunen bitartez (agintaritza publikoak, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak). Halaber, EFSAk estatu-kide guztietan presentzia duten 16 sare zientifiko koordinatzen ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagai-gehigarri gisa erabilitako fosfatoen segurtasunaren ebaluazioa

EFSAren Elikadura Gehigarriei eta Aromei buruzko Taldeak fosfatoen segurtasuna ebaluatu du, eta ondorioztatu du ez dagoela kezkatzeko arrazoirik horien toxikotasunari eta kartzinogenizitateari dagokienez. Dena den, eginiko kalkuluen arabera, dieta osoaren bidez hartzen den guztizko fosfatoak ezarritako segurtasun-maila gainditzen du kasu batzuetan, eta, beraz, EFSAk gomendatu du elikagai-gehigarri gisa erabiltzen den fosfatoa erregula dadila. Dietaren bidezko esposizioa kalkulatzeko, dietako iturri guztietatik datorren guztizko fosforo kantitatea hartu da kontuan, ez soilik elikagai-gehigarriei dagokiena. EFSAko adituen arabera, elikagai-gehigarrietatik datorren fosforoa (P) hartzen dugun fosforo guztiaren % 6 eta % 30 artekoa da. Fosfatoekiko esposizioaren balioak tarte honetan daude: bularreko haurren kasuan, 251 mg P pertsonako eta eguneko; ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Produktu ekologikoetako iruzurraren kontrako ekintza bateratua

Europolek eta INTERPOLek OPSON VIII operazioaren emaitzak argitaratu dituzte. Elikagaien Iruzurraren kontrako Europako Sarearen eskariz, aurten ekologiko gisa etiketatutako eguneroko elikagaietako iruzur-ekintzak antzematean jarri dute arreta: haragia, arraina, arrautzak, olioa eta espezieak. Ekintzak nazioarteko hornidura-kateei erreparatu zien bereziki, ahulguneak identifikatzea helburu. Iruzur-susmoak ere ikertu zituen, gidatutako ziurtagiri faltsua, kopuru handitan inportatutako elikagaiak eta pentsuak, horiek guztiak EBren etiketa ekologikoarekin berriz banatzeko. Sektore ekologikoko irregulartasunak edo arau-hausteak ugaritu egin dira etiketa ekologiko hori daramaten ia elikagai guztietan. OPSON VII operazio honetan, EBko 16 estatu-kidek hartu dute parte, borondatez. Justiziaren arloko adituek, poliziako kideek eta aduanetakoek ere hartu dute parte, baita elikadura kontrolatzen duten erakunde ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2017ko urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan

EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 88.247 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2017ko datu hauek aurki daitezke: Laginen % 95,9k hondakinak legezko mugen azpitik (LMR) zituen. 2017ko laginetan plagiziden hondakin gehiago aurkitu izanaren arrazoia espreski zuzendutako laginen kapuru haundiagoa da. 2017ko lagin guztien %12,1k aurreko urteetan konforme ez zeuden  produktu edo plagizidetara espreski zuzendu ziren. 2016an bakarrik %4,9 izan ziren lagin zuzenduak. Modu honetan, hondakinak aurkitzeko probabilitate haundiagoa dago. % 95,9 hauetatik, % 54,1k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk eta laginen % 41,8k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik. Beste herrialde batzuetako laginen % 7,6k gainditu zituen legezko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Abere-ongizatearen etiketatze posiblea

Gaur egun, egiaztapeneko borondatezko erregimen batzuk egon arren, pertsona kontsumitzaileek ezin dute bereizi haragi edo esnekien ekoizpenean abere-ongizate arauaren mail desberdinak bete badira. 2016. urteko “Animalien ongizateranzko europarren jarrera” Eurobarometroaren arabera, populazio europarra animalien ongizateagatik gehiago ordaintzeko prest egongo litzateke.   Zentzu honetan, Parlamentuko Galdera Europako Batzordera eraman da:  haragi edo esne produktuetarako etiketatze sistema  berezi bat sartzeko asmorik du Europear Batzordeak?   Parlamentuko Galderarako Sarbidea   Europako Batzordearen Erantzuna   Osasun eta  Elikadura-Segurtasuneko Komisarioak baieztatzen du, 2012an Batzordeak Estrategia bat hartu zuela animalien ongizatearen gainean, 2018an bukatu zena.   Orain aipaturiko Estrategiaren ebaluazioa egiten ari dira. Estrategiaren helburuetako bat «informazio egokia kontsumitzaileei eta publikoari ematea» zen. Ebaluazioaren emaitzen arabera, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago