Kontsumitzaileei alga lehorren kontsumoari eta algak dituzten produktuei buruz ematen zaizkien aholkuak eguneratzeko, Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) berriz zenbatetsi du produktu horien kontsumoak dakarren artseniko inorganikoaren ingesta dietetikoa. Horretarako, itsasoko hainbat alga motak duten artseniko inorganikoaren maila kontrolatu dute, eta aztertutako lagun guztietan artseniko inorganikoaren maila legeak ezarritako mugaren (1 mg/kg) azpitik egon da, salbuespen bakar batekin: hijiki algen lagina. Alga nabar hori bermineralizatzaile natural gisa erabiltzen da, iodo eta burdina asko, eta propietate antioxidatzaileak dituelako. Oro har, arroz eta sopekin kontsumitzen da. Australian arrisku handiko elikagaitzat jotzen da; beraz, inportatutako partiden % 100 ikuskatzen dira, ...
EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera:Generoa Adina Kcal/egunMutilak/neskak61500-1600122000-2200172300-2900 Emakumeak/gizonak30-392000-260050-592000-250070-791800-2300Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten pertsonen kasuan, balio horiek egokitu egin behar dira.Haurdunaldian, egokitzat jotzen da, amaren zein fetuaren osasunerako, gorputzaren masa 12 kg igotzea. Haurdunaldirako beharrezkoa diren energia-kopuru gehigarriak honela zenbatetsi dira: 70 kcal/egun, 260 kcal/egun eta 500 kcal/egun lehenengo, bigarren eta hirugarren hiruhilekoan hurrenez hurren.Zenbatetsi da bizitzaren lehenengo sei hilabeteetan umeari titia ematen dioten emakumeek egunean 500 kcal gehiago behar dituztela batez ...
EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera:Generoa Adina Kcal/egunMutilak/neskak61500-1600122000-2200172300-2900 Emakumeak/gizonak30-392000-260050-592000-250070-791800-2300Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten pertsonen kasuan, balio horiek egokitu egin behar dira.Haurdunaldian, egokitzat jotzen da, amaren zein fetuaren osasunerako, gorputzaren masa 12 kg igotzea. Haurdunaldirako beharrezkoa diren energia-kopuru gehigarriak honela zenbatetsi dira: 70 kcal/egun, 260 kcal/egun eta 500 kcal/egun lehenengo, bigarren eta hirugarren hiruhilekoan hurrenez hurren.Zenbatetsi da bizitzaren lehenengo sei hilabeteetan umeari titia ematen dioten emakumeek egunean 500 kcal gehiago behar dituztela batez ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako sei agentziatako zuzendariek lan-taldea (HoA) sortu dute, EBn Elikagaien Segurtasunari buruzko erabakiak hartu behar direnean Arriskuen Ebaluazioak modu kontziente eta gardenean egiten direla aztertu eta bermatzeko. Lan-talde horretan parte hartzen duten agentziak Belgikakoa (FAVV), Alemaniakoa (BfR), Holandakoa (VWA), Norvegiakoa, Suediakoa eta Britainia Handikoa (FSA) dira. Lan-taldeak lortu duen emaitza gakoa honako hau da: beharrezkoa da Arriskuak kudeatzeko erabakietan Arriskuen Ebaluazioan erabiltzen den gardentasun- eta zorroztasun-maila berari eustea, erabakiak hartzeko oinarria argia, arrazionala eta justifikagarria izan dadin. Proposatutako helburua erdiesteko, Lan-taldeak gauzatu beharreko funtsezko bi aholku ezarri ditu: Arriskuak Kudeatzeko Europako esparrua garatzean eta erabiltzean pilatutako esperientziak partekatzea. ...
Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak ezagutzeko, infografia honetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Elikagaiekiko alergia eta intolerantziak elikagaien segurtasunerako arazo larria dira; izan ere, azken hamarkadan bikoiztu egin da gizakion osasunari eragiten dioten diagnostikoen kopurua.Infografia horretan, modu grafiko eta errazean irudikatu dugu zer diren elikagaiekiko alergia eta intolerantziak, zein elikagaik eta osagaik eragiten dituzten, eta zein diren horiek erostean, erabiltzean, kuzinatzean eta kontsumitzean jarraitu beharreko jardunbide egokiak, alergia edo intolerantzia eragiten duten elikagaiak/osagaiak dietatik kentzeko; beraz, alergia edo intolerantzia jakin bat sortzea ekiditeko.Elikagaiekiko alergiei eta intolerantziei buruzko infografia ...
EFSAk aztertu egin du azken bi urteotan elikagaietako kutsatzaile kimikoen inguruko datu-bilketa. Gainera, honako hauek nabarmendu ditu: Estatu kide guztien partaidetza handia; jakinarazitako datuen normalizazio- eta homogeneotasun-hobekuntzak aurreko urteen aldean; eta datuak transmititzeko prozesua estandarizatzean emandako aurrerapausoak. Analisian zenbait muga atzeman dira. Beraz, EFSAk zenbait hobekuntza-neurri ezarri ditu, datu-bilketa bateratzeko protokoloan jaso behar direnak. Halaber, Estatu kideei zenbait gomendio eman dizkie, informazioa igortzeari dagokionez.Europako elikagai- eta pentsu-taldeetako kutsatzaile kimikoen presentziari buruz eskuragarri dauden datu guztiak modu bateratuan biltze aldera, EFSAk sistemaren normalizazioa bermatzeko protokoloa garatu zuen 2010ean.Protokoloaren helburua da estandar bat ematea, datuak sortzeko eta transmititzeko, eta EFSAren datu-basean biltegiratu ...
Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu egin ditu gomendatutako tratamenduei buruzko bere gidaliburuak. Horietan, zehaztu egiten dira zein diren fruta-arbolen ohiko izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko tratamendu fitosanitario egokienak. Gaur egun, honako gidaliburu hauek daude eskura: Mahairako sagarra Sagardoa egiteko sagarraMadaria Mahatsa Bizkaiko Foru Aldundiko informazio teknikoari buruzko orrialdea ...
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agintaritzaren (FSANZ) Listeriaren Arriskua Kudeatzeko 2008-2013rako Estrategiak honako helburu hauek ditu: Bermatzea elikagaien bidez transmititutako gizakien listeriosi-kasuak ez direla ugaritzen.
Kontrol-neurri praktiko, erabilgarri eta errentagarriak sortzea eta ezartzea.
Kontrol-neurriak zaintzeko eta ebaluatzeko programa sortzea eta ezartzea. Estrategia horren berri ematea elikakateko operadore guztiei. Helburu horiek lortzeko, FSANZek Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan Listeria monocytogenesa Kontrolatzeko Gida sortu du. Honako atal hauek osatzen dute gida: Listeria kudeatzea
Honako hauei buruzko informazioa ematen da: Listeriaren ezaugarriak, iturriak, kutsadurak elikagaietan dituen ondorioak eta elikagaiak prozesatzean dituen sarbideak. Halaber, ekoitzitako elikagai-motaren arabera, L. monocytogenesa kontrolatzeko neurriak prozesuko zein fasetan eta nola ezarri behar diren azaltzen du.
Ekoizpenerako Jardunbide ...
ACSAk ebaluatu egin du Kataluniako herritarrek dietaren bidez produktu fitosanitario batzuekiko duten esposizioa, 2005-2007 urte bitartean. Hain zuzen ere, produktu horiek kutsatzaile organiko iraunkorrak (KOI) dira, eta, besteak beste, honako hauek aztertu dira: DDTa, aldrina, dieldrina, endrina, heptakloroa, hexakloroziklohexanoak, endosulfana eta alaklora. Dokumentu honetan osagai horien karakterizazioari, toxikotasunari eta FAO/OMEk ezarritako erreferentziazko baloreei buruzko informazioa ematen da.Ebaluazio honetan 3.456 elikagai-lagin aztertu dira, Kataluniako herritarren dieta ondoen ordezkatzen dituzten 12 elikagai-taldeetako 144 laginen bidez (haragia, arrainak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak, frutak, arrautzak, esnea, esnekiak, ogi eta laboreak, koipeak eta opilgintza-produktuak). KOI horien ingesta kalkulatzeko, Kataluniako herritarren nutrizio-egoerari eta elikadura-ohiturei buruz 2002-2003an eginiko ...
Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako patogenoen zerrendako lehenengo postuetan, honako hauek aurkitzen ditugu:Salmonella spp. gordinik kontsumitutako hosto berdeko begetaletanSalmonella spp. zurtoina eta erraboilak dituzten ortuarietanSalmonella spp. tomateetanSalmonella spp. meloietanEscherichia coli patogenoak leka freskoetan, lekaleetan edo laboreetanHorixe izan da EFSAk emandako zientzia-iritziaren emaitzetako bat. Iritzi horrek analisi bat biltzen du, Europan 2007tik 2011ra bitartean elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen agerraldien datuei buruzkoa.Iritzi honetan aipatzen den beste ondorioetako bat da animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiek agerraldien % 10 eragin zituztela, kasuen % 26, ospitalerazteen % 35 eta heriotzen % 46. Alde batera utziko bagenitu Europako VTEC O104ren agerraldiei buruzko datuak, aldatu egiten dira arestian ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.