MAPAMAk, Espainiako Elikakatearen Kontrol Ofizialerako 2016-2020ko Plana (PNCOCA) indarrean egon den lehen urteari buruzko txostena plazaratu du, plan horrek jasotzen dituen kontrol ofizialeko programetako bakoitzaren emaitzak eta ondorioak bildu ondoren. Ekoizpen Primarioaren eta Elikagaien Kalitatearen arloko txostena da, hain zuzen ere. Kontrolak denetarikoak dira, eta guztiak arrisku-irizpide eta adierazle desberdinetan oinarritzen dira. Hori dela eta, zaila da kontrol guztien inguruko ondorio bat ateratzea. Dena dela, kontrolen adierazle nagusiak laburtzen dituzten taula batzuk jaso dira txostenean, eta modu orokorrean azaltzen dute zein kontrol egin diren, zein arau-hauste aurkitu diren, zein neurri hartu diren eta agintaritza eskudunek zein ikuskapen egin dituzten kontrol-programetako bakoitzean. 100.000 ...
Se ha publicado el informe de la ejecución del primer año del Plan de Control Oficial de la Cadena Agroalimentaria del País Vasco 2016-2020 en el ámbito de la Producción Primaria y Calidad Alimentaria en Euskadi, llevado a cabo conjuntamente por el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco y por los departamentos competentes en materia de Agricultura y Ganadería de las Diputaciones Forales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Este Plan, aprobado por Orden de 16 de septiembre de 2016 de la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, ha sido desarrollado como estrategia global para dar cumplimiento a las exigencias ...
Zearalenona (ZEN) mikotoxina bat da, batez ere Fusarium onddoek sortutakoa, eta zereal-aleetan sortzen da nagusiki.
Europako Batzordeak irizpen zientifiko bat eskatu zion EFSAri pentsuetan dagoen ZENak eta haren forma eraldatuek animalien osasunean eragin dezaketen arriskuari buruz. Pentsuan dauden ZENaren forma eraldatuek I faseko metabolitoak (α-zearalenola (α-ZEL), β-zearalenola (β-ZEL), α-zearalanola (α-ZAL), β-zearalanola) eta II. faseko konjugatuak izaten dituzte.
Elikakateko kutsatzaileei buruz aditua den EFSAko taldeak (CONTAM), ZENari dagokionez:
• Behatu gabeko ondorio kaltegarrien mailak (NOAL) ezarri zituen txerrientzat (esne-txerriak eta txerri emeak), eskortako hegaztientzat eta gizentzeko indioilarrentzat, ardientzat eta arrainentzat (karpatik estrapolatuta), eta behatutako ondorio maila txikiagoak (LOAEL) ezarri zituen txakurrentzat.
• Ezin izan ziren ...
2014an, animaliek antibiotiko gehiago kontsumitu zituzten batez beste (152 mg / kg) gizakiek baino (124 mg / kg), nahiz eta erdiko balioa 67 eta 118 mg/ kg izan zen hurrenez hurren (aztertutako 28 herrialdeetatik 18tan kontsumoa txikiagoa izan zen animalietan gizakietan baino). Horixe da ECDCk/EFSAk/EMAk batera argitaratu duten bigarren txostenaren emaitzetako bat. Txosten horretan, analisi estatistikoa aplikatu da Europan antibiotikoen kontsumoaren eta gizakietan eta kontsumitzeko animalietan dauden antibiotikoen aurkako erresistentzien arteko lotura balioesteko. Aldagai bakarreko analisiaren arabera, estatistika aldetik lotura nahiko handia dago kontsumoaren eta erresistentziaren artean, honako hauetan: Fluorokinolonak - Escherichia coli gizakietan zein animalietan
3. eta 4. belaunaldiko zefalosporinak - E. coli ...
Elikak Arrisku Kimikoak Ebaluatzeko OMEko Sarearen bileran parte hartu du, ekainaren 20tik 22ra, EFSAren instalazioetan, Parman. Hiru egunean, 39 herrialdetako erakundeetako 63 parte-hartzailek arrisku kimikoen ebaluazioarekin lotutako esperientziak, ikertzeko beharrak eta martxan dauden lanak partekatu dituzte. Sarearen xedea da mundu osoan arrisku kimikoak ebaluatzen jarduten duten erakundeei elkarrekin lanean aritzeko bide ematea. Aurreneko bilera Parisen egin zen, 2014an, eta honako helburu hauek ezarri ziren: Ezagutza zientifiko eta teknikoak trukatzeko foro bat eratzea
Arrisku kimikoen ebaluazioaren inguruko prestakuntzan laguntzea
Praktika egokiak sustatzea eta metodologia bateratzea
Ikertzeko beharrak identifikatzea eta arriskuen ebaluazioan zientzia berria aplikatzea
Giza osasunerako arrisku kimiko emergenteak identifikatzea
Lan-programei buruzko informazioa partekatzea, lan berbera behin baino gehiagotan ...
EFSAk Claviceps generoko zenbait onddok gizakien eta animalien elikaduraren bidez sorrarazten dituzten mikotoxinetarako esposizio akutua eta kronikoa aztertu ditu. Onddo horiei zekale-aino deitzen zaie, nahiz eta beste zereal batzuei ere eragiten dien, hala nola gariari, garagarrari, oloari eta artatxikiari. Azterlan hori egiteko, EFSAk elikagaien 4.528 lagin, pentsuen 654 lagin eta zereal-aleen 1.235 lagin erabili ditu. Horietako gehienetan, onddo horiek sortzen dituzten 12 alkaloide nagusiak aztertu dira: ergometrina, ergosina, ergokornina, ergotamina, ergokristina, ergocriptina eta horien isomeroetako batzuk. Elikagaien laginen % 76k ez zuen aztertutako alkaloideetako bat ere. Maila altuenak zekalean eta haren deribatuetan aurkitu ziren; nagusiki, nekazaritzako produktu gordinetan edo gutxi prozesatutakoetan. Prozesatutako elikagaien ...
Gipuzkoako Osasun Publikoko Lurralde Ordezkaritzak egindako 2016ko Zaintza Epidemiologikoari buruzko Txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemara (SIM) bidalitako datuak biltzen ditu. Hona hemen txostenaren ondorio nagusiak:
Q Sukarra
2016an, Q sukarraren 35 kasu jakinarazi dira Gipuzkoan, hau da 4,9 kasu/100.000 biztanleko tasa gordina. Beraz, % 59ko gorakada egon da aurreko urtearekin konparatuta. Escherichia coli berotoxigenikoa
E. Coli O157ren 22 isolatze jakinarazi zaizkio IMSri (2015ean 10 izan ziren). 22 kasutatik 10 gizonei zegozkien, eta beste 12 emakumeei. Gaixoen batez besteko adina 11 urte zen (tartea: 8 hilabete-88 urte).
4 kasu taldekatuta agertu ziren; gainerakoak esporadikoak izan ziren. Berretsitako 4 kasu horiek E. Coli enterohemorragikoaren agerraldi bati zegozkion, eta Gipuzkoako herri berean ...
Substantzia eta Prestakin Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) substantzia oso kezkagarritzat (SVHC) jo du A bisfenola (BPA), Elikagaien Segurtasunaren, Ingurumenaren eta Laneko Osasunaren Frantziako Agentziak (ANSES) hala proposatuta. Izan ere, A bisfenolak ugalketarako propietate toxikoak ditu, eta disruptore endokrinoa da; horren eraginez, ondorio larriak eragiten ditu giza osasunean. Hori dela eta, substantzia kantzerigenoek, mutagenikoek eta/edo toxikoek ugalketari dagokionez eragiten duten kezka-mailaren parekoa eragiten du A bisfenolak ere (1A edo 1B kategoria).
Substantzia eta Nahaste Kimikoak Erregistratzeari, Ebaluatzeari, Baimentzeari eta Mugatzeari buruzko 1970/2006 Araudiak (REACH) jasotzen du sailkapen hori. Araudi horren helburua da, hain zuzen ere, giza osasuna eta ingurumena hobeto babestea substantzia eta ...
2005etik 2015era bitartean, EBko 73.000.000 behi ingururi probak egin zizkieten behien entzefalopatia espongiformea (BEE) zeukaten aztertzeko; behi horietatik, debekuaren ostean jaiotako 60 animaliak emaitza positiboa izan zuten BEE klasikoaren kasuan. BEEren kasuan emaitza positiboa izan zuten animalien kopurua 1.259ra areagotzen da, debekuaren aurretik jaiotako abereak kontuan hartzen badira.
Bestalde, BEEren kasu klasikoak nabarmen gutxiago dira EBn urteek aurrera egin ahala: 2005ean 554 kasu jakinarazi ziren, eta 2015ean, berriz, bi besterik ez (biak debekuaren ostean jaiotakoak ziren).
Garbi dago Europak laurogeiko krisialdiaren ondoren BEEri eman dion erantzunari esker izugarri murriztu dela gaixotasunaren prebalentzia behietan. Hala ere, oraindik ere kasu bakan batzuk erregistratzen dira ...
Animalietan mikrobioen aurkako produktuak zentzuz erabiltzeari buruzko ikerlan hau 2016ko urriaren 20tik 28ra egin zen, Espainian, Osasunaren eta Elikadura Segurtasunaren Zuzendaritza Orokorrak estatu kideetan egiten dituen ikerlanen artean. Ikerlan honen helburua zen, alde batetik, albaitaritza-medikamenduen erabilerarekin lotuta mikrobioen aurkako produktuekiko erresistentzia dela-eta sortzen diren arazoei aurre egiteko neurriak praktikoki ezartzeari buruzko informazioa biltzea eta, bestetik, estatu kide batzuentzat kontu horri aurre egiteko lagungarri izan daitezkeen jarduera onen adibideak identifikatzea.
2014an Espainia izan zen albaitaritzan mikrobioen aurkako produktu gehien erabili zuen herrialdea, Albaitaritza Erabilerarako Mikrobioen Aurkako Produktuen Kontsumoa Zaintzeko Europako Proiektuari datuak aurkeztu zizkioten herrialdeen artean, eta, Medikamenduen eta Osasun Produktuen Espainiako ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.