Bilaketa emaitza:

Garbiketa- eta desinfekzio-zentroen betekizunen eguneratzea

Berriki argitaratu da 638/2019 Errege Dekretuaren aldaketa. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu animalia biziak errepidez garraiatzen dituzten ibilgailuak, ekoizpen-animaliak elikatzeko produktuak eta giza kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak, eta garbiketa- eta desinfekzio-zentroen erregistro nazionala sortzen da. Araudia sektorearen beharretara egokitu behar dela kontuan hartuta, arauan egindako aldaketekin lortu nahi dena da zentro berriak sortzea eta daudenak egokitzea, animalia biziak garraiatzea abeltzaintzarako arriskutsua izan ez dadin. Horregatik, animalien gaixotasun kutsakorrei buruzko 2016/429 (EB) Erregelamenduan eta Animalien Osasunari buruzko 8/2003 Legean oinarrituta, honako baldintza hauek egokitzen dira: Garbiketa- eta desinfekzio-eragiketen justifikazioa: datuak RECELIDE aplikazioan grabatzea abeltzainari ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2021ko urteko txostena

EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 87.863 laginen emaitzak aurkezten ditu. 2021. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 96,1 legezko mugen barruan zeuden Aztertutako laginen % 55,7n, hondakinen kontzentrazioa ez zen kuantifikagarria (hondakinak<LOQ); % 40,4n plagiziden hondakin bat edo gehiago zegoen, LOQ baino maila handiagoetan, baina hondakinen gehienezko mailara (LMR) iritsi gabe; bukatzeko, laginen % 3,9n hondakinen kontzentrazioak LMR gainditzen zuen. 1.686 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 87,5k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2020koa baino txikiagoa da; urte horretan % 91,7 izan zen). Guztira 182 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 10,8); ehuneko hori ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

A BISFENOLA – EFSAren berrebaluazioaren analisia – IDT berria

EFSAko adituek A Bisfenolak osasunerako duen arriskua ebaluatu dute eta 2015az geroztik indarrean zegoen EIJ 20.000 bider murriztea erabaki dute. A bisfenola (BPA) substantzia kimiko bat da, plastikoak eta erretxinak fabrikatzeko erabiltzen da, bai eta elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko polikarbonatuetan ere. Halaber, elikagai eta edarietarako ontzietako estalki babesgarriak egiteko edo inpresio termikoko tintetan (erosketa-tiketak) erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke. 2015ean egindako ebaluazioa (EFSA, 2015) ziurgabetasun ugari jasotzen ziren, eta BPAren efektu toxikologikoei datu gehiago behar zirela azpimarratu zen. Azken urteotan egindako azterlan zientifikoetan erakutsi denez, immunitate-sistema bereziki sentikorra da BPArekiko; zehazki, Th17 zelulen kasuan. Zelula horiek funtsezkoak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ardi- eta ahuntz-baztangaren egoera: 2023/05/18ko eguneraketa

2022ko irailaren 22an Granadako udalerri bateko ardien ustiategi batean ardi- eta ahuntz-baztanga (AAB) berriz erregistratu zen, eta agerraldi horretaz geroztik AAB kasu berriak baieztatu dira. Abeltzaintzako gaixotasun hori agertzeak inpaktu sanitario larria eragin du Gaztela-Mantxako ardi-ustiategietan, eta, ondorioz, eragin ekonomiko handia. Agintari eskudunak berehala ari dira arauzko kontrol-neurriak hartzen, besteak beste, animaliak hiltzea, gorpuak desagerraraztea eta ustiategia ofizialki garbitzea eta desinfektatzea. Era berean, biosegurtasuneko eta zaintzako neurriak indartu dira inguruko ardi- eta ahuntz-azienden ustiategietan, eta animalien eta produktuen mugimendua murrizteko neurriak aplikatu dira. Azkenik, dagokion ikerketa epidemiologikoa egiten ari dira infekzioaren jatorria identifikatzeko, baita izan daitezkeen arrisku-kontaktuak identifikatzeko ere. Horri guztiari esker, 2023/05/18an ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

FAO/OMEk kadmioa eta zekale-ainoaren alkaloideak ebaluatu ditu

Elikagaien gehigarrien adituen FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) elikagaietan dauden kutsatzaile batzuen ebaluazioa argitaratu du, besteak beste kadmioa eta zekale-ainoaren alkaloideak. Kadmioarekiko esposizio iturri nagusiak honako hauek izan ziren: zerealak eta zerealak oinarri dituzten produktuak, barazkiak eta arraina eta itsaskiak. Kakao-produktuek kadmioaren batez besteko dietaren bidezko esposizio osoari egindako ekarpena % 0,2 eta % 9 artekoa izan zen, baita kakao-produktuen kontsumoa nahiko altua den herrialdeetan ere. JECFAk elikadura-iturri guztietatik eratorritako kadmioarekiko esposizioa ebaluatu du, eta ondorioa izan da estatu mailako esposizio zenbatespenak Hilabeteko Behin-behineko Ingestio Mailaren (BIM) azpitik egon zirela. Zehazki, Maliko helduen kasuan, 0,6 μg/kg-ren (BIMen % 2,4) eta Txinako 4-11 urteko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gehiegizko pisua eta obesitatea: 2023ko munduko atlasa

Argitaratu berri den Obesitatearen 2023ko munduko atlasak iragartzen du 2035ean munduko 4.000 milioi pertsonak baino gehiagok (populazio osoaren % 51) gehiegizko pisua edo obesitatea izango duela (2020an 2.600 milioi pertsonak) eta adierazten du lau pertsonatik bat obesoa izango dela.   Obesitatea gaixotasun kroniko ez transmitigarri ugariren arrisku-faktore garrantzitsuenetako bat da, besteak beste honako hauena: diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, istripu zerebrobaskularrak eta zenbait minbizi-mota.   Txosten berriak ohartarazten du haurren obesitatea gora egiten ari dela “bereziki azkar”, eta kalkulatzen dute ia 400 milioi haurrek obesitatea izango duela 2035ean, baldin eta ez badira neurri garrantzitsuak hartzen. Txostenaren arabera, obesitatearen gorakadarik handiena izango dutela aurreikusten den hamar herrialdetik ...

Irakurri gehiago

Elikagaietan nitrosaminak izateko arriskuaren azken ebaluazioaren analisia

EFSAk giza osasunean eragin handiena duten eta elikagaietan egon daitezkeen 10 nitrosaminek (TCNA) dakarten arriskua ebaluatu du. Ebaluazio hori egiteko, EFSAk 2003tik 2021era bitarteko Europako lau herrialdetako datu analitikoak (2.817 lagin) erabili ditu, baita 1990. eta 2021. urteen arteko Europako (3.976 analisi kliniko) eta Europakoak ez diren (27) ikerketa zientifikoetatik jasotako datuak ere. Analisi kliniko ugari egon arren, gehienak elikagai-multzo txiki batekoak dira: 'Edari alkoholdunak', 'Kafea, kakaoa, tea eta infusioak', 'Arraina, itsaskiak, anfibioak, narrastiak eta ornogabeak', 'Haragia eta haragi-produktuak' eta 'Ontzeak, saltsak eta ongailuak'. Hainbat elikadura-produktutan nitrosaminak detektatu dira, hala nola haragi-produktu onduetan, arrain prozesatuetan, kakaoan, garagardoan eta bestelako edari alkoholdunetan.  Haragia eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Batzordeak murriztu egin ditu elikagaietan baimendutako artseniko-mailak, elikagaien segurtasuna areagotzeko

Batzordeak arau berriak ezarri ditu elikagaietako artseniko-kopurua murrizteko. Beste urrats garrantzitsu bat da elikagaietan dauden substantzia kimikoekin lotutako minbizi-arriskua mugatu edo ezabatzeko Europako Planeko helburuak lortze aldera. Erabaki hori elikagaietan dagoen artsenikoak osasun publikoarentzat duen arriskuaren azken ebaluazioan (EFSA, 2021) oinarritzen da, eta estatu kideei elikagaietako artseniko-kopurua zaintzeko eskatu ondoren hartu da erabakia. Adin-kategoria guztietan, honako hauek izan ziren artseniko inorganikoarekiko elikagaien bidezko esposizioaren faktore nagusiak: arroza, arrozez egindako produktuak, eta arroza eta edateko ura dituzten zerealez egindako produktuak. Haurrentzako egokiak diren zenbait elikagai (besteak beste, bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako zerealez egindako elikagaiak, haurrentzako gailetak, bizkotxoak eta cookieak, bularreko haurrentzako prestakinak, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ardi eta ahuntz-baztangaren egoera epidemiologikoa eguneratzea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (NAEM) informazio-ohar berri bat argitaratu du Gaztela-Mantxan baieztatu den ardi- eta ahuntz-baztangaren azken fokuari buruz eta hura kontrolatzeko eta erazteko hartu diren neurriei buruz. Gaztela-Mantxako agintaritza eskudunek lurraldeko ardi- eta ahuntz-ustiategietan gauzatzen ari diren zaintza biziari esker, Ciudad Real probintziako esne-ardien ustiategi batean ardi- eta ahuntz-baztangaren foku berri bat baieztatu ahal izan da martxoaren 22an. Kaltetutako abeletxeak 1216 abelburu ditu eta ardi- eta ahuntz-baztangaren ondorioz mugatutako eremu batean dago, 8100 ardiko ustiategi batean joan den otsailaren 8an jakinarazitako azken fokuaren ondorioz. Kaltetutako ustiategian, autonomia-erkidegoek berehala hartu dituzte kontrol-neurriak, honako hauek barne: animaliak hiltzea, hilotzak ezabatzea, ustiategia ofizialki garbitu ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Sodio-ingestioa murriztea: OMEren txostena

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sodio-ingestioa murrizteko politikak ezartzeko aurrerabideei buruzko txosten bat aurkeztu du. Txosten horretan agerian utzi da mundu-mailan 2025erako sodio-ingestioa % 30 murrizteko helburua lortzetik urrun gaudela.   Sodioa oinarrizko mantenugaia da, baina bihotzeko gaixotasuna, istripu zerebrobaskularra eta heriotza goiztiarra izateko arriskua areagotzen du gehiegi kontsumitzen denean. Sodio-iturri nagusia mahaiko gatza da.  Mundu-mailan batez besteko ingestioa egunean 10,8 gramokoa da; hots, OMEk gomendatzen duenaren (5 gramo baino gutxiago, koilarakada txiki bat) bikoitza.   Txostenean ikus daiteke soilik bederatzi herrialdek (Brasil, Txile, Txekiar Errepublika, Lituania, Malasia, Mexiko, Saudi Arabia, Espainia eta Uruguai) dutela sodio-ingestioa murrizteko gomendatutako politiken pakete oso bat; hau da, OMEko kide ...

Irakurri gehiago