Bilaketa emaitza:

Elikagai-industriako azpiproduktuak pentsuetan noiz erabili erregulatzeko araudia

Ofizialki argitaratu da APM/189/2018 Agindua, hau da, animaliak elikatzeko bigarren mailako lehengai gisa ekoizten diren elikagaietatik datozen ekoizpen-hondakinen azpiproduktuei buruzko lehenengo deklarazioa.   MAPAMAren arabera, araudi berri honi esker, nekazaritzako elikagaien industriatik sobera gelditzen diren produktuekin hornitu ahal izango da animalia-elikaduraren merkatua, elikagai-azpiproduktuen deklarazioa sustatuz.   Ministerioaren agindua animaliak elikatzeko erabiltzen diren nekazaritzako elikagaien industriako hondakin guztiei aplika dakieke, eta aplikatzekoa den esparru juridikoa argitzen du. Izan ere, zehazten du animaliak elikatzeko erabiliko den elikagai-industriako ekoizpen-hondakina noiz den azpiproduktua eta noiz hondakina; hondakina baldin bada, Hondakinen Legeari jarraituz kudeatu beharko da.   Ministerioaren prentsa-oharraren arabera, Europako Batzordeak ere antzeko ikuspegia proposatu du bere ekonomia zirkularraren barruan, ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikagaiak emateko eskuliburua

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) duela gutxi argiratu du eskuliburu bat, zeinetan elikagaiak ematean aintzat hartu behar diren segurtasunaren arloko betekizunei buruzko arauak biltzen diren.   Dokumentuaren xedea da hainbat modalitatetan elikagaiak ematen dituzten erakunde sozialek bete behar dituzten segurtasun- eta higiene-baldintzak biltzea eta bateratzea.   Elikagaiak ematea edo elikagaiak berriz banatzea, batetik, alferrik galtzen diren elikagaiak murrizteko estrategiaren baitan dago; halatan, merkaturatze-kanaletik irten diren elikagaiak berreskuratu egiten baitira; eta bestetik, azken garai hauetako krisi-egoeraren aurrean gure gizarteak erakutsi duen elkartasunaren isla da.   ACSAk azaltzen duenaren arabera, dokumentu honek elikagaien segurtasunaren arloko prestatzaileentzako gidoia izan nahi du, elikagaiak ematen dituzten gizarte-erakundeak presta eta aholka ditzaten.   Gida- ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Jarraibideak: Jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaiak pentsu gisa erabiltzea

Batzordeak “Jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaiak pentsu gisa erabiltzeko jarraibideak” argitaratu ditu, ekonomia zirkularrari buruzko komunikazioaren parte gisa.  Arrazoi komertzialak edo fabrikazio-arazoak direla-eta jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaien nutrienteei balioa ematen bazaie animalien elikaduraren bidez, ez da beharrezkoa izango material horiek konpostatzea, biogas bihurtzea edota erreketaren edo isurpenaren bidez ezabatzea. Jarraibide horiekin, bai estatuko eta tokian tokiko agintaritza eskudunek bai elikakateko operadoreek errazago aplikatu ahal izango dute Europako Batasunaren araudia.  Horrela, alderdi juridikoa argituko da, eta Europako Batasunaren gaur egungo arau-esparruarekin bat datozen praktika hobeak landuko dira; horrez gain, ez da premiagabeko administrazio-kargarik sortuko. Dokumentuak 15 argibide zehatz eta agintaritzei ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Oilaskoak burtzoratzeko metodo berri bat onartu dute 18/05/21

Joan den maiatzaren 17an, indarrean sartu zen burtzoratze-metodo berri bat baimentzen duen Europako araudia; zehazki, gizentzeko oilaskoetan aplikatutako presio atmosferiko txikianoinarritutako metodoa da. Europako 1099/2009 EE Araudiak arautzen ditu animaliek hilketan izaten duten ongizatea eta baimendutako burtzoratze-metodoak. Haren I. eranskinak burtzoratze-metodo baimenduak xedatzen ditu, eta eranskin hori aldatu egin da metodo berri hau sartzeko. Metodo hau hala hilketa komertzialetarako nola hustuketa sanitarioetarako onartzen da, eta ezaugarrihauek ditu: Deskribapena: animalia kontzienteei deskonpresio graduala aplikatzea, arnas daitekeen oxigenoa % 5etik behera murriztuz. Erabilera-baldintzak: bizirik gehienez 4 kilo pisatzen duten gizentzeko oilaskoak; hilketa, hustuketa sanitarioa eta beste egoera batzuk. Oinarrizko parametroak: deskonpresio tasa, esposizioaren iraupena, giro-tenperatura eta hezetasuna. 723/2018 CE Araudi ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Prebentziozko neurri sanitarioak arabakp sagardotarako sagarren plantazio berrietan 18/05/18

Arabako Foru Aldundiaren Landare Osasunaren arloko Zuzeneko Laguntzen Zerbitzuak honako gomendio hau egin du su-gorrinaren inguruan: Arabak su-gorrinatik babestutako eremuaren estatusari eutsiko dio. Horrenbestez, gure lurraldean, eremu babestuetatik edo babestu gabeko eremuen barruan baimendutako tanpoi-eremuetatik datozen espezie sentiberen material begetal osasuntsua baino ez da landatuko. Europar Batasunean, su-gorrina berrogeialdiko gaixotasuntzat jotzen da, eta frogatuta dago prebentziozko neurriak direla eraginkorrenak gaixotasuna eta hark sortutako kalteak gehiago ez zabaltzeko. Prebentziozko neurri sanitarioak plantazio berrietan - Nekazaritza Saila. AFA - Zuzeneko Laguntzen Zerbitzua. Landare Osasuna ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Batzordearen misioa, kontrolak arriskuetan oinarrituta planifikatzeari buruzkoa

DG SANTEk ikerketa-misio bat egin zuen Espainian, elikadura-segurtasunerako kontrol ofizialak arriskuaren arabera planifikatzeko ezarritako mekanismoei buruzko informazioa biltzeko. Misio hori 2017ko azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartean egin zen, eta Gaztela-Mantxa eta Andaluzia autonomia-erkidegoak bisitatu zituzten, baita MAPAMAren eta AECOSANen koordinazio-unitateak ere. Misioaren bidez ondorioztatu da arriskuak ebaluatzeko eta arriskuon arabera kontrolak planifikatzeko sistemak ezarri direla, informatika-tresna egokiak erabiliz eta bat etorriz 882/2004 Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin. Zehazki, landare-jatorriko elikagaien ekoizpen primarioarekin eta ekoizpen primarioaren ondorengo faseekin lotuta ezarri diren mekanismoak ikertu ziren, eta honako hauek egiaztatu ziren: MAPAMAk datu-base berri bat garatu du, REGEPA izenekoa; bertan, ustiategi bakoitzaren neurria eta egiten dituzten laboreak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-kontsumoaren Europako datu-base globala

EFSAk Europako elikagai-kontsumoaren datu-base globala argitaratu du, eta, 2011. urtetik lehen aldiz, datu-base horretan bildu ditu “EU menu” proiektuan jasotako datuak eta estatu kideetako elikagai-kontsumoaren duela gutxiko datuak, biztanleria-taldeen eta elikagai-kategorien arabera sailkatuta. EBko menuaren proiektuaren helburua zen estatu kideetan bildutako datuen kalitatea handitzea eta datuok bateratzea, adin-talde guztiak kontuan hartuz (hiru hilabetetik 74 urtera arte), datuen konparazioa eta analisia errazago egiteko. Datu-baseetan bildutako elikagai-kontsumoaren datu guztiak (2.500 erreferentziatik gora) FoodEx2 sistemari jarraituz sailkatzen dira orain. Sistema horrek zehatz-mehatz kategorizatzen ditu EBn kontsumitzen diren janari eta edariak. Datu-base bateratu hori behar-beharrezkoa da EBn kontsumitzen diren elikagaiekin lotutako arriskuak ebaluatzeko; izan ere, datuak izanez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fipronilaren eta beste akarizida batzuen arrastoak hegazti-produktuetan

EFSAk hegazti-produktuetako fipronilaren eta bestelako akarizida batzuen edukiei eta legezko mugak betetzeari buruzko txosten zientifiko bat argitaratu du. Txosten horretan ondorioztatzen da aztertutako 5.439 laginetatik % 13,6k fipronil-arrastoak zituztela baimendutako hondakinen gehieneko mugen gainetik. Horietatik ia % 90ek Herbehereetan zuten jatorria. 2017ko udan, hegazti-ustiategietan oker erabili zen fipronila; hori dela eta, Europako Batzordeak eta estatu kideek erabaki zuten fipronilaren eta beste akarizida batzuen jarraipena egiteko programa espezifiko bat ezartzea. Programaren helburua zen arrautzen eta akariziden legez kanpoko erabilerarekin loturiko beste hegazti-produktu batzuen gaineko ikuspegi integrala lortzea. 2017ko irailaren 1etik azaroaren 30era bitartean, estatu kideek guztira 5.439 lagin hartu zituzten (oilo-arrautzak, oilasko-gantza eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuak Ebaluatzeko Ikerketaren EFSA Batzarrak ateratako ondorioak – EFSA 2018

39 Europar herrialdetako 200 parte hartzailek, besteak beste EBko/estatuko/eskualdeko finantzatzaile eta arduradun politikoek, EFSAko eta Europako Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentzietako agentziek (ELIKA, sartuta) eta ikerketa zentro erreferenteen ikertzaileek Arriskuak Ebaluatzeko Ikerketaren lehen Batzarrean (RARA) parte hartu zuten otsailean. Batzarra EFSAk antolatu zuen helburu honekin: Elikagaien Segurtasuneko ikerketarako etorkizuneko finantzaketa publikoa eratzea eta babestea. Ikerketa-agendaren definizioa koordinatzea, elikagaien segurtasuneko ikerketaren eragina bermatzeko. Sareak sortzeko plataforma bat eratzea, lankidetza berriak sor daitezen. Batzar hau etorkizuneko ikerketari buruzko eztabaida estrategiko zabalagoen parte da. Horien artean daude, besteak beste, “FOOD2030 Egitasmoa”, “Lamy Txostena”, eta “EBko nekazaritza-berrikuntzaren eta -ikerketaren ikuspegi estrategikoa”. Horietan guztietan, agerian jartzen da EBko/estatuko/eskualdeko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Atuna fresko saltzeko iruzurrezko erabileraren ikerketa

EUROPOLek eta INTERPOLek, EBko Elikagai Iruzurraren Sareari lagunduz, OPSON VII operazioaren emaitzak argitaratu dituzte, kontserbarako atuna fresko saltzeko helburuz iruzurrez erabiltzen ote den detektatzeko. Justizia, polizia, aduanak eta elikagaien arloko adituak mobilizatu egin dira, ikertzeko eta operazio horren arrakasta bermatzeko. 11 herrialdek esku hartu dute operazioan (Espainia, Italia, Frantzia, Alemania, Portugal, Herbehereak, Erresuma Batua, Hungaria, Liechtenstein, Norvegia eta Suitza). Herrialde batzuetan, ikerketak egin dituzte arrantzontzietan eta prozesatze-plantetan, eta beste batzuetan, berriz, laginketa-plan zabalak egin dituzte banaketaren eta txikizkako salmentaren prozesuetan. Espainia eta Frantzia ikerketa judizialak ari dira egiten potoratzeko den eta fresko gisa salduko den atunari buruz eta gehigarrien erabilera ilegalari ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago