Bilaketa emaitza:

Substantzia arriskutsuen kontrola Ebro ibaiaren arroan 16/01/11

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) 2014ko Substantzia Arriskutsuak Kontrolatzeko Sareari buruzko urteko txostena argitaratu du. Egun, sare horrek 24 kontrol-gune ditu; kontrol-gune horietan ur-lagin bat hartzen da hilean behin, eta sedimentu- eta biota-lagin bana urtean behin. Uraren matrizean 64 substantziaren 4.421 determinazio analitiko egin dira sare horretako 24 kontrol-guneetan. Horietatik % 14,7k gainditu dute kuantifikazio-muga, baina substantzia arriskutsuetako 24tan baino ez; hala, 40 substantzia ez dira analisi batean ere agertu. Hona hemen aurkitu diren substantzia arriskutsuen mailei buruzko emaitzarik adierazgarrienak: Uraren matrizean, ez dira bete hexakloroziklohexano (HCH) substantziarako ezarritako urteko batez bestekoak honako gune hauetan: Zadorra/Gasteiz-Tresponde; eta Ebro/Pinako urtegia eta Gállego. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Substantzia arriskutsuen kontrola Ebro ibaiaren arroan 16/01/11

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) 2014ko Substantzia Arriskutsuak Kontrolatzeko Sareari buruzko urteko txostena argitaratu du. Egun, sare horrek 24 kontrol-gune ditu; kontrol-gune horietan ur-lagin bat hartzen da hilean behin, eta sedimentu- eta biota-lagin bana urtean behin. Uraren matrizean 64 substantziaren 4.421 determinazio analitiko egin dira sare horretako 24 kontrol-guneetan. Horietatik % 14,7k gainditu dute kuantifikazio-muga, baina substantzia arriskutsuetako 24tan baino ez; hala, 40 substantzia ez dira analisi batean ere agertu. Hona hemen aurkitu diren substantzia arriskutsuen mailei buruzko emaitzarik adierazgarrienak: Uraren matrizean, ez dira bete hexakloroziklohexano (HCH) substantziarako ezarritako urteko batez bestekoak honako gune hauetan: Zadorra/Gasteiz-Tresponde; eta Ebro/Pinako urtegia eta Gállego. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Campylobakteriosi eta listeriosi kasuek gora egin dute Europan 15/12/28

2008an hasi zen goranzko joerari eutsiz, 2014. urtean listeriosi eta campylobacteriosi kasu gehiago izan dira Europako biztanleen artean. Urte horretan, gainera, salmonellosi kasuek ere gora egin zuten gizakietan, 2008tik lehenengo aldiz.Hona hemen EFSAk eta ECDCk argitaratu duten urteroko txostenik berrienean ageri diren ondorioak, elikagaien bitartez transmititutako zoonosiei eta agerraldiei buruzkoak (Europar Batasunean). Txostenean hau ere esaten da:2014an, jatorria elikagaietan zuten 5.251 agerraldi erregistratu ziren guztira. 2013an, berriz, 5.196 agerraldi izan ziren.Elikagai-jatorriko agerraldi gehienak birusek eragin zituzten, baita Salmonellak, toxina bakterianoak eta Campylobakterrak ere, hurrenkera horretan. Bestalde, ez da eragilea ezagutzen agerraldi guztien % 29,1etan.Elikagai hauek izan zuten zerikusia agerraldiekin, oro ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Abeltzaintzan antibiotikoak behar bezala erabiltzeko gida 15/12/23

Animalietan Antibiotikoak Arduraz Erabiltzeko Europako Plataformak (EPRUMA) argitaratu du dokumentu hau; bertan azaltzen ditu antibiotikoek animalien osasunean dituzten zereginak eta onurak. Horrez gain, elikagaiak ekoizten dituzten animalien granjetan antibiotikoak erabiltzeko jardunbide egokiak deskribatzen ditu. Bertsio honetan, hobekuntzak egin zaizkio erakunde horrek 2008an argitaratutako dokumentuari. Gidak ikuspegi holistikoagoa eta espezifikoagoa ematen du, antibiotikoak arduraz erabil daitezen, animalien osasuna hobetze aldera. Dokumentuak alderdi hauei buruzko hainbat gomendio ere ematen ditu: animalien ekoizpen-sistemak (intentsiboa edo aire zabalekoa), ukuiluratzea, biosegurtasuna, elikadura, etab. Horrez gain, erabaki-zuhaitz bat barne hartzen du, elikagaiak ekoizten dituzten animalietan albaitari-antibiotikoak erabili behar diren erabakitzen laguntzeko. EPRUMAren gida ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sarearen urteko txostena – EFSA 2015

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) arrisku mikrobiologikoak ebaluatzeko zientzia-lankidetza indartzen du. Bere helburua da Europako elikagaietan eta pentsuetan arrisku mikrobiologikoak ekar ditzaketen jarduerak aurreikustea eta horiek bikoiztu daitezela saihestea. Sare horri esker, EBko estatu kideek eta estatu elkartuek datuak eta metodologiak parteka ditzakete, arriskuak ebaluatzeko jardunbideak bateratu ahal izateko eta EBn sortzen ari diren arrisku berriak identifikatzeko.MRA Sarea 2007tik dago martxan eta, gaur egun, Europar Batasuneko 24 estatu kidek eta bi estatu elkartuk (Suitza eta Norvegia) osatzen dute. Urteko txosten honek urtean zehar egin diren arrisku mikrobiologikoei buruzko bi bilkuretan landu dituzten 24 gaien laburpena biltzen du.Aurten, MRA Sareak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Izurriteen Kudeaketa Integralerako (IKI) gidak, almendrondoak, artoa eta hezurdunen fruta-arbolak landatzeko 15/12/21

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiroa Ministerioak (MAGRAMA) Izurriteen Kudeaketa Integratuari (IKI) buruzko hiru gida argitaratu ditu, almendrondoak, artoa eta hezurdunen fruta-arbolak landatzeko. Argitalpen horietan, kontrol kimikoen baliabideen ordezko neurri alternatiboak azaltzen dira, eta, horien bidez,asmoa da IKIei buruzko nekazaritza-ezagutza jendarteratzea. Gida hauek nekazaritza-ustiategietako nekazariak eta aholkulariak orientatzeko balio dute, eta pestiziden eraginak gutxitzeari eta landatzeko teknika alternatiboei buruzko Europako araudiaren helburuetako bat dira. Giden hasieran, Gaixotasunak eta Belar Txarrak IKIa behar bezala ezartzeko kontuan hartu behar diren ohar orokorrak jasotzen dira, eta, jarraian, eremu sentikorretarako eta naturaletarako neurri espezifikoak jorratzen dira. Halaber, estrategia-koadro bat ere badago, eta, hor, izurrite motak, prebentzio-neurriak, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen egungo egoera Frantzian 15/12/21

Iragan den azaroaren 24an, Frantziako ANSES - Ploufragan gripearen Erreferentziako Laborategi Nazionalak (LNR) H5NI oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAAP) andui bat identifikatu zuen. Ordutik hona, 15 foku baieztatu dira Frantziako hego-mendebaldeko 5 eskualde hauetan:8 foku Dordoinako eskualdean:Azaroaren 24an, IAAPren (H5N1) foku bat aire zabaleko 32 oilotan.Azaroaren 28an, IAAP H5en foku bat 14.000 ahate-haztegi batean.Azaroaren 30ean, (H5N2) IAAPren andui bat 1.000 antzarako ustiategi batean.Abenduaren 4an, baieztatu zen 1.000 ahatek eta 4.000 oilaskok osaturiko lote batean foku bat aurkitu zela zaintzarako programa nazionalaren barruan. Ekoizpenerako hegaztientzat oso patogenoa den H5a ahateei zegozkien laginetan agertu zen .Abenduaren 7an, 1.000 ahatek osatutako lote batean ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Molusku bibalbioen tratamendu termikoa, birusa deuseztatzeko – EFSA 2015

EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak (BIOHAZ) hainbat alternatiba ebaluatu ditu molusku bibalbioek hartu behar dituzten tratamendu termikoentzat, baldin eta B eta C ekoizpen-zonetakoak badira eta merkaturatu aurretik arazketa- edo berrinstalazio-prozesurik ezarri ez bazaie; horren helburua da mikroorganismo patogenoak deuseztatzea, esaterako norovirusa eta A hepatitisaren birusa.Duela gutxi argitaratutako txostenean, EFSAko adituek frogatu dute egun EBk eskatzen duen tratamendu termikoak (90°C 90 segundoz) birusaren suntsitze-maila desberdinak lor ditzakeela, 90 °C-ko tenperatura hori lortzeko erabili den prozesuaren eta gero giro-tenperaturara hozteko erabili den prozesuaren arabera. Halaber, Panelak gaur egun eskatzen diren baldintzen denbora eta tenperatura konbinazio baliokideak identifikatu ditu, birusaren suntsitze-maila parekoa lortzeko.EFSAko adituek ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

E. coli enteroagregatiboaren arriskua, elikagai bidez transmititutako patogeno gisa – EFSA 2015

EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak Escherichia coli enteroagregatiboa (CEEA) duten elikagaiak kontsumitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak ebaluatu ditu; bakteria hori beherako kasuekin lotu da bidaiarien, umeen eta gaixo immunodeprimituen kasuan, bai eta gernu-hodien infekzioekin ere.EFSAk duela gutxi argitaratutako txostenean, berrikusi egiten dira bakteria horren ezaugarriak, elikagaietan bakteria identifikatzeko metodoak eta mikrobioen aurkako produktuekiko erresistentzia.Lan hori egiteko, adituek Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) gaixotasun zoonotikoei buruzko datuak eta EFSAren beraren datuak erabili dituzte.Txostenean adierazten denez, arlo hauek ikertu behar dira:PCRen oinarritutako metodoak garatzea eta balioztatzea, elikagaietan CEEA dagoen eta zenbat dagoen hautemateko.Ikuspuntu anitz estandarizatua eta balioztatua, hainbat agente patogenoren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Infograma: Belgikako arrisku kimikoen ebaluazioa- FASFC 2015

Belgikako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FASFC) informazio orri bat argitaratu du, bere Zientzia Batzordeak egiten duen arrisku ebaluazioa azaltzeko. Zientzia Batzordearen egiteko nagusia da aholku zientifiko independentea ematea arriskuen ebaluaziorako, Belgikako agentziak dituen eskumenekin lotutako gaietan, elikakateko arrisku emergenteei buruz (hala elikagaiei nola animalien eta landareen osasunari dagokienez). Agiri horretan modu grafikoan aurkeztu dituzte Zientzia Batzordeak arriskuen ebaluazioa egiteko erabiltzen duen metodologiaren urrats nagusiak. Azkenik, zehatz azaldu dituzte 2007az geroztik zer zientzia-iritzi eman dituzten hainbat arrisku kimiko ebaluatzeko: besteak beste, mikotoxinak, dioxinak, albaitaritzako sendagaien hondakinak eta produktu fitosanitarioak, akrilamida, disruptore endokrinoak, metal astunak, HAPak, nanomaterialak eta abar. FASFC:arrisku kimikoak ebaluatzeko prozesuaZientzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago