EFSAren ikerketa honen helburua zen hobeto ulertzea Europako kontsumitzaileek zer iritzi duten arrisku berriei buruz, etorkizunean arrisku horiei buruzko informazio-kanpainak egokitu ahal izateko. Horretarako, inkesta bat egin zitzaien EBko 25 estatutako 6.200 kontsumitzaileri baino gehiagori. Inkestako parte-hartzaileek adierazi zuten “elikadura-iruzurra” zela haientzat arrisku berri mota guztietan kezkagarriena.
Hala ere, arrisku berrietako edozein baino kezkagarriagotzat jo ziren “berriak ez diren arriskuetako” batzuk; besteak beste, elikagaien ekoizpenean erabiltzen diren produktu kimikoak eta elikagaien bitartez transmititzen diren bakterioak. Arriskuarekiko esposizioaren gaineko kontrola
Pertsona batek arriskuarekiko duen esposizioa kontrolatzeko zenbat eta gaitasun handiagoa hauteman (esate baterako, produktu jakin bat kontsumitzen ez duenean), arriskuaren pertzepzioa txikiagoa izan ohi da. Arrisku ...
Joan den apitilaren 18an, 191/2018 Errege-Dekretua argitaratu zen, giza kontsumorako diren animaliei zuzendutako antibiotikoen albaitarien aginduen datuen transmisio elektronikoa ezartzen duena. Arau berria giza kontsumorako zuzenduta doazan antibiotikoetako albaitarien agindu guztiei aplikatuko da eta transmisio elektroniko hauen baldintzak arautzen ditu, ezarriz: Albaiteroek, lan egiten dituzten ustiategietako giza-kontsumorako diren animaliei ezarritako antibiotikoen datuak administrazioari eman behar diote. Honela, albaitarien eremuan, Antibiotikoen erresistentziaren aurkako Plana betetzen da, arauaren aplikazioak datu kuantitatiboak emango dituenez gero eta, beste alde batetik, erabilera egokiaren gainean kontzientziatuko du. ...
Batzordeak “Jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaiak pentsu gisa erabiltzeko jarraibideak” argitaratu ditu, ekonomia zirkularrari buruzko komunikazioaren parte gisa.
Arrazoi komertzialak edo fabrikazio-arazoak direla-eta jada giza kontsumorako erabiltzen ez diren elikagaien nutrienteei balioa ematen bazaie animalien elikaduraren bidez, ez da beharrezkoa izango material horiek konpostatzea, biogas bihurtzea edota erreketaren edo isurpenaren bidez ezabatzea.
Jarraibide horiekin, bai estatuko eta tokian tokiko agintaritza eskudunek bai elikakateko operadoreek errazago aplikatu ahal izango dute Europako Batasunaren araudia.
Horrela, alderdi juridikoa argituko da, eta Europako Batasunaren gaur egungo arau-esparruarekin bat datozen praktika hobeak landuko dira; horrez gain, ez da premiagabeko administrazio-kargarik sortuko.
Dokumentuak 15 argibide zehatz eta agintaritzei ...
Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Herbehereetako Institutuak (RIVM) elikagai-kontsumoaren bidezko Bisfenol A-ren (BPA) ingesta ebaluatu du, 2016an eginiko azterketa baten jarraipen gisa.
Orain, Elikagai Segurtasuneko Europako Agintaritza (EFSA) 2015ean ezarritako eguneroko behin-behineko ingesta onargarria (t-TDI) ebaluatzen ari da berriro (4 µg/gorputz-pisuaren kg/egun), eta espero da ebaluazio berri hori 2018an argitaratzea, toxikotasunari buruzko zientzia-ebidentzia aztertu ondoren. BPA elikagaietan
BPA substantzia kimikoa, hain zuzen, elikagaiak ontziratzeko materialetan erabiltzen den plastiko gardena (polikarbonatoa) ekoizteko erabiltzen da. Horrez gain, elikagai potoratuen eta edarien kalitatea babesteko estalduretan ere erabili ohi da (hau da, potoaren barneko geruza zurian). Horrenbestez, BPA jakietan sar daiteke ontzi mota horren migrazioaren bidez. Ondorioak Esposizioaren kalkuluek adierazten ...
Txosten honetan, prozesatu gabeko elikagaietako plagizida-hondakinak bilatzeko egin diren analisien emaitza konparatiboak jaso dira. Zehazki, bi ekoizpen-metodo alderatu dira: organikoa eta konbentzionala.
Kontuan harturik EBn elikagai freskoen, izoztuen edo hoztuen (barazkiak, arrautzak, behi-esnea eta hegazti-haragia, esaterako) 30.852 lagini (% 94 nekazaritza konbentzionalekoak) egindako 2013ko, 2014ko eta 2015eko kontrol-programen emaitzak, txostenak honako hau ondorioztatzen du: Nekazaritza organikotik eratorritako laginen % 6,5k teknika analitikoekin kuantifikatzeko moduko hondakin-kopuruak zituzten (substantzia aktibo batenak edo gehiagorenak).
Nekazaritza konbentzionalaren kasuan, ehuneko hori 44,5ekoa zen. Hondakinen gehieneko mugak (LMR) gainditzen zituzten laginen kopurua % 1,2 izan zen nekazaritza konbentzionalaren kasuan, eta % 0,2 nekazaritza ekologikoaren kasuan (Maltako piper gozoen lagin bat, Errumaniako patataren lagin bat ...
2017ko apirilaren 17tik 24ra, Europako Batzordearen Albaitaritza eta Elikadura Bulegoak 1107/2009 (FVO) Erregelamenduan jasotzen diren produktu fitosanitarioak baimentzeko indarreko kontrol-sistemak ikuskatu zituen Espainian. Honako arau-hauste hauek aurkitu ziren nagusiki: Komunikazio-epeekin lotutakoak; batik bat, agintaritza eskudunen arteko koordinazio-faltaren ondoriozkoak.
Produktu batzuk aldatu edo erretiratu egin beharko ziratekeen berriz ebaluatu ondoren. Txostenaren arabera, arau-hausteen eraginez produktu fitosanitarioak ezin dira garaiz merkatuan jarri operadore selektiboenen eskura, eta horrek ondorioak ditu merkatuko lehiakortasunean. Azkenik, txostenean zenbait gomendio egiten zaizkie Espainiako agintaritza eskudunei, produktu fitosanitarioak baimentzeko prozesuaren eraginkortasuna hobetu dezaten. Labur esanda, honako hauek zaintzea gomendatzen da: Eskaerak izapidetzeko tasak, lan osoaren kostu erreala erakusteko, 1107/2009 Erregelamenduaren 74. artikuluko 2. ataleko ...
2017ko apirilaren 17tik 24ra, Europako Batzordearen Albaitaritza eta Elikadura Bulegoak 1107/2009 (FVO) Erregelamenduan jasotzen diren produktu fitosanitarioak baimentzeko indarreko kontrol-sistemak ikuskatu zituen Espainian. Honako arau-hauste hauek aurkitu ziren nagusiki: Komunikazio-epeekin lotutakoak; batik bat, agintaritza eskudunen arteko koordinazio-faltaren ondoriozkoak.
Produktu batzuk aldatu edo erretiratu egin beharko ziratekeen berriz ebaluatu ondoren. Txostenaren arabera, arau-hausteen eraginez produktu fitosanitarioak ezin dira garaiz merkatuan jarri operadore selektiboenen eskura, eta horrek ondorioak ditu merkatuko lehiakortasunean. Azkenik, txostenean zenbait gomendio egiten zaizkie Espainiako agintaritza eskudunei, produktu fitosanitarioak baimentzeko prozesuaren eraginkortasuna hobetu dezaten. Labur esanda, honako hauek zaintzea gomendatzen da: Eskaerak izapidetzeko tasak, lan osoaren kostu erreala erakusteko, 1107/2009 Erregelamenduaren 74. artikuluko 2. ataleko ...
Europako Batzordeak argitaratuko txosten honetan laburbildu dira AACk (Administrazio Laguntza eta Kooperazioko Sistema) iaz kudeatutako elikadura-iruzur kasu guztiak.
Argi ikusten da artatutako kasuen kopuruak gora egin duela, ez horrenbeste kasu kopurua areagotu delako, baizik eta estatu kideetako agintaritza eskudunen ohiturak aldatu direlako; izan ere, azken aldian Europako sistema koordinatua erabiltzen ari dira arau-hausteekin eta elikadura-iruzurren susmoekin lotutako jakinarazpenak egiteko.
Jakinarazitako kasuen kopuruari dagokionez: Osasunarentzat arriskurik ez dakarten bat ez etortzeen 597 kasu jakinarazi dira. Kopuru hori iazkoa baino dezente altuagoa da (2016an 87 kasu eta 2017an 597). Horren arrazoia da, hein batean, “Online saltzeko elikagaiei buruzko EBko kontrol koordinatuko lehen programa”-ren esparruan estatu ...
EFSAk gaur egun Europan kobre-konposatuentzat ezarrita dauden hondakinen gehieneko mugak (LMR) berrikusi ditu. Konposatu horiek printzipio aktibo gisa erabiltzen dira produktu fitosanitarioetan. Berrikuspen hori egiteko, kobre-konposatuen hondakinen presentzia kuantifikatu du landareetan, produktu prozesatuetan, labore eta ganaduetan eta kontsumitzeko urean.
Esposizio-iturri horiek guztiak aintzat hartuta, eta kontuan hartuta kobrea berez ingurumenean ere badagoela, arriskuen ebaluazio bat egin da eta beste LMR batzuk proposatu dira labore batzuentzat.
EFSAk esposizio-bide nagusiak identifikatu ditu, eta hainbat neurri aztertu ditu murrizteko. Azterketa horren arabera, honako elikagai hauetan inplementa litezke arriskua murrizteko neurri eraginkorrak: letxuga (eguneko ingesta onargarriaren -IDA- % 8,2), tomateak (IDAren % 5,1), ardo-mahatsak (IDAren % 3) eta patatak ...
Nola prebeni ditzakegu Salmonella edo Hegazti gripearen ondoriozko infekzioak hegaztiak haztean? Galdera horren eta beste hainbaten erantzuna CDC Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako AEBetako Zentroak egindako material interesgarrian aurkituko dugu. Oro har erraz aurki dezakegu arrautzak manipulatu eta kontsumitu ondoren Salmonella infekzioa prebenitzeko moduei buruzko informazioa; alabaina, nahiko zaila gertatzen da hegaztiak haztean eta haiekin kontaktuan egotean infekzioak saihesteko moduei buruzko informazio osoa aurkitzea. Hegazti bizidunekin (txitak, ahateak, antzarak) kontaktuan egoteak eta/edo haiek manipulatzeak nolabaiteko arriskua ekar dezake, arrisku-taldeetan batik bat, hala nola haurren artean. Esate baterako, Salmonella bakterioa, hegaztien gorozkietan ez ezik, hegaztien gorputzean egon ohi da (lumetan, hanketan…), baita itxuraz garbi badaude ere, ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.