Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA) Akuikulturaren Kudeaketa Sanitariorako Gida bat argitaratu du. Bertan, Estatuko eta Europar Batasuneko uretako animalien gaixotasunen arloko araudi-esparrua aztertzen da eta akuikultura-ustiategiak kudeatzeko zenbait baldintza ematen dira, gaixotasun horiek agertzea saihesteko edo, hori ezinezkoa denean, gaixotasunak ahalik eta kosturik txikienarekin eta ahalik eta azkarrena kontrolatzeko.
Baldintza horiek Kontseiluaren 2006ko urriaren 24ko 2006/88/CE Zuzentarauak ezartzen ditu Europan. Zuzentarau horrek, hain zuzen ere, erreferentzia egiten die akuikulturako produktuen eta animalien baldintza zoosanitarioei eta uretako animalien zenbait gaixotasun prebenitu eta kontrolatzeari, eta ordenamendu nazionalean txertatu zen urriaren 3ko 1614/2008 Errege Dekretuaren eta haren zuzenketen bidez. Gainera, gida ...
EFSAk, EMAk eta ECDCk adierazle batzuk ezarri dituzte antimikrobianoen erabilera murrizteko prozesua eta antimikrobianoen erresistentziaren kontrako borroka nola doazen aztertzeko. Adierazleok “osasun bakarra” delakoaren testuinguruan proposatu dira, eta, beraz, animalia-osasunaren arloa nahiz giza osasunarena hartzen dituzte kontuan. Gainera, oinarri dituzte antimikrobianoekiko erresistentziaren gaineko zaintzari eta antimikrobianoen kontsumoari buruzko datuak, Europako zaintza-sareek bildutakoak. Animalien osasunarekin lotutako antimikrobianoekiko erresistentzia ebaluatzeko, azter daiteke, besteak beste, Escherichia coli bakterioaren zenbateko proportzioa duten antimikrobiano kopuru batekiko sentiberak edo erresistenteak diren ekoizpen-animaliek. Giza osasunaren kasuan, azter daiteke zenbateko proportzioan agertzen diren osasun publikorako garrantzi handiena duten bi patogenoak: metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus aureus (MRSA) eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentea ...
EFSAk, EMAk eta ECDCk adierazle batzuk ezarri dituzte antimikrobianoen erabilera murrizteko prozesua eta antimikrobianoen erresistentziaren kontrako borroka nola doazen aztertzeko. Adierazleok “osasun bakarra” delakoaren testuinguruan proposatu dira, eta, beraz, animalia-osasunaren arloa nahiz giza osasunarena hartzen dituzte kontuan. Gainera, oinarri dituzte antimikrobianoekiko erresistentziaren gaineko zaintzari eta antimikrobianoen kontsumoari buruzko datuak, Europako zaintza-sareek bildutakoak. Animalien osasunarekin lotutako antimikrobianoekiko erresistentzia ebaluatzeko, azter daiteke, besteak beste, Escherichia coli bakterioaren zenbateko proportzioa duten antimikrobiano kopuru batekiko sentiberak edo erresistenteak diren ekoizpen-animaliek. Giza osasunaren kasuan, azter daiteke zenbateko proportzioan agertzen diren osasun publikorako garrantzi handiena duten bi patogenoak: metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus aureus (MRSA) eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentea ...
EFSAk, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC), hegazti-gripeari buruzko EBko erreferentziazko laborategiek eta hegazti-gripearen eraginpean dauden estatu kideetako agintariek txosten bat argitaratu dute hegazti-gripea EBn eta mundu osoan nola dagoen azaltzeko, eta hiru hilean behin eguneratu eta kaleratuko dute.
Txostenean, EBn 2016tik 2017ra izandako “azken” agerraldiak zehaztu dituzte. Bildutako datuen arabera, H5N8 anduiak eragindako patogenotasun handiko hegazti-gripea (IAAP) Europako 29 herrialdetara zabaldu zen, eta EBn inoiz erregistraturiko epidemia handiena izan zen, hegaztietako agerraldien kopurua, hedatze geografikoa eta hildako basoko hegaztien kopurua kontuan hartuta.
Lehenengo agerraldiek aldi batez iraun zuten hegaztiekin lotutako sektore guztietan, baina ondoren gehiago hedatu ziren uretako hegaztien etxeko ...
Proiektu berritzaile horren burua Osasun Saila da; koordinazioan egin da Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuen parte-hartzearekin eta pertsonen elikadura-ohituretan aktiboki eragiten duten hainbat sektoretako erakunde, profesional, enpresa eta erakundeen parte-hartzearekin batera.
Plan honen jatorrizko helburua da elikaduraren bitartez osasuna sustatuko duen ingurune bat ezartzea eta, horrela, hipertentsioaren, hiperkolesterolemiaren, obesitatearen, diabetesaren edo gaixotasun kardiobaskularren - besteak beste - goranzko joera etetea.
...
2016an, 2.860 kasu kudeatu dira SCIRIren bidez: horietatik 203 alertak izan dira, 1.478 informazioak, 1.078 ukatutako elikagaiak eta 70, azkenik, substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legezko mugez gaindi erabili dituzten ustiategiak.
AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren ondorioetatik honako hau nabarmendu daiteke: Alerta-jakinarazpenen erdiak baino gehiago animalia-jatorriko produktuekin lotuta zeuden (203tik 105); eta horietatik gehienak, arrain izoztuarekin (105etik 37).
Landare-jatorriko produktuekin lotutako alerten artetik (70), 14k zerealekin, irinekin eta eratorriekin zuten zerikusia.
Arrisku kimikoen ondorioz egindako 88 jakinarazpenei dagokienez, ikusi da 41 jakinarazpen gainerakoetatik bereizten direla: 41 horiek guztiek zerikusia dute animalia-jatorriko produktuetan (arrainak eta eratorriak) aurkitutako metal astunekin (merkurioa). Alertekin sarrien lotu izan diren elikagaiak ...
Innobasquek “Euskadiren H2020ko Partaidetzari buruzko 2014-2016ko Tarteko Txostena” argitaratu du, Euskadiko erakundeek Horizon 2020 programa indarrean egon den lehen hiru urteetan lortu dituzten emaitzekin.
Txostenak azaltzen du zenbateraino bete diren Euskadiko I+b Europan zabaltzeko estrategia zehazten duen “Koaderno Estrategikoa: Euskadiko I+G+b Europan” azterlanean ezarritako helburuak.
Besteak beste, H2020ren lehen hiru urteetan honako emaitza hauek lortu dira:
331,63 milioi euro eskuratu dira Europako Horizon 2020 programatik, eta planteaturiko helburuak bete dira. Hala, % 37ko gorakada gertatu da VII. esparru-programaren azken hiru urteekin alderatuta.
Euskadiko 221 erakundek parte hartu dute. Horrela, 2020rako ezarritako helburuaren % 72 bete da.
I+G+bren arloko 530 proiektutan parte hartu da, eta horietako ...
Alemaniak, Danimarkak eta Holandak bere haragiak identifikatzen dituzte abere-ongizate gradua erakusten duen elikadura-etiketatzearekin.
Europako herri guztiak daude ongizatearen gaineko erkidego-araudia betetzera behartuta. Baina herri batzuk harago doaz eta etiketatze espezifikoa garatutzen ari dira.
Holandak estrategia hau 2007an hasi zuen eta zentzu honetan garatuena da. Etiketatzeari “Beter Leven”izena ematen dio , “Bizitza Hobea” esan nahi duena. Etiketan 1 eta 3 izar agertzen dira, abere-ongizate graduaren arabera. Sistema hau txerrietan, oilaskotan, oilo erruleengan, haragi- eta esne-behietan.
Danimarkan Ingurumeneko eta Elikadurako Ministerio daniarrak etiketatzea garatu du eta 2017 urte honetako maiatzean abiarazi du, oraingoz txerrikiaz erabiliko da soilik, baina geroago beste abere espezie batzuetara hedatuko da. ...
Europako Batzordeak (EB) iragarri du 30.000 milioi euro inbertituko dituela EBko ikerketa eta berrikuntza finantzatzeko Horizon 2020 programan.
Datozen hiru urteetan, Batzordeak, H2020 programaren bitartez, gai gutxiago landuko ditu aurrekontu handiagoekin, Batzordearen lehentasun politikoak zuzenean babesteko:
Karbono-igorpen gutxiko etorkizuna, klima-aldaketaren kontra babestua: 3.300 M €
Ekonomia zirkularra: 1.000 M €
Europako industriaren eta zerbitzuen digitalizazioa eta eraldaketa: 1.700 M €
Segurtasuna bateratzea: 1.000 M €
Migrazioa: 200 M € Horrenbestez, EBk H2020 programaren 2018-2020 aldirako lan-programak (WP) onartu ditu, eta parte-hartzaileen atarian argitaratu. Dokumentuetan zehatz-mehatz azaltzen dira proiektu-proposamenen deialdietan finantzatuko diren ikerketa-lehentasunak.
Zehazki, Bioekonomiarekin lotutako 2. gizarte-erronkari dagokionez, 1.300 milioi euro inbertituko dira 2018-2020rako, Elikagaien Segurtasun Iraunkorraren (SFS), ...
EFSAk europarren perkloratoarekiko esposizioaren ebaluazioa argitaratu du. Elikagaiak eta edateko ura kutsatzen dituen elementu hori naturalki ager daiteke ingurunean, baina baita gizakiaren eraginez ere.
Ebaluazioaren ondoriozko datuetatik hauek dira aipagarrienak: Batez besteko balio nahiko altuak aurkitu ziren landare-produktu lehorretan, hala nola tean eta beste infusio batzuetan (solidoak) (324 µg/kg), eta belar, espezia eta gozagarrietan (63 µg/kg).
Barazki freskoen artean, batez besteko balio nahiko altuak aurkitu ziren errefauan (117 µg/kg), errukulan (75 µg/kg) eta ziazerba freskoan (132 µg/kg). Elikagai multzo hauek esposizio handia dakarte biztanleria talde guztientzat: barazkiak eta horien deribatuak, esnea eta esnekiak, eta frutak eta horien deribatuak.
Beste elikagai multzo batzuek pisu handiagoa dute ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.