Bilaketa emaitza:

Elikadura-toxiinfekzioak Belgikan, 2014an 15/10/13

Elikakatearen Segurtasunerako Belgikako Agentzia Federalak (AFSCA) 2014ko urteko txostena argitaratu du: elikadura-gaixotasunak kontrolatzeko herrialde horretako sistemak identifikatutako eta erregistratutako toxiinfekzioei buruzkoa da.Hona hemen txostenaren laburpena:2014an elikadura-intoxikazio kolektiboen 370 agerraldi erregistratu zituen Belgikako Erreferentziazko Laborategi Nazionalak.Gutxienez 1.789 pertsona gaixotu ziren, eta 64 ospitaleratu egin behar izan zituzten.Bacillus cereus bakterioaren toxinak identifikatu ziren maizenik, elikagai-jatorriko agerraldien iturriari dagokionez.Norobirusak eta Salmonella izan ziren bigarren agente identifikatuenak, elikagai-intoxikazioen eragile gisa. Arrautza gordinez egindako prestakinak izan ziren Salmonellak eragindako infekziorako arrisku handieneko iturriak.Honako hauek izan ziren elikadura-toxiinfekzioekin lotutako beste germen batzuk: Estafilokoko koagulasa positiboak, Clostridium perfringens eta E. coli O157.Histamina ere identifikatu da elikadura-jatorriko gaixotasunen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2014ko urteko txostena – ISCIII 2015

ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2014. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza:Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu:PatogenoaJakinarazpenKopuruaCampylobacter8.161Salmonella no tifoidea5.008Rotavirus3.444Giardia lamblia785Enterovirus159Yersinia enterocolitica360Listeria monocytogenes148Coxiella burnetii79Borrelia burgdorferi8Salmonella typhi y paratyphi35Escherichia coli verotoxigénico12Ricketsia conorii15Leptospira spp.1Toxoplasma gondii0Virus de la Fiebre del Nilo0Informe anual del Sistema de Información Microbiológica 2014 - ISCIII 2015 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eman izena Euskal Herriko Horizonte 2020 programaren INFODAY jardunaldian, abenduaren 9an! – EJ/ELIKA 2015

Eusko Jaurlaritzak eta ELIKAk Elikagaien Segurtasunaren, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikaduraren arloko Horizonte 2020 europar programaren bigarren Informazio Jardunaldia antolatu du. Abenduaren 9an izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan (Vitoria-Gasteiz).Informazio-jardunaldi hori Euskadiko elikagaien industriako enpresa guztiei, ikerketa-zentroei, teknologia-zentroei eta unibertsitateei zuzentzen zaie, eta honako hau du helburu: "Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, itsasokoa eta barneko uren ikerketa, eta bioekonomia"gizarte-erronkaren eremuan 2016-2017 eperako Lanerako Plan berria aurkeztea. Bi urteko epe horretan 4 deialdi egingo dira, eta 715 milioi euro inguruko aurrekontua izango dute; diru hori I+G+b arloko proiektuak finantzatzeko erabiliko da.INFODAY horretan, Bioekonomiako Harremanetarako Puntu Nazionala- CDTIk aldebiko bilera ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Disruptore endokrinoak bezalako produktu fitosanitarioen ebaluazio orokorra – EFSA 2015

EFSAk produktu fitosanitarioen 30 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko duela gutxiko arrisku-ebaluazioak jaso ditu, ebaluazioen emaitzen inguruko ikuspegi orokorra aurkezteko eta, zehazki, substantzia bakoitzean propietateak direla-eta identifikaturiko kezkak azaleratzeko; kasurako, disruptore endokrinoen ingurukoak. Horixe da 1107/2009 Araudiak materia aktiboak onesteko gehitu dituen irizpide berrietako bat.Orain arte, ez da ebaluatu ebaluazio estatistikoa egiteko behar beste substantziarik. Alabaina, 24 substantzia aktibotarako propietateen inguruan dagoen informazioa (besteak beste, disruptore endokrinoena) ez da kezkatzeko modukoa. Hala ere, bi substantziaren kasuan (tiabendazola eta triosulfurola), EFSAk beste azterlan batzuk egitea gomendatu du, ondorio hau berreste aldera.Bestalde, alterazio endokrinoko propietateekin loturiko irizpideak betetzen dituzten beste 15 substantzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eutanasia eta zorabialdia animalietan 15/09/30

Galiziako Xuntak gida bat egin du animalien eutanasiari eta zorabialdiari buruz, ahal den neurrian, animalien sufrimendua saihestearren.Eutanasiak "minik gabeko heriotza" esan nahi du, eta gida honetan uste da minik gabeko heriotzarako baldintzak honako hauek direla: berehala eragitea konorterik eza, eta, jarraian, heriotzara arte mantentzen den arnasa- edo bihotz-gelditzea.Eutanasia egoera anitzetan aplikatzen da, baita arrazoi humanitarioak, osasun-arrazoiak eta hainbat justifikazio direla-eta giza kontsumorako edo ikerketarako animaliak hiltzean ere.Gidak zenbait kapitulu ditu, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratzen ditu:Animaliaren heriotza eragiten duten mekanismoak.Eutanasia-metodoa hautatzea erabakitzen duten faktoreak.Animalien eutanasiari buruzko legeak.Animaliek heriotza eragiteko agenteak.Eutanasia-metodoak.Azken kapitulu horri (eutanasia-mekanismoak) dagokionez, gidak azaltzen du bi ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

FVOk haragiaren trazabilitate-sistemak ikuskatu ditu Espainian 15/09/30

FVOko ikuskatzaileen talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2015. urtearen hasieran. Helburua zen haragiaren (ungulatuak, hegaztiak, lagomorfoak eta ehizakiak), haragi xehatuaren, mekanikoki bereizitako haragiaren (MBH), haragi-prestakinen, haragi-produktuen eta haragia, haragi-eratorriak eta bestelako osagaiak dituzten produktu konposatuen trazabilitatearen inguruko kontrol ofizialen funtzionamendua ebaluatzea.FVOk arreta berezia jarri zuen trazabilitate-sistemetan, haragiaren eta haragi-eratorrien etiketatzean eta identifikazioan, eta haragia edo haragi-eratorriak izan ditzaketen produktu konposatuetan. Halaber, erabilitako osagai bakoitzaren kopuruaren trazabilitatea egiaztatu zen.Ikuskatzaileen taldeak honako ondorio hauek eman zituen, bisitaren ondoren:Kontrol-plan ofizialak aurreikusi bezala inplementatzen dira, eta kontrol ofizialak prozedura dokumentatuen arabera gauzatzen dira.Elikagaien enpresetako operatzaileen trazabilitate-prozedurak eta etiketatzea egiaztatzen da, arriskuen eta kontrol-gune ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gida: elikakateari buruzko informazioa 15/09/23

Albaitarien Europako Federazioak (FVE) orientazio-dokumentu bat argitaratu du, hiltzeko espezie guztietako animaliek eraman behar duten informazioari buruz. Xedea da tartean dauden alderdi guztiei laguntzea, legeei eta dauden zientzia-ezagutzei dagokienez, haragi-ikuskapenak modernizatze aldera. 853/2004 Araudiak (EE) xedatzen du hiltegiko operadoreak eskatu, jaso, egiaztatu eta esku hartu behar duela, animalien jatorrizko ustiategiko erregistroetan dagoen elikakateari buruzko informazioa dela eta. Elikakateari buruzko informazioak bere baitan jasoko ditu hiltzeko taldeen/anmalien osasun-egoerari buruzko datuak. Xedea da gida lagungarri izatea elikakateko alderdi guztientzat: abeltzaintza-ustiategietatik hasi eta haragia prozesatu arte, elikagai-enpresetako operadoreak, arloko albaitariak eta albaitari ofizialak barne. FVEren gida: elikakateari buruzko informazioa ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

PNCOCAren 2014. urteko exekuzio-txostena 15/09/21

MAGRAMAk 2014. urteari dagokion Elikakatearen Kontrol Ofizialaren Plan Nazionalaren exekuzio-txostena argitaratu du. Txosten horretan era globalean eta integratuan jasotzen dira autonomia-erkidegoek eta Estatuko Administrazio Nagusiak beren eskumenak baliatuz egin dituzten kontrolen emaitzak. Planaren Alderdi Orokorrei dagokienez, honako ondorio hauek lortu dira:Ikusi da murriztu egin dela kontrol ofizialeko zereginen arduradunen kopurua, nahiz eta arduradun horiek sarri bertaratu diren prestakuntza-ikastaroetara. Ehun agiri baino gehiago berrikusi eta eguneratu dira: kontrol ofizialeko zereginetan baliatutako protokoloak, gidak, argibideak eta prozedurak jasotzen dituzte.Laborategiek aurrera egiten jarraitu dute, hala teknika analitikoak egiaztatzen eta balioztatzen, nola giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzen. Txostenaren bigarren atalean ikuspegi global bat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kontrolak gutxi egindako hanburgesak prestatzean eta saltzean – FSA 2015

FSAk gida bat egin du, eta bertan zehazten da berariazko zein kontrol bete behar dituzten hanburgesa gordinak edo gutxi eginak saltzen dituzten sukaldaritza-establezimenduek. Agentzia horrek ezarri du onartezina dela hanburgesa gordinak prestatzea eta saltzea, baldin eta Elikagaien Segurtasunaren arloko kudeaketa-plan balioztatua eta egiaztatua ez badago. FSAk honako betekizun hauek exijituko dizkie establezimendu horiei:Tokiko agintariei aurretik jakinaraztea gutxi egindako hanburgesak prestatzen eta saltzen dituztela.Hanburgesa gordinak edo gutxi eginak kontsumitzeko haragi xehatuaren hornitzaileek kontrolak egiten dituztela bermatzea.Hanburgesak gordinak zerbitzatzen diren menuetan kontsumitzaileentzako gomendioak ematea, eta adieraztea horiek kontsumitzeak arrisku gehigarria dakarrela. Komunikazio-plana egitea, arriskuak eta egindako kontrolak azaltzeko. Nolanahi ere, Britainiako Agentziak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Informazioa Azkar Trukatzeko SCIRI Sistema Koordinatuaren 2014ko urteko memoria -AECOSAN 2015

2014an, 3.031 kasu kudeatu dira SCIRIren bidez: horietatik 206 alertak izan dira, 1.384 informazioak, 1.306 ukatutako elikagaiak eta 67 substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legezko mugaz gaindi erabili dituzten ustiategiak.AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren ondorioetatik honako hau nabarmentzen dugu:2013. urtearen aldean, alerten jakinarazpenak areagotu egin dira (177 izatetik 206 2014an). Bestalde, murriztu egin dira uko egiteko jakinarazpenen eta ustiategi positiboen kopuruak.Alerta gehien eragin dituzten elikagaiak animalia-jatorriko produktuak izan dira; zehatzago, arrantza-produktuak eta eratorriak (jakinarazpen gehienetan, produktuen jatorria Espainia da). Multzo horrekin lotutako jakinarazpen asko merkurio-maila handiek eragin dituzte.Jakinarazpenen kopurua areagotu da ortuari, barazki, leguminoso eta tuberkuluetan, eta elikagaiak ukitzen dituzten ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago