Europako Batzordearen Elikagaien Osasun eta Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak ikuskaritza bat egin zuen Espainian, 2017ko urriaren 16tik 23ra bitartean. Ikuskaritza horren helburua zen Espainiako atunaren sektoreko kontrol ofizialen funtzionamendua eta eraginkortasuna ebaluatzea, baita izandako azken alertaren ondoren agintari eskudunek beharrezko neurriak ezarri dituzten egiaztatzea ere.
Txostenean ondorioztatzen da zenbait neurri hartu direla elkarrekin egindako misioan identifikatutako puntuei aurre egiteko, batez ere lehengaien hautagarritasunari, kolore-aldaketari eta lotutako gehigarrien erabilerari dagokienez. Hala ere, ikuskaritza egin zitzaien autonomia-erkidego guztiek ez zituzten neurri horiek aplikatu, batez ere baimendutako gehigarrien erabilera egokiari buruzko neurriak (quantum satis).
Erabilitako lehengaiak bermatzeko hartutako neurriak, hein handi batean, ekoizleen baieztapenetan oinarritzen dira. ...
Beauverizina (BEA) eta Enniatins (ENNB) mikotoxinak Fusarium onddoak sortzen ditu, eta elikagai eta pentsuetan egoten dira. Arrisku-ebaluazioan (EFSA-2014), Agintaritzak ondorioztatu zuen ez zeudela in vivo toxikotasunaren behar adina datu mikotoxina horiek gizakientzat izan zezaketen arriskuaren ebaluazio zehatza egiteko; horrenbestez, ezin izan ziren ezarri erreferentzia-balioak edo ingestaren balioak. Txosten honetan, BEAren eta ENNBren ahozko toxikotasuna aztertu da karraskarietan. Horretarako, in vitro eta in vivo ahozko genotoxikotasun akutuaren probak uztartu dira dosi errepikatuen ahozko toxikotasunarekin. Hala, toxikotasuna hainbat mailatan detektatu ahal izan da: nerbioak, immunologia, endokrinologia, ugalketa eta garapena.
BEA
Dosi errepikatuak aplikatu ostean, Beauverizina (BEA) mikotoxinarako eginiko genotoxikotasun-azterketa guztiek emaitza negatiboak izan zituzten, duodenoan ...
OMEk elikagaietako toxina naturalen fitxa bat argitaratu du, eta bertan zehatz-mehatz azaldu du haietako bakoitza, haien kausak, elikagaietara transmititzeko moduak, elikagai kaltetu nagusiak eta toxina naturalak dituzten elikagaiak jaten dituzten pertsonentzako toxikotasuna.
Zer dira toxina naturalak?
Toxina naturalak organismo biziek naturalki ekoizten dituzten konposatu toxikoak dira. Horrenbestez, berez ez dira kaltegarriak ekoizten dituzten organismoentzat, baina toxikoak izan daitezke elikagaien bidez jaten dituzten animalia eta pertsonentzat.
Nola ekoizten dira?
Toxina batzuk landareek ekoizten dituzte, harraparien, intsektuen edo mikroorganismoen aurkako defentsa naturalerako mekanismo gisa, edota mikroorganismoek (hala nola onddoek) eragindako infestazioaren ondorioz, estres klimatikoari erantzuteko (lehorteei, hezetasunari eta muturreko tenperaturari, adibidez). Toxina naturalen beste iturri bat ozeano ...
EFSAk, Europako Batzordeak eskatuta, irizpen zientifiko bat argitaratu du pentsuetan dauden fumonisinek eta horien forma aldatu eta ezkutukoek animalien osasunarentzat duten arriskuari buruz. Fumonisinak mikotoxinak dira, nagusiki Fusarium verticillioides eta Fusarium proliferatum onddoek sortuak. Zerealetan sortzen dira batik bat, bereziki artoan. B1 fumonisina (FB1), FB2 eta FB3 dira pentsuetako fumonisina ohikoenak, eta, horrenbestez, EFSAko adituen taldeak eginiko ebaluazioan sartu dira. FB1, FB2 eta FB3 fumonisinek ekiteko modu bera dute, eta profil toxikologiko antzekoa dutela uste da. Elikakateko kutsatzaileei buruzko EFSAko adituen taldeak (CONTAM) honako ondorio hauek azpimarratu ditu: Ondorio kaltegarririk ez dakarren maila (NOAEL) identifikatu da behientzat, txerrientzat, eskortako hegaztientzat (oilaskoak, ahateak eta ...
Mundu osoko elikagai-laboreen % 25 mikotoxinekin kutsatuta daude, eta arrisku hori larriagotzen ari da batik bat klima-aldaketaren ondorioz, mikotoxinak ekoizten dituzten onddoei hazteko bide ematen baitie. Artikulu honetan azaltzen da zer diren mikotoxinak, zer-nolako eragina duten elikakatean, zein diren mikotoxina nagusiak eta haien ondorio toxikoak, zein elikagairi erasaten dioten, eta mikotoxinak murrizteko eta kontrolatzeko zer neurri hartu diren. ...
FAOk dokumentu bat aurkeztu du, zeinetan jarraibide batzuk jasotzen baitira mikrobioen aurkako erresistentzien arazoa lantzeko eta horiei buruzko kontzientzia sortzeko estrategiak formulatzeko eta zabaltzeko prozesua gidatzeko.Dokumentua bi unitate osagarritan dago egituratuta: lehenengoan, kontzeptu-esparrua ezartzen da, eta bigarrenean, berriz, mikrobioen aurkako erresistentziei buruz kontzientziatzeko estrategia garatzeko metodologia-esparrua, “osasun bakar bat” ikuspegiarekin.Unitate honetan, agerian jartzen da komunikazioa garrantzitsua dela jokabide-aldaketa bat eskatzen duen edozein esku-hartze estrategiaren helburuak lortzeko.Era berean, mikrobioen aurkako erresistentzien arazoa aurkezten da, zeina gero eta handiagoa baita, eta haren kausak azaltzen dira, bai eta osasun publikoan eta nekazaritzako elikagaien sistemaren jasangarritasunean duen eragina ere.Atal honetan, kontzientziazio-estrategiaren prozesua proposatzen da. ...
Kontuan harturik Horizon 2020 programaren arrakasta-tasa (finantzatutako proposamenak vs aurkeztutakoak) % 12 txikitu dela lehiakortasun izugarriaren ondorioz, Espainiako erakundeak emaitza bikainak ari dira lortzen: 2014 eta 2017 artean, 2.816 milioi euroko diru-laguntza lortu dute, EB-28ko % 10eko itzulkinarekin (behin-behineko emaitzak), eta Europako batez besteko arrakasta-tasa baino handiagoa dute (% 13). Hala, Espainia oraindik laugarren dago diru-laguntza lortu duten herrialdeen rankingean, Alemaniaren eta Erresuma Batuaren atzetik.
Euskadi: funtsak lortu dituzten autonomia-erkidegoetan hirugarrena
Autonomia-erkidegoen arabera, Kataluniak lortu du funts gehien (% 29,5), ondoren Madrilgo Erkidegoak (% 24,9), EAEk (% 14,6) eta Valentziako Erkidegoak (% 8,4), eta gainerako erkidegoek gutxiago lortu dute. Euskadik 411 milioi euro lortu ditu H2020ko I+G+B jardueretan parte ...
Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Jarduketen Plan Koordinatua abiaraztea erabaki du; plan horren helburua da ekintza zehatzak sustatzea eta babestea Euskadin elikagaiak sortzeko, hornitzeko eta kontsumitzeko katean alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murrizteko eta xahutze horri aurrea hartzeko. Horretarako, arlo horretako askotariko erakunde eta entitateekin elkarlanean jardungo dute. Halaber, Jarduketa Plan honek helburu du soberan gelditzen diren elikagaiak giza kontsumorako eman ahal izateko aukerak sortzea, baita soberakin horiek animaliak elikatzeko berreskuratzea ere. FAOren esanetan, giza kontsumorako diren elikagaien heren bat galdu egiten da edo alferrik galtzen da mundu osoan, hau da urtean 1.300 milioi tona galtzen dira. Zenbateko hori ...
Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Jarduketen Plan Koordinatua abiaraztea erabaki du; plan horren helburua da ekintza zehatzak sustatzea eta babestea Euskadin elikagaiak sortzeko, hornitzeko eta kontsumitzeko katean alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murrizteko eta xahutze horri aurrea hartzeko. Horretarako, arlo horretako askotariko erakunde eta entitateekin elkarlanean jardungo dute. Halaber, Jarduketa Plan honek helburu du soberan gelditzen diren elikagaiak giza kontsumorako eman ahal izateko aukerak sortzea, baita soberakin horiek animaliak elikatzeko berreskuratzea ere. FAOren esanetan, giza kontsumorako diren elikagaien heren bat galdu egiten da edo alferrik galtzen da mundu osoan, hau da urtean 1.300 milioi tona galtzen dira. Zenbateko hori ...
Euskal osasun-agintaritzek jakinarazi dute esne gordinarekin egindako gazta helduaren zenbait lote erretiratuko dituztela, Buruaga Arditegia enpresakoak (1501584-VI osasun-marka dutenak), listeriaren eta toxina estafilokozikoaren ondoriozko kutsadura mikrobiologikoa dela eta. Trazabilitate-sistemei esker, lote kaltetu guztiak identifikatu dituzte eta merkatutik kentzen ari dira. Gazta horiek EAEn, Nafarroan, Katalunian, Valentzian, Gaztela eta Leonen eta Madrilen banatu ziren. Alerta hori Informazioa Bizkor Trukatzeko Sistema Koordinatuaren bidez (SCIRI) jakinarazi da, autonomia-erkidegoek dagozkien neurriak har ditzaten. Horrez gain, herritarrei azaldu zaie produktu horiek erosi baldin badituzte ez dituztela jan behar, edo osasun-zentroren batera jo behar dutela baldin eta kontsumitu badituzte eta sintomaren bat badute (oro har, digestio-koadroak). Osasun Saileko Elikagai Segurtasunaren ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.