Bilaketa emaitza:

Ekoizpen ekologikorako arau berriak 17/12/27

Estatu kideen eta Europako erakundeen arteko hainbat hiletako negoziazioen ondoren, joan den azaroaren 20an Europako Kontseiluak berretsi egin zuen ekoizpen ekologikoari buruzko egungo legeria aldatzeko erabakia; legeria berria 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.   Aldaketa horren bitartez, harmonizatu egingo dira EB barruko praktika ekologikoak, eta egungo kontrol-sistema modernizatuko da. Oso beharrezkotzat jotzen zen egungo araudia eguneratzea; izan ere, kasu batzuetan, 20 urte zituen araudi horrek.   Ekoizpen ekologikoa hazten ari den sektorea da: ia 27.000 milioi euro mugitzen ditu eta azken hamar urteetan % 125 hazi da.   Aldaketaren hasierako helburua zen estatu kideetan aplikatzen diren salbuespen guztiak ezabatzea; hala ere, azkenean, salbuespen batzuk mantendu ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-hazkuntzan Campylobacter spp. arintzeko neurriak

Europako Batzordearen Osasun eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak txosten bat argitaratu berri du, eta bertan jaso du Europar Batasuneko hainbat estatu kidetan eskortako hegaztien Campylobacter murrizteko ezarri diren arintze-neurrien ikuspegi orokorra. Txosten horretan, estatu kideek Campylobacter prebenitu, murriztu edo desagerrarazteko hartu dituzten jardunbide egokiak identifikatu dira. Honako hauek nabarmendu daitezke: Berariazko kontrol-programak ezartzea, eskortako hegaztietan Campylobacter-en prebalentzia murrizteko, hegazti-industriarekin lankidetza estuan. Hiltegietan borondatezko higiene-irizpidea hartzea, eta nahitaezko ohartarazpen-mezua jartzea produktuen etiketetan. Hegazti-produktu espezifikoetako agente patogenoen prebalentziari buruzko lege nazionalak onartzea. Dena dela, arintzeko neurri horiek ezarrita ere, ez dira kasu guztietan lortu espero ziren emaitzak. Hegaztitegietan, biosegurtasuneko neurri zorrotzen bidez arindu daitezke Campylobacter mailak, baita zenbait ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mahastizaintza-ustiategietarako nekazaritzako jardunbide egokien eta higiene jardunbide zuzenen gida 17/12/22

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) mahastizaintza-ustiategietarako jardunbide egokien gidaren beste edizio bat argitaratu du.   Kontsumitzaileari iristen zaizkion ardoak kalitate onekoak eta seguruak izan daitezen, jardunbide jakin batzuei jarraitu behar zaie ustiategian, kalitate oneko mahatsa lortu ahal izateko, betiere ingurunea errespetatuz eta elikaduraren arloko higiene- eta segurtasun-baldintza zorrotzenak betez.   Kataluniako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreak duen garrantzia kontuan hartuta, 2010eko otsailean ACSAk mahastizaintza-ustiategietarako nekazaritzako jardunbide egokien lehen gida argitaratu zuen.   Ordutik arauak aldatu dira, eta, batez ere, planteamendu-aldaketa egon da Kataluniako elikagaien higienearen eta segurtasunaren kontrolean; izan ere, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorra sortu da eta lehen sektoreko nekazaritza-ekoizpena kontrolatzeko programa ofizialak ezarri dira. Hori dela eta, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Ebaluatu da bentonitaren segurtasuna pentsuetan erabiltzeko 17/12/22

Europako Batzordeak eskaera egin zion Animalien Elikaduran erabilitako Gehigarri eta Produktu edo Substantziei buruzko EFSAren aditu taldeari (FEEDAP), bentonitak animalia-espezie guztietarako pentsu-gehigarri teknologiko gisa (elikagaietako mikotoxina-kontaminazioa murrizteko substantziak) zer-nolako segurtasuna eta eraginkortasuna duen ebalua zezan.   Eskatzaileak, EUBA aisbl-k (European Bentonite Association), sei enpresa ordezkatzen ditu eta eskaera bermatzeko txosten tekniko bat aurkeztu zion EFSAri. Eskatzailearen proposamena da bentonita gehieneko mailan erabiltzea; hau da, 20,000 mg elikagai osoko kilogramo bakoitzeko.   Antza denez, gehigarriak pentsuetako B1 aflatoxinaren analisia eragozten du.Taldeak dagoeneko ebaluatu zuen gehigarriaren segurtasuna 2012an emandako iritzi batean. Emaitza horren arabera bentonitak seguruak dira animalia-espezie guztientzat, kontsumitzaileentzat eta ingurumenerako, pentsu osoko kilogramo bakoitzeko ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Q sukarrari buruzko urteroko txosten epidemiologikoa

ECDCk Q sukarrari buruzko urteroko txosten epidemiologikoa argitaratu du, 2015ekoa, EBko estatu kideek Europako Zaintza Sistemari jakinarazten dizkioten gaixotasun kutsakorrei buruzko datuak oinarri hartuta. 2012.-2015. urteen artean, Europar Batasunean jakinarazi diren Q sukarraren kasuen kopuruak gora egin du, batik bat Alemanian, Frantzian eta Espainian jakinarazitako kasuak areagotu direlako. Ez dago argi herrialde horietan kasuek zergatik egin duten gora, nahiz eta arrazoien artean hauek egon daitezkeen: landa-turismoaren igoeragatik esposizioa areagotzea, eta bakteria ugaritzea ahalbidetu dezaketen klima-baldintzak. Gainerako herrialdeetan kasuen kopuruak bere horretan jarraitu du, edo jaitsi egin da. Hona hemen 2015eko txosteneko beste ondorio batzuk: Q sukarraren 851 kasu jakinarazi dira; horietatik 824 (% 96,2) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zoonosien joerak eta iturriak, 2016. urtea

EFSAk eta EGDCk argitaratu berri duten txostenaren arabera, iazko datuekin erkatuz gero, gora egin dute Samonellaren, Campylobacteren eta Listeriaren kasuen kopuruek. Txostena 2016an Europar Batasuneko 28 estratu kideek bildutako datuetan oinarritzen da. Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen agerraldiei buruzko jakinarazpen gehixeago egin dira 2015ean baino. Hala ere, zifra hori 2010ean eta 2016an Europar Batasunean jakinarazitako agerraldien batez bestekoaren nahiko antzekoa da. Elikagaien bidez transmititzen diren Salmonella agerraldi eta salmonellosi-kasu gehien eragin duen Salmonellaren serotipoa Salmonella enteritidis izan da. EBren zaintza eta eskortako hegaztiak kontrolatzeko neurriak ezarri zirenetik, hau da 2007tik, kasuen kopuruak etengabe egin du behera. Hala ere, azken urte honetan ez zaio ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EBn glifosatoa 5 urteko epean erabiltzea onetsi dute 17/12/20

Europako Batzordearen prentsa-oharraren arabera, glifosatoari buruzko datu guztien zientzia-ebaluazio zehatza egin da, eta ondorioztatu da ez dagoela loturarik substantzia horren eta gizakien minbiziaren artean. Hala, Estatu kideetako ordezkariek 2017ko azaroaren 27an emandako aldeko botoaren bidez, Batzordeak erabaki du glifosatoa beste bost urtez erabiltzea onestea.   Onespen-irizpide guztiak betetzen diren kasuetarako, Batzordeak 15 urteko epea ezartzen du oro har, baina glifosatoa ez da ohiko kasua.   Batzordeak hainbat aldiz eztabaidatu du gai horri buruz, eta, azken hilabeteetan, estatu kide gehienek babestuko zuten erabakia lortzen saiatu da, gizakien osasunaren eta ingurumenaren babes maila handia bermatzeko, EBren legeekin bat etorriz.   Onespena 5 urtez berritzeko azken erabakitzean aintzat hartu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Katalanek kontsumitutako elikagaietako aztarna-elementuen arriskuaren ebaluazioak

ACSAk aztertu du ea giza osasunerako zer arrisku ekar diezazkieketen katalanei elikagaietan egon ohi diren 13 konposatu kimiko hauek: Bost mikronutriente: kobrea, manganesoa, molibdenoa, selenioa eta zinka. Kromoa (III); garbi dago zer zeregin betetzen duen mikronutriente gisa. Zazpi kutsatzaile: aluminioa, antimonioa, barioa, bismutoa, estrontzioa, germanioa eta nikela. Dieta osoaren 2008ko ikerlanean azterturiko elikagai talde berberak aukeratu dira (haragia eta eratorriak, arrainak, barazkiak, tuberkuluak, frutak eta arrautzak), eta aipaturiko 13 konposatu kimikoen kontzentrazioa aztertu. Esposizioa ebaluatzeko, aintzat hartu dira 2002-2003ko ENCAT azterlaneko kontsumoari buruzko datuak (katalanen nutrizio-egoerari buruzko inkesta eta jateko ohituren inguruko ebaluazioa). Mikronutrienteak Kobrea, manganesoa, molibdenoa, selenioa eta zinka funtsezko aztarna-elementuak dira giza organismoarentzat, baina ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena 2015

EFSAk 2015. urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz. Horretarako: EBko 28 estatu kideetatik 729.881 lagin igorri ziren. Aztertutako laginetatik, 411.677 laginketa zuzenduen bitartez bildu ziren, 19.257 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 3.768 inportatuko produktuetatik, eta 295.179 lagin kontrol-programa nazionalen barnean aztertu ziren. Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak. Lagin ez onargarrien portzentajea (% 0,34) egonkorra izan zen aurreko 8 urteekin alderatuta (% 0,25-% 0,37). 2015ean, laginketa ez onargarrien maiztasuna altuagoa izan zen azido erresortzilikoaren laktonetan, elementu kimikoetan (nagusiki metaletan) eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2016ko RASFF urteko txostena 17/11/30

2016an, RASFFen bitartez, jatorrizko (hasierako) 2.993 jakinarazpen egin ziren guztira. Jakinarazpen horietatik % 28 (847) alerta gisa sailkatu ziren; % 13 (378), jarraipena egiteko informazio gisa; % 20 (598), “laguntzarako” informazio gisa; eta % 39 (1.170); mugetako baztertzeen jakinarazpen gisa.   Hasierako jakinarazpen horietatik, beste 7.288 jarraipen-jakinarazpen egin ziren ondoren; hau da, batez beste 2,4 jarraipen, jatorrizko jakinarazpen bakoitzeko. Alerta-jakinarazpenei dagokienez, nabarmen igo zen kopurua, batez beste 5,5 jarraipen-jakinarazpen egin baitziren hasierako jakinarazpen bakoitzeko.   Zenbateko orokorrak kontuan hartuta, % 1,8 egin dute behera hasierako jakinarazpenek 2015ekoekin konparatuta, baina jarraipen-jakinarazpenek % 17,5 egin dute gora; horrek esan nahi du denera % 11,1 egin dutela ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago