Bilaketa emaitza:

Elikagai eta pentsuei lotutako nanoteknologiari buruzko gida berria

EFSAk nanoteknologiaren arriskua eta nanoteknologia elikakatean erabiltzearen arriskua ebaluatzeko gida bat egin du, eta agerian jarri ditu giza osasunean eta animalien osasunean izan ditzakeen ondorioak. Gidan, EFSAk gai horri buruz 2011n argitaratu zuen azken lanetik egin diren ikerketa-aurrerapen guztiak jasotzen dira. Halaber, kontuan hartu dira zientzia-azterlan berriak ere, informazio gehiago ematen baitute nanomaterialen propietate fisikokimikoei, esposizioaren ebaluazioari eta arriskuaren karakterizazioari buruz. Gidan jasotzen dira, horrez gain, nanokapsulatzearekin eta nanomaterialekin lotutako etorkizuneko garapenak, eta garapen horiek elikagai berrietan, elikagai edo pentsuetarako gehigarrietan, biozidetan, pestizidetan eta elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan aplikatzeko moduak. Era berean, fluxu-diagrama bat dakar, zeina NanoDefine proiektuari esker egin baita, Europako Batzordeak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien ongizatea: Europako Batzordearen dibulgazio-materialak

Garraioa eta hiltzea dira animalien ongizatearen arloko funtseko bi elementu. Hori dela eta, Europako Batzordeak fase horietarako Lanerako Jardunbide Egokiak jasotzen dituzten dibulgazio-materialak argitaratu ditu. Hiltzea Bideoa: Hiltzerako unean animalia babesteko jardunbide egokiak (azpidatziak gaztelaniaz) Oiloen harrapaketa nola prestatu Gizentzeko oilaskoen harrapaketa nola prestatu Eskortako hegaztiak garraiatzeko ibilgailua, gidaria eta karga nola prestatu Eskortako hegaztiak nola erabili Eskortako hegazkiak nola durduzatu. Ur-bainu elektrikoa. Behien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. Hegaztien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. Ardien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. Zaldien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. Txerrien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. 2017ko azaroan, Europako Batzordeak Animalien Ongizaterako Europako Plataforma sortu zuen. Plataforma horrek material hauek sustatzen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Animalien ongizatea: Europako Batzordearen dibulgazio-materialak

Garraioa eta hiltzea dira animalien ongizatearen arloko funtseko bi elementu. Hori dela eta, Europako Batzordeak fase horietarako Lanerako Jardunbide Egokiak jasotzen dituzten dibulgazio-materialak argitaratu ditu. Hiltzea Bideoa: Hiltzerako unean animalia babesteko jardunbide egokiak (azpidatziak gaztelaniaz) Oiloen harrapaketa nola prestatu Gizentzeko oilaskoen harrapaketa nola prestatu Eskortako hegaztiak garraiatzeko ibilgailua, gidaria eta karga nola prestatu Eskortako hegaztiak nola erabili Eskortako hegazkiak nola durduzatu. Ur-bainu elektrikoa. Behien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. Hegaztien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. Ardien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. Zaldien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. Txerrien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. 2017ko azaroan, Europako Batzordeak Animalien Ongizaterako Europako Plataforma sortu zuen. Plataforma horrek material hauek sustatzen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Pentsu sendagarriei buruzko etorkizuneko araudiaren gaineko akordioa

EBko erakundeek akordio bat lortu dute pentsu sendagarriei buruzko araudi-proposamena dela eta. Akordio honek albaitaritza-sendagaiei buruzko araudi berri baten proposamenari buruz hartutako konpromisoari jarraitzen dio, zeinak pakete bat osatzen baitzuen pentsu sendagarrien proposamenarekin batera, bien artean dauden interkonexioak direla eta, bereziki mikrobioen aurkako substantziekiko erresistentzien aurkako neurriei dagokienez. Arau berriek debekatu egingo dute antibiotikoekin medikatutako pentsuak profilaktiko gisa erabiltzea, hau da, prebentzio gisa erabiltzea. Erabilera metafilaktikoa (animalia guztiak tratatzea animalia bakarra dagoenean infektatuta) baimenduta egongo da, soilik infekzioa hedatzeko arriskua handia denean eta beste aukera egokirik ez dagoenean. Eurodiputatuek azpimarratu dute antibiotikoak ezin direla inola ere erabili animalien errendimendua hobetzeko edo animalien ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

2017an Gipuzkoan elikagaiek transmititutako gaixotasunak eta zoonosiak

Memoria honetan, Gipuzkoako Epidemiologia Unitateak 2017an egindako jardueren informazio epidemiologikoa aurkezten da. Hona hemen txostenaren ondorio nagusiak: Campylobacter SIM erakundeari campylobacter patogenoaren 992 isolamendu jakinarazi zitzaizkion, 2016an baino zertxobait gehiago (946). Elikagairik kutsatuenak oilasko- eta indioilar-haragia izan dira. Baliteke oilasko-haragia erabiltzeak, prestatzeak eta kontsumitzeak eragin izana gizakien campilobacteriosi kasuen % 20-30 artean; kasuen % 50-80 artean, berriz, oilaskoak izan dira patogenoaren gordailu.   Norobirusa 2017an, DUOko Mikrobiologia Zerbitzuak 992 norobirus kasu jakinarazi zituen; zifra horrek gainditu egiten ditu urte horretako salmonella, campylobacter eta rotabirus isolamenduak. Aurten, 10 norobirus agerraldi jakinarazi dira (joan den urtean 5 izan ziren). Gehienak gerontologia-zentroetan gertatu dira; beste bat eskolako ikasleentzako aterpetxe batean, eta beste bat komunitatera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai bidez transmititutako gaixotasunei buruzko Bizkaiko 2017ko datuak

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Publikorako Zuzendariordetzak argitaratutako Zainketa Epidemiologikoaren Memorian labur azaltzen dira Bizkaian 2017an jakinarazitako gaixotasun nagusien inguruko datuak. Hona hemen aipagarrienak:Campylobacter-a izan zen gastroenteritisaren kausa nagusia: 809 isolamendu jakinarazi zitzaizkion Informazio Mikrobiologikoaren Sistemari, eta horien artetik 23 zazpi etxebizitza-klusterretan multzokatuta zeuden. 17 listeria-isolamendu jakinarazi ziren (tasa: 1,49/100.000). Bi kasutan, listeria aurkitu zen etxean edo saltokian bildutako elikagaietan.2017an, elikagai bidezko toxiinfekzioen hogeita sei agerraldi ikertu ziren, 2016an baino zazpi gehiago, eta gutxienez 511 pertsonari erasan zieten.Agerraldi gehienak (hamar) zaharren egoitzetan edo tutoretzapeko etxebizitzetan gertatu ziren, eta, ondoren, etxe partikularretan (zazpi), ostalaritza-establezimenduetan (bost) eta ikastetxeetan (bi).Hogei agerralditan zehaztu ahal izan zen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Produktu ekologikoen ekoizpen ekologikoari eta etiketei buruzko Europako araudia

2009ko urtarrilaren 1az geroztik, 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (CE) Araudiak erregulatzen du Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoa 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, 2018/848 (UE) Araudi berria sartuko da indarrean, 2018ko ekainaren 14koa Kontsumitzaileek gero eta gehiago eskatzen dituzte produktu ekologikoak, eta, horri esker, produktuon merkatua gehiago garatu eta hedatu ahal da. Era berean, azken urteetan, nekazaritza ekologikoaren sektorea bizkor batean garatu da Europar Batasunean, eta ez soilik erabilitako eremuari dagokionez, baizik eta baita erregistraturiko ustiategi eta operadore ekologikoen kopuruari dagokionez ere. Hori ikusirik, 2014ko martxoan, Europako Batzordeak (EB) araudia erreformatzeko proposamena egin zuen. Hala, Batzordearen berrikuspenaren emaitzek erakutsi zuten ekoizpen ekologikoa arautzen duen Europar Batasuneko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Batzordeak Espainiako atunaren sektorea ikuskatu du

Europako Batzordearen Elikagaien Osasun eta Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak ikuskaritza bat egin zuen Espainian, 2017ko urriaren 16tik 23ra bitartean. Ikuskaritza horren helburua zen Espainiako atunaren sektoreko kontrol ofizialen funtzionamendua eta eraginkortasuna ebaluatzea, baita izandako azken alertaren ondoren agintari eskudunek beharrezko neurriak ezarri dituzten egiaztatzea ere. Txostenean ondorioztatzen da zenbait neurri hartu direla elkarrekin egindako misioan identifikatutako puntuei aurre egiteko, batez ere lehengaien hautagarritasunari, kolore-aldaketari eta lotutako gehigarrien erabilerari dagokienez. Hala ere, ikuskaritza egin zitzaien autonomia-erkidego guztiek ez zituzten neurri horiek aplikatu, batez ere baimendutako gehigarrien erabilera egokiari buruzko neurriak (quantum satis). Erabilitako lehengaiak bermatzeko hartutako neurriak, hein handi batean, ekoizleen baieztapenetan oinarritzen dira. ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Argitaratu da ekoizpen ekologikoaren araudi berria

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da geroagoko arau-garapenik behar ez duten kasu guztietan. Hona hemen berritasun nagusiak: Kontrol zorrotzagoak: “in situ” eta operadore guztientzat, gutxienez urtean behin edo bi urtean behin baldin eta ez bada iruzurrik aurkitu azken hiru urteetan. Estandar komunitarioak inportazioetarako: hemendik bost urtera, jada ez dira aplikatuko gaur egungo “baliokidetasun-arauak”. Hazi eta animalia ekologikoak: ekoizpen ekologikoan hazi eta animalia konbentzionalak erabiltzea baimentzen duten salbuespenak 2035ean amaituko dira. Ustiategi mistoak: elikagai konbentzionalak nahiz ekologikoak ekoizten dituzten ustiategiak baimenduko dira, betiere bi jarduerak argi eta garbi bereizita badaude. Taldeko ziurtapena egingo zaie ekoizpen ekologikoarekin hasi nahi duten nekazari txikiei. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Trans gantzak eta osasuna: bilketa zientifikoa eta EFSAren iritzia

Europako Batzordeak Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzari (EFSA) eskatu zion bil zitzala trans gantzek osasunean dituzten eraginei buruzko zientzia-emaitzak, zehazki honako arlo hauetan: nutrizio-jakinarazpenak eta propietate osasungarriei buruzko jakinarazpenak, erreferentziazko balio dietetikoak eta elikagai-gehigarriak. Horren guztiaren xedea da zientzia-oinarria ematea, gaur egungo xedeak eta gomendioak berresteko trans gantzen ingestari dagokionez. Esku-hartze kontrolatuko ikerketen datuek adierazten dute trans gantz-azidoak (TGA) dituzten dietek kontrako eragina dutela odoleko lipido-edukiari dagokionez (lipido horiek bihotzeko gaixotasunen gorakadaren adierazle dira), gantz-azido cis-monoinsaturatuak edo cis-poliinsaturatuak dituzten dietekin alderatuta. Kontrako eragin hori zuzenean dago lotuta kontsumitutako TGA kopuruarekin. Kohorteen prospekzio-azterlanen arabera, zenbat eta TGA gehiago kontsumitu, orduan eta handiagoa da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago