EFSAk nanoteknologiaren arriskua eta nanoteknologia elikakatean erabiltzearen arriskua ebaluatzeko gida bat egin du, eta agerian jarri ditu giza osasunean eta animalien osasunean izan ditzakeen ondorioak.
Gidan, EFSAk gai horri buruz 2011n argitaratu zuen azken lanetik egin diren ikerketa-aurrerapen guztiak jasotzen dira. Halaber, kontuan hartu dira zientzia-azterlan berriak ere, informazio gehiago ematen baitute nanomaterialen propietate fisikokimikoei, esposizioaren ebaluazioari eta arriskuaren karakterizazioari buruz. Gidan jasotzen dira, horrez gain, nanokapsulatzearekin eta nanomaterialekin lotutako etorkizuneko garapenak, eta garapen horiek elikagai berrietan, elikagai edo pentsuetarako gehigarrietan, biozidetan, pestizidetan eta elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan aplikatzeko moduak. Era berean, fluxu-diagrama bat dakar, zeina NanoDefine proiektuari esker egin baita, Europako Batzordeak ...
Garraioa eta hiltzea dira animalien ongizatearen arloko funtseko bi elementu. Hori dela eta, Europako Batzordeak fase horietarako Lanerako Jardunbide Egokiak jasotzen dituzten dibulgazio-materialak argitaratu ditu.
Hiltzea
Bideoa: Hiltzerako unean animalia babesteko jardunbide egokiak (azpidatziak gaztelaniaz) Oiloen harrapaketa nola prestatu
Gizentzeko oilaskoen harrapaketa nola prestatu
Eskortako hegaztiak garraiatzeko ibilgailua, gidaria eta karga nola prestatu
Eskortako hegaztiak nola erabili
Eskortako hegazkiak nola durduzatu. Ur-bainu elektrikoa. Behien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak.
Hegaztien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak.
Ardien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak.
Zaldien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak.
Txerrien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. 2017ko azaroan, Europako Batzordeak Animalien Ongizaterako Europako Plataforma sortu zuen. Plataforma horrek material hauek sustatzen ...
Garraioa eta hiltzea dira animalien ongizatearen arloko funtseko bi elementu. Hori dela eta, Europako Batzordeak fase horietarako Lanerako Jardunbide Egokiak jasotzen dituzten dibulgazio-materialak argitaratu ditu.
Hiltzea
Bideoa: Hiltzerako unean animalia babesteko jardunbide egokiak (azpidatziak gaztelaniaz) Oiloen harrapaketa nola prestatu
Gizentzeko oilaskoen harrapaketa nola prestatu
Eskortako hegaztiak garraiatzeko ibilgailua, gidaria eta karga nola prestatu
Eskortako hegaztiak nola erabili
Eskortako hegazkiak nola durduzatu. Ur-bainu elektrikoa. Behien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak.
Hegaztien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak.
Ardien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak.
Zaldien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak.
Txerrien garraiarako Ongizate Praktika Egokiak. 2017ko azaroan, Europako Batzordeak Animalien Ongizaterako Europako Plataforma sortu zuen. Plataforma horrek material hauek sustatzen ...
EBko erakundeek akordio bat lortu dute pentsu sendagarriei buruzko araudi-proposamena dela eta. Akordio honek albaitaritza-sendagaiei buruzko araudi berri baten proposamenari buruz hartutako konpromisoari jarraitzen dio, zeinak pakete bat osatzen baitzuen pentsu sendagarrien proposamenarekin batera, bien artean dauden interkonexioak direla eta, bereziki mikrobioen aurkako substantziekiko erresistentzien aurkako neurriei dagokienez. Arau berriek debekatu egingo dute antibiotikoekin medikatutako pentsuak profilaktiko gisa erabiltzea, hau da, prebentzio gisa erabiltzea. Erabilera metafilaktikoa (animalia guztiak tratatzea animalia bakarra dagoenean infektatuta) baimenduta egongo da, soilik infekzioa hedatzeko arriskua handia denean eta beste aukera egokirik ez dagoenean. Eurodiputatuek azpimarratu dute antibiotikoak ezin direla inola ere erabili animalien errendimendua hobetzeko edo animalien ...
Memoria honetan, Gipuzkoako Epidemiologia Unitateak 2017an egindako jardueren informazio epidemiologikoa aurkezten da. Hona hemen txostenaren ondorio nagusiak:
Campylobacter
SIM erakundeari campylobacter patogenoaren 992 isolamendu jakinarazi zitzaizkion, 2016an baino zertxobait gehiago (946). Elikagairik kutsatuenak oilasko- eta indioilar-haragia izan dira. Baliteke oilasko-haragia erabiltzeak, prestatzeak eta kontsumitzeak eragin izana gizakien campilobacteriosi kasuen % 20-30 artean; kasuen % 50-80 artean, berriz, oilaskoak izan dira patogenoaren gordailu. Norobirusa
2017an, DUOko Mikrobiologia Zerbitzuak 992 norobirus kasu jakinarazi zituen; zifra horrek gainditu egiten ditu urte horretako salmonella, campylobacter eta rotabirus isolamenduak. Aurten, 10 norobirus agerraldi jakinarazi dira (joan den urtean 5 izan ziren). Gehienak gerontologia-zentroetan gertatu dira; beste bat eskolako ikasleentzako aterpetxe batean, eta beste bat komunitatera ...
Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Publikorako Zuzendariordetzak argitaratutako Zainketa Epidemiologikoaren Memorian labur azaltzen dira Bizkaian 2017an jakinarazitako gaixotasun nagusien inguruko datuak. Hona hemen aipagarrienak:Campylobacter-a izan zen gastroenteritisaren kausa nagusia: 809 isolamendu jakinarazi zitzaizkion Informazio Mikrobiologikoaren Sistemari, eta horien artetik 23 zazpi etxebizitza-klusterretan multzokatuta zeuden. 17 listeria-isolamendu jakinarazi ziren (tasa: 1,49/100.000). Bi kasutan, listeria aurkitu zen etxean edo saltokian bildutako elikagaietan.2017an, elikagai bidezko toxiinfekzioen hogeita sei agerraldi ikertu ziren, 2016an baino zazpi gehiago, eta gutxienez 511 pertsonari erasan zieten.Agerraldi gehienak (hamar) zaharren egoitzetan edo tutoretzapeko etxebizitzetan gertatu ziren, eta, ondoren, etxe partikularretan (zazpi), ostalaritza-establezimenduetan (bost) eta ikastetxeetan (bi).Hogei agerralditan zehaztu ahal izan zen ...
2009ko urtarrilaren 1az geroztik, 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (CE) Araudiak erregulatzen du Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoa
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, 2018/848 (UE) Araudi berria sartuko da indarrean, 2018ko ekainaren 14koa Kontsumitzaileek gero eta gehiago eskatzen dituzte produktu ekologikoak, eta, horri esker, produktuon merkatua gehiago garatu eta hedatu ahal da. Era berean, azken urteetan, nekazaritza ekologikoaren sektorea bizkor batean garatu da Europar Batasunean, eta ez soilik erabilitako eremuari dagokionez, baizik eta baita erregistraturiko ustiategi eta operadore ekologikoen kopuruari dagokionez ere. Hori ikusirik, 2014ko martxoan, Europako Batzordeak (EB) araudia erreformatzeko proposamena egin zuen. Hala, Batzordearen berrikuspenaren emaitzek erakutsi zuten ekoizpen ekologikoa arautzen duen Europar Batasuneko ...
Europako Batzordearen Elikagaien Osasun eta Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak ikuskaritza bat egin zuen Espainian, 2017ko urriaren 16tik 23ra bitartean. Ikuskaritza horren helburua zen Espainiako atunaren sektoreko kontrol ofizialen funtzionamendua eta eraginkortasuna ebaluatzea, baita izandako azken alertaren ondoren agintari eskudunek beharrezko neurriak ezarri dituzten egiaztatzea ere.
Txostenean ondorioztatzen da zenbait neurri hartu direla elkarrekin egindako misioan identifikatutako puntuei aurre egiteko, batez ere lehengaien hautagarritasunari, kolore-aldaketari eta lotutako gehigarrien erabilerari dagokienez. Hala ere, ikuskaritza egin zitzaien autonomia-erkidego guztiek ez zituzten neurri horiek aplikatu, batez ere baimendutako gehigarrien erabilera egokiari buruzko neurriak (quantum satis).
Erabilitako lehengaiak bermatzeko hartutako neurriak, hein handi batean, ekoizleen baieztapenetan oinarritzen dira. ...
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da geroagoko arau-garapenik behar ez duten kasu guztietan. Hona hemen berritasun nagusiak: Kontrol zorrotzagoak: “in situ” eta operadore guztientzat, gutxienez urtean behin edo bi urtean behin baldin eta ez bada iruzurrik aurkitu azken hiru urteetan.
Estandar komunitarioak inportazioetarako: hemendik bost urtera, jada ez dira aplikatuko gaur egungo “baliokidetasun-arauak”.
Hazi eta animalia ekologikoak: ekoizpen ekologikoan hazi eta animalia konbentzionalak erabiltzea baimentzen duten salbuespenak 2035ean amaituko dira.
Ustiategi mistoak: elikagai konbentzionalak nahiz ekologikoak ekoizten dituzten ustiategiak baimenduko dira, betiere bi jarduerak argi eta garbi bereizita badaude.
Taldeko ziurtapena egingo zaie ekoizpen ekologikoarekin hasi nahi duten nekazari txikiei.
...
Europako Batzordeak Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzari (EFSA) eskatu zion bil zitzala trans gantzek osasunean dituzten eraginei buruzko zientzia-emaitzak, zehazki honako arlo hauetan: nutrizio-jakinarazpenak eta propietate osasungarriei buruzko jakinarazpenak, erreferentziazko balio dietetikoak eta elikagai-gehigarriak. Horren guztiaren xedea da zientzia-oinarria ematea, gaur egungo xedeak eta gomendioak berresteko trans gantzen ingestari dagokionez.
Esku-hartze kontrolatuko ikerketen datuek adierazten dute trans gantz-azidoak (TGA) dituzten dietek kontrako eragina dutela odoleko lipido-edukiari dagokionez (lipido horiek bihotzeko gaixotasunen gorakadaren adierazle dira), gantz-azido cis-monoinsaturatuak edo cis-poliinsaturatuak dituzten dietekin alderatuta. Kontrako eragin hori zuzenean dago lotuta kontsumitutako TGA kopuruarekin. Kohorteen prospekzio-azterlanen arabera, zenbat eta TGA gehiago kontsumitu, orduan eta handiagoa da ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.