2030. urterako xahutzen diren elikagaien kopurua erdira murrizteko mundu-mailako ahaleginen harira, NBEk ikerketa bat gauzatu du; bertan adierazten denez, 2019an, etxeetara, txikizkako saltokietara eta beste elikadura-zerbitzu batzuetara bideratuta zeuden 931 tonak zakarretan bukatu zuten. Horrek esan nahi du elikakate horretan eskuragarri zeuden elikagaien % 17 alferrik galdu zirela. Elikagaiak eta jan ezin diren atalak
Ingurumenerako Nazio Batuen Programak (PNUMA) eta WRAP erakundeak argitaratu duten 2021eko elikagai-xahutzearen adierazleari buruzko txostenak aztertu egiten du saltokietan, jatetxeetan eta etxeetan zer-nolako elikagaiak alferrik galtzen diren; horrek barne hartzen ditu ez soilik elikagaiak, baizik eta baita jan ezin daitezkeen atalak ere, hala nola hezurrak eta azalak.
Txosten hori xahutzen ...
Gida honen xedea da tresna erabilgarri bat ematea elikagaien operadoreei, kontsumitzaileen osasunerako arrisku potentzial bat detektatzen dutenerako, eta, ondorioz, kaltetutako produktuak merkaturatze-katetik atera behar dituztenerako.
Gida orientagarria eta boluntarioa da, eta helburu gisa du enpresei, bereziki ETE-ei, laguntzea alertak kudeatzean bete beharreko lege-eskakizunak ondo interpretatzen eta ezartzen. Bultzada handia izango da administrazioak eta elikagaien sektore nazionalak elikagaiekin lotutako alertak modu koordinatuan antolatu eta kudeatzeko prozesuan.Gidan honako hauek aurki ditzakegu: Elikagaiekin lotutako alerta-egoeretako ikerketa, kudeaketa eta komunikaziorako jardunbide egokiak
Agintaritza eskudunekin koordinatzeko irizpideak eta mekanismoak argi azalduta
Autonomia-erkidegoetako harremanetarako puntuak eta arazoren bat gertatzen denean agintaritza eskudunei eman behar zaien informazioa: Autonomia-erkidegoetako ...
Eusko Jaurlaritzak ZTBP 2030 onartu du. Plan horrek 18.600 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu datozen 10 urteetan, eta barne hartzen du Eusko Jaurlaritzak urteko aurrekontuak % 6 handitzeko hartutako konpromisoa I+G+b babeste aldera.
Elikadurak berebiziko garrantzia du, eta arlo horretan sustatuko dira elikadura osasungarrira eta bizitzako etapa guztietara egokitutako elikadurara bideratutako elkarlaneko ikerketa eta berrikuntza. ZTBP 2030 I+G+b sustatzeko da, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetu dezan eta aurrera egin dezan Giza Garapen Iraunkorraren bidean, Euskadi digital, berde eta inklusibo baterantz. “2030ean, Euskadi berrikuntza arloan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean egotea”.
Estrategia partekatua da, eta bertan parte hartzen dute erakunde publikoek, enpresek, unibertsitateek, ikerketa-zentroek, zentro ...
“Baserritik Mahaira” Europako estrategiaren eta elikaduraren arloko nazioarteko arauen azken bertsioek (OME/FAOren Codex Sistema) berekin ekarri dituzten betekizunetara egokitze aldera, aldatu egin dira Elikadura-produktuen higieneari buruzko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren I. eta II. eranskinak. Zehazki, alergenoen kudeaketarekin, elikagaien birbanaketa (dohaintzan emate) seguruarekin eta “elikagaien segurtasunaren kultura” kontzeptua txertatzearekin dute zerikusia betekizun horiek. Joan den urtean, Codex Alimentarius batzordeak elikagaien industriako enpresetako operadoreek elikagaietan presente dauden alergenoak kudeatzeko jardunbide egokien kode bat prestatu zuen (CXC 80-2020). Bertan, alergeno horiek murrizteko gomendioak ematen dira, elikakatearen gaineko ikuspegi harmonizatuarekin eta higiene-irizpide orokorrak oinarritzat hartuta.
Hortaz, honako aldaketa hau egin da erregelamenduan kodean ezarritakora egokitzeko:
«…Alergiak edo intolerantziak sortzen ...
Ohitura nutrizional onek nabarmen murriztu ditzakete haurren obesitatearen eta gehiegizko pisuaren arriskuak Obesitatearen Munduko Egunaren harira, Europako OMEk haurren artean elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeko premiazko beharra planteatu du. Gomendio hori Haurren Obesitatea Zaintzeko Europako Ekimenaren (COSI) emaitzetan oinarritzen da. 132.489 haurren elikadura-ohiturak irudikatzen dituzten datuen arabera, haurren % 78,8ak gosaltzen du, % 42,5ak egunero jaten du fruta freskoa eta % 22,6ak kontsumitzen ditu barazkiak egunero. Haurren % 10,3ak ogitarteko gozoak kontsumitzen ditu egunero, eta % 9,4ak freskagarriak edaten ditu egunero. Hala ere, elikadura-ohituretan alde nabarmenak daude herrialdeen artean.
Azterlanaren datuetan oinarrituta, premiazko ekintzak behar dira Europako herrialde guztietako haurren artean elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeko, eta bereziki fruta eta barazki freskoen eguneroko kontsumoa handitzeko. Elikadura ...
Txosten honek elkartu egiten ditu EFSAri nahitaez jakinarazi beharreko zoonosiari buruzko datuak, bai eta hain ohikoak ez diren baina jarraipena egiten zaien beste gaixotasun batzuei buruzkoak ere (adib.: Niloko mendebaldeko birusa). 2019an, elikadura-jatorriko 5.175 agerraldi jakinarazi ziren, 2018an baino % 12,3 gutxiago.
Bestalde, badirudi Campylobacterrarekin eta Salmonellarekin lotutako giza kasuen kopurua egonkor mantendu dela azken bost urteetan (2015-2019) Europa osoan.
2019an, campylobakteriosi gaixotasun gastrointestinalak eragin zituen EBn jakinarazpen gehien 2015az geroztik; izan ere, 220.000 pertsonari baino gehiagori eragin zien.
100.000 biztanleko 59,7ko prebalentzia izan zuen, 2018ko tasa baino % 6,9 txikiagoa. Salmonelosia izan zen EBn intzidentzia handiena izan zuen bigarren gaixotasun zoonotikoa, eta 88.000 pertsonari eragin zien ...
Gipuzkoako Foru Aldundiak duela gutxi “Enraiza Derechos” GKEarekin lankidetzan egindako bi azterlanen emaitzak aurkeztu zituen, Gipuzkoako etxebizitzetako elikagaien xahuketaren egoera eta kausak azaltzen dituztenak.
Azterketen datuek (“Elikagaien xahuketaren analisia Gipuzkoako Lurralde Historikoko etxebizitzetan” eta “Gipuzkoako Lurralde Historikoko etxebizitzetako elikagaien xahuketaren arrazoiak”) adierazten dute 2020an Gipuzkoako etxebizitzetan gutxi gorabehera 3,15 kilo elikagai xahutu zirela astean, hau da, 165 kilo urtean. Azterlanak eguneroko inkesta kualitatibo eta kuantitatiboetan oinarritzen dira, eta Gipuzkoako 20 etxebizitzatan egin ziren, bai landakoak eta bai hirikoak. Urtean xahututako 165 kilo horiei dagokienez, % 45 (74 kilo urtean) elikagai jangarrien hondarrak dira, batez ere prestatutako elikagaiak, frutak eta barazkiak, eta neurri txikiagoan ...
El Centro Europeo de Prevención y Control de enfermedades (ECDC) ha actualizado recientemente la situación de esta zoonosis a nivel europeo. El ECDC publica una actualización de los datos epidemiológicos en torno a esta enfermedad zoonótica e informa que durante el 2020 se notificaron a través del sistema europeo de vigilancia (TESSy): En seres humanos:
336 casos a nivel europeo, de los cuales, 77 fueron a nivel estatal y se concentraron en las provincias de Sevilla (26), Cádiz (10) y, por primera vez, Badajoz (4). Brotes en animales:
Desde septiembre de 2019, el ECDC incluye infecciones por este virus entre las aves, además de equinas. La notificación de encefalomielitis equina debida a la FVNO es obligatoria a nivel de la UE, mientras que en aves es voluntaria.
En équidos se notificaron 183 brotes, de ...
EFSAk artseniko inorganikoarekiko (iAs) elikadura-esposizio kronikoa ebaluatua du Europako biztanleen artean, elikagaien eta uraren kontsumoaren bitartez egiten dena, eta ondorioztatu du elikadura-esposizio handiena biztanle gazteenen artean topatu dela (bularreko haurrak eta haur txikiak), nahiz eta 2014ko ebaluazioan baino txikiagoa izan. Egungo ebaluazioan artseniko inorganikoaren (iAs) presentzia aztertu zen 13.608 laginetan (7.623 ur edangarriarenak eta 5.985 hainbat elikagai motarenak), Europako 23 herrialdetakoak; eta guztira 2013 eta 2018 artean egindako 44 inkesta dietetikoetako kontsumo-datuak erabili ziren.
Artseniko inorganikoarekiko esposizioari ekarpen handiena egin zioten elikagaien taldeak “arroza eta arrozarekin egindako produktuak”, “zerealak eta zerealekin egindako produktuak (arrozik gabe)” eta “ur edangarria” izan ziren.
Hainbat ad hoc ...
EFSAk hausnarketa-dokumentu bat argitaratu du, zeinetan elikadura-arriskuei buruzko jakinarazpenak orientatzeko gidalerroak proposatzen dituen, informazio-iturri publiko, fidagarri eta inklusibo gisa duen rola indartzeko. Dokumentu hori betebehar legal berrien ondorioz sortu da (besteak beste, gardentasun-araubidea), baita bilakaera sozial eta teknologikoaren eta EFSAren antolakuntza-estrategia berriaren ondorioz ere.
Gida berri honen gako nagusiak audientziaren analisia kontuan hartzea, teknika digitalen erabilera eta sare sozialen integrazioa dira. Gaur egungo gizarte-, teknologia- eta erakunde-eraldaketak direla eta, beharrezkoa da arriskuen jakinarazpenak bere trebetasunak, lan-praktikak eta egiturak egokitzea audientzietara eta euren beharretara. Horretarako, EFSAk bere audientzia segmentatzen du hiru mailatan; horrek modelo praktika eta errealista bat sortzea dakar jakinarazpen-estrategia garatzeko:
Oinarrizko ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.