Arrisku Emergenteak Partekatzeko Sarearen (EREN) bitartez, 2010. urteaz geroztik, EFSAk eta EBko estatuek Europako elikagaien edo pentsuen elikadura-katean ager daitezkeen balizko arrisku emergenteei buruzko informazioa parteka dezakete. Gaur egun, EREN sarea EBko 21 estatutako ordezkariek osatzen dute, baita Europako Merkataritza Libreko Erkidegoko herrialde batek (Norvegia), Europako Batzordeko hainbat begiralek, EBko kide bihurtzeko bidean dauden hainbat herrialdek, FDAk eta FAOk ere.2014. urtean, ERENek gerta daitezkeen arrisku emergenteen 10 zantzu atzeman ditu: 9k EFSAren Arrisku Emergenteen Arriskuen Unitatean zuten jatorria, eta 1ek estatu kideetan. Honako arlo hauetako gaiak jorratu zituzten: arrisku kimikoak, arrisku mikrobiologikoak, biotoxinak, legez kanpoko jarduerak, animalien osasuna, kontsumo-joera berria, ...
Elikagaien Segurtasun Agentzietako arduradunez osatutako Europako Taldeak (HoA) zenbait jarraibide argitaratu ditu Estatu kideentzat, elikadura-krisiak kudeatzeko eta jakinarazteko protokoloak diseinatzean baliagarri izan daitezen.HoA taldea hainbat urtez aritu da protokoloak bateratzen, elikagaiekin eta pentsuekin lotutako ezbeharrei erantzunak ematen laguntzeko. Lehen aldiz argitaratu zenean, 17 Estatuk partekatu zituzten elikadura-krisiak kudeatzeko eta jakinarazteko zituzten protokoloak, esperientziak eta ezagutzak, eta protokoloak gehiago bateratzeko gomendioa egin zuten, terminologia eta definizio bateratuen bidez. Txosten horretan, halaber, protokoloak aldatzeko gomendioa egin zen, erakundeen eta komunikabideen arteko komunikazioa hobetze aldera.Oraingo honetan, 19 Estatu kidek hartu dute parte argitaratu berri den lanean. Definizio eta terminologia bateratuak proposatu dituzte, bai ...
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) E bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu Europako herritarrentzat. EFSAko adituek uste dute jada ez dagoela ebidentzia zientifiko sendorik herritarrentzako batez besteko beharrak eta erreferentziazko ingestak ezartzeko; beraz, Ingesta Egokiaren (IE) balioak ezarri dituzte, Europako herritar osasuntsuengan, hau da, bitamina horren gabeziarik ez dutenengan, ikusitako α-tokoferolaren ingestetan oinarrituz. Horretarako, Panelak α-tokoferolen batez besteko ingesta erabili du (EFSAk kalkulatu zuen, Europako bederatzi herrialdetako haur eta helduen elikadura-inkestetatik abiatuta) erreferentziazko balio hauek ezartzeko:Helduentzat α-tokoferolen IE hau ezarri da: 13 µ/egun gizonentzat eta 11 µg/egun emakumeentzat. Haurrentzat honako IE hau ezarri da: 5 µg/egun ...
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) B12 bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat, kobalaminaren Estatuko biomarkatzaile-konbinazio batean oinarrituta.Hona hemen hainbat herritar-talderentzat ezarritako erreferentziazko balioak:Helduentzat, kobalaminaren Ingesta Egoki hau ezarri da: 4 µg/egun. Horretarako, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan behatutako ingestak hartu dira kontuan, 4,2 eta 8,6 µg/egun artekoak- Haurrentzat ez dago ebidentzia zientifiko sendorik; hortaz, helduentzako Ingesta Egokia estrapolatu da, eta erreferentziazko balio hauek ezarri dira: 1,5 µg/egun 7-11 hilabeteko haurrentzat eta 4 µg/egun 15-17 urte bitarteko haurrentzat.Haurdun eta edoskitze-aldian dauden emakumeentzat, kobalaminaren 4,5 eta 5 µg/egun ingesta gehigarria ezarri da, hurrenez hurren, kontuan hartuta kobalamina ...
Erabateko dietaren azterketak oso tresna erabilgarria dira pertsonek elikagaien kutsatzaile kimikoak direla-eta bizi dituzten osasun-arriskuak ebaluatzeko. Azterketa horien emaitzen bidez, edozein arrisku-egoerari aurrea hartu eta elikadura- katean kudeaketa-eredu egokia lehenesteko aukera ematen dute, egon daitezkeen arriskuak saihesteko.Artikulu osoa ...
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) E bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu Europako herritarrentzat. EFSAko adituek uste dute jada ez dagoela ebidentzia zientifiko sendorik herritarrentzako batez besteko beharrak eta erreferentziazko ingestak ezartzeko; beraz, Ingesta Egokiaren (IE) balioak ezarri dituzte, Europako herritar osasuntsuengan, hau da, bitamina horren gabeziarik ez dutenengan, ikusitako α-tokoferolaren ingestetan oinarrituz. Horretarako, Panelak α-tokoferolen batez besteko ingesta erabili du (EFSAk kalkulatu zuen, Europako bederatzi herrialdetako haur eta helduen elikadura-inkestetatik abiatuta) erreferentziazko balio hauek ezartzeko:Helduentzat α-tokoferolen IE hau ezarri da: 13 µ/egun gizonentzat eta 11 µg/egun emakumeentzat. Haurrentzat honako IE hau ezarri da: 5 µg/egun ...
EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) B12 bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat, kobalaminaren Estatuko biomarkatzaile-konbinazio batean oinarrituta.Hona hemen hainbat herritar-talderentzat ezarritako erreferentziazko balioak:Helduentzat, kobalaminaren Ingesta Egoki hau ezarri da: 4 µg/egun. Horretarako, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan behatutako ingestak hartu dira kontuan, 4,2 eta 8,6 µg/egun artekoak- Haurrentzat ez dago ebidentzia zientifiko sendorik; hortaz, helduentzako Ingesta Egokia estrapolatu da, eta erreferentziazko balio hauek ezarri dira: 1,5 µg/egun 7-11 hilabeteko haurrentzat eta 4 µg/egun 15-17 urte bitarteko haurrentzat.Haurdun eta edoskitze-aldian dauden emakumeentzat, kobalaminaren 4,5 eta 5 µg/egun ingesta gehigarria ezarri da, hurrenez hurren, kontuan hartuta kobalamina ...
ELIKAk, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikerketa Talde Finkoaren laguntzarekin, “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2014ko prentsan” hirugarren azterlana egin du, jakiteko euskal irakurleei zer-nolako informazioa iristen zaien Elikagaien Segurtasunari buruz, zein diren gai garrantzitsuenak eta zer arrisku/alerta gertatu diren 2014an.Azterlan hori egiten den ondoz ondoko hirugarren urtea denez, Elikagaien Segurtasunari buruzko informazioaren bilakabidea eta joerak ere aztertu dira, 2012ko eta 2013ko azterlanen emaitzekin alderatuta.Funtsezkoa da informazio horren eta bere tratamenduaren berri izatea, arrisku-kudeatzaileek berriro bideratu ahal izan dezaten Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazio-estrategia. Aurreko urteetan bezala, aztergai izan dira Euskal Herrian argitaratzen diren bederatzi egunkariek Elikagaien Segurtasunaren arloko 6 gai nagusiei buruz ...

EuroDISH proiektuak Europar Batasunaren finantzazioa du hiru urterako (2012ko iraila – 2015eko abuztua). Proiektu horren helburua da aztertzea zer beharrizan dauden elikaduraren eta osasunaren arloko ikerketen azpiegiturei dagokienez. Helburu hori erdiesteko, emaitza hauek lortu ditu orain arte:1. Ikerketarako azpiegiturak:EuroDISHek Europa osoko azpiegituren mapa bat zehaztu eta marraztu du. Mapa horretan, elikadurarekin, nutrizioarekin eta osasunarekin loturiko lau ikerketa-esparru ageri dira; esparru horiek “DISH” deritze, ingelesezko izenak direla eta:Determinatzaileak (Determinants): kontsumitzaileek zer elikagai eta zer bizimodu hautatzen duten zehazten dute.Ahorakina (Intake): kontsumitzaileek zehazki zer jaten eta edaten duten.Egoera (Status): organismoak dituen nutriente-mailak eta funtzioak.Osasuna (Health): organismoak bere osotasunean nola funtzionatzen duen.2. Azpiegituren ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.