Estatu kideen eta Europako erakundeen arteko hainbat hiletako negoziazioen ondoren, joan den azaroaren 20an Europako Kontseiluak berretsi egin zuen ekoizpen ekologikoari buruzko egungo legeria aldatzeko erabakia; legeria berria 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Aldaketa horren bitartez, harmonizatu egingo dira EB barruko praktika ekologikoak, eta egungo kontrol-sistema modernizatuko da. Oso beharrezkotzat jotzen zen egungo araudia eguneratzea; izan ere, kasu batzuetan, 20 urte zituen araudi horrek.
Ekoizpen ekologikoa hazten ari den sektorea da: ia 27.000 milioi euro mugitzen ditu eta azken hamar urteetan % 125 hazi da.
Aldaketaren hasierako helburua zen estatu kideetan aplikatzen diren salbuespen guztiak ezabatzea; hala ere, azkenean, salbuespen batzuk mantendu ...
Europako Batzordearen Osasun eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak txosten bat argitaratu berri du, eta bertan jaso du Europar Batasuneko hainbat estatu kidetan eskortako hegaztien Campylobacter murrizteko ezarri diren arintze-neurrien ikuspegi orokorra. Txosten horretan, estatu kideek Campylobacter prebenitu, murriztu edo desagerrarazteko hartu dituzten jardunbide egokiak identifikatu dira. Honako hauek nabarmendu daitezke: Berariazko kontrol-programak ezartzea, eskortako hegaztietan Campylobacter-en prebalentzia murrizteko, hegazti-industriarekin lankidetza estuan.
Hiltegietan borondatezko higiene-irizpidea hartzea, eta nahitaezko ohartarazpen-mezua jartzea produktuen etiketetan.
Hegazti-produktu espezifikoetako agente patogenoen prebalentziari buruzko lege nazionalak onartzea. Dena dela, arintzeko neurri horiek ezarrita ere, ez dira kasu guztietan lortu espero ziren emaitzak. Hegaztitegietan, biosegurtasuneko neurri zorrotzen bidez arindu daitezke Campylobacter mailak, baita zenbait ...
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) mahastizaintza-ustiategietarako jardunbide egokien gidaren beste edizio bat argitaratu du.
Kontsumitzaileari iristen zaizkion ardoak kalitate onekoak eta seguruak izan daitezen, jardunbide jakin batzuei jarraitu behar zaie ustiategian, kalitate oneko mahatsa lortu ahal izateko, betiere ingurunea errespetatuz eta elikaduraren arloko higiene- eta segurtasun-baldintza zorrotzenak betez.
Kataluniako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreak duen garrantzia kontuan hartuta, 2010eko otsailean ACSAk mahastizaintza-ustiategietarako nekazaritzako jardunbide egokien lehen gida argitaratu zuen.
Ordutik arauak aldatu dira, eta, batez ere, planteamendu-aldaketa egon da Kataluniako elikagaien higienearen eta segurtasunaren kontrolean; izan ere, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorra sortu da eta lehen sektoreko nekazaritza-ekoizpena kontrolatzeko programa ofizialak ezarri dira. Hori dela eta, ...
Europako Batzordeak eskaera egin zion Animalien Elikaduran erabilitako Gehigarri eta Produktu edo Substantziei buruzko EFSAren aditu taldeari (FEEDAP), bentonitak animalia-espezie guztietarako pentsu-gehigarri teknologiko gisa (elikagaietako mikotoxina-kontaminazioa murrizteko substantziak) zer-nolako segurtasuna eta eraginkortasuna duen ebalua zezan.
Eskatzaileak, EUBA aisbl-k (European Bentonite Association), sei enpresa ordezkatzen ditu eta eskaera bermatzeko txosten tekniko bat aurkeztu zion EFSAri. Eskatzailearen proposamena da bentonita gehieneko mailan erabiltzea; hau da, 20,000 mg elikagai osoko kilogramo bakoitzeko.
Antza denez, gehigarriak pentsuetako B1 aflatoxinaren analisia eragozten du.Taldeak dagoeneko ebaluatu zuen gehigarriaren segurtasuna 2012an emandako iritzi batean. Emaitza horren arabera bentonitak seguruak dira animalia-espezie guztientzat, kontsumitzaileentzat eta ingurumenerako, pentsu osoko kilogramo bakoitzeko ...
ECDCk Q sukarrari buruzko urteroko txosten epidemiologikoa argitaratu du, 2015ekoa, EBko estatu kideek Europako Zaintza Sistemari jakinarazten dizkioten gaixotasun kutsakorrei buruzko datuak oinarri hartuta. 2012.-2015. urteen artean, Europar Batasunean jakinarazi diren Q sukarraren kasuen kopuruak gora egin du, batik bat Alemanian, Frantzian eta Espainian jakinarazitako kasuak areagotu direlako. Ez dago argi herrialde horietan kasuek zergatik egin duten gora, nahiz eta arrazoien artean hauek egon daitezkeen: landa-turismoaren igoeragatik esposizioa areagotzea, eta bakteria ugaritzea ahalbidetu dezaketen klima-baldintzak. Gainerako herrialdeetan kasuen kopuruak bere horretan jarraitu du, edo jaitsi egin da.
Hona hemen 2015eko txosteneko beste ondorio batzuk: Q sukarraren 851 kasu jakinarazi dira; horietatik 824 (% 96,2) ...
EFSAk eta EGDCk argitaratu berri duten txostenaren arabera, iazko datuekin erkatuz gero, gora egin dute Samonellaren, Campylobacteren eta Listeriaren kasuen kopuruek. Txostena 2016an Europar Batasuneko 28 estratu kideek bildutako datuetan oinarritzen da. Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen agerraldiei buruzko jakinarazpen gehixeago egin dira 2015ean baino. Hala ere, zifra hori 2010ean eta 2016an Europar Batasunean jakinarazitako agerraldien batez bestekoaren nahiko antzekoa da. Elikagaien bidez transmititzen diren Salmonella agerraldi eta salmonellosi-kasu gehien eragin duen Salmonellaren serotipoa Salmonella enteritidis izan da. EBren zaintza eta eskortako hegaztiak kontrolatzeko neurriak ezarri zirenetik, hau da 2007tik, kasuen kopuruak etengabe egin du behera. Hala ere, azken urte honetan ez zaio ...
Europako Batzordearen prentsa-oharraren arabera, glifosatoari buruzko datu guztien zientzia-ebaluazio zehatza egin da, eta ondorioztatu da ez dagoela loturarik substantzia horren eta gizakien minbiziaren artean. Hala, Estatu kideetako ordezkariek 2017ko azaroaren 27an emandako aldeko botoaren bidez, Batzordeak erabaki du glifosatoa beste bost urtez erabiltzea onestea.
Onespen-irizpide guztiak betetzen diren kasuetarako, Batzordeak 15 urteko epea ezartzen du oro har, baina glifosatoa ez da ohiko kasua.
Batzordeak hainbat aldiz eztabaidatu du gai horri buruz, eta, azken hilabeteetan, estatu kide gehienek babestuko zuten erabakia lortzen saiatu da, gizakien osasunaren eta ingurumenaren babes maila handia bermatzeko, EBren legeekin bat etorriz.
Onespena 5 urtez berritzeko azken erabakitzean aintzat hartu ...
ACSAk aztertu du ea giza osasunerako zer arrisku ekar diezazkieketen katalanei elikagaietan egon ohi diren 13 konposatu kimiko hauek: Bost mikronutriente: kobrea, manganesoa, molibdenoa, selenioa eta zinka.
Kromoa (III); garbi dago zer zeregin betetzen duen mikronutriente gisa.
Zazpi kutsatzaile: aluminioa, antimonioa, barioa, bismutoa, estrontzioa, germanioa eta nikela. Dieta osoaren 2008ko ikerlanean azterturiko elikagai talde berberak aukeratu dira (haragia eta eratorriak, arrainak, barazkiak, tuberkuluak, frutak eta arrautzak), eta aipaturiko 13 konposatu kimikoen kontzentrazioa aztertu. Esposizioa ebaluatzeko, aintzat hartu dira 2002-2003ko ENCAT azterlaneko kontsumoari buruzko datuak (katalanen nutrizio-egoerari buruzko inkesta eta jateko ohituren inguruko ebaluazioa). Mikronutrienteak
Kobrea, manganesoa, molibdenoa, selenioa eta zinka funtsezko aztarna-elementuak dira giza organismoarentzat, baina ...
EFSAk 2015. urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz.
Horretarako: EBko 28 estatu kideetatik 729.881 lagin igorri ziren.
Aztertutako laginetatik, 411.677 laginketa zuzenduen bitartez bildu ziren, 19.257 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 3.768 inportatuko produktuetatik, eta 295.179 lagin kontrol-programa nazionalen barnean aztertu ziren. Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak.
Lagin ez onargarrien portzentajea (% 0,34) egonkorra izan zen aurreko 8 urteekin alderatuta (% 0,25-% 0,37).
2015ean, laginketa ez onargarrien maiztasuna altuagoa izan zen azido erresortzilikoaren laktonetan, elementu kimikoetan (nagusiki metaletan) eta ...
2016an, RASFFen bitartez, jatorrizko (hasierako) 2.993 jakinarazpen egin ziren guztira. Jakinarazpen horietatik % 28 (847) alerta gisa sailkatu ziren; % 13 (378), jarraipena egiteko informazio gisa; % 20 (598), “laguntzarako” informazio gisa; eta % 39 (1.170); mugetako baztertzeen jakinarazpen gisa.
Hasierako jakinarazpen horietatik, beste 7.288 jarraipen-jakinarazpen egin ziren ondoren; hau da, batez beste 2,4 jarraipen, jatorrizko jakinarazpen bakoitzeko. Alerta-jakinarazpenei dagokienez, nabarmen igo zen kopurua, batez beste 5,5 jarraipen-jakinarazpen egin baitziren hasierako jakinarazpen bakoitzeko.
Zenbateko orokorrak kontuan hartuta, % 1,8 egin dute behera hasierako jakinarazpenek 2015ekoekin konparatuta, baina jarraipen-jakinarazpenek % 17,5 egin dute gora; horrek esan nahi du denera % 11,1 egin dutela ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.