Europar Batasunaren (EB) azalera ekologikoa 13,8 milioi hektareakoa zen 2019an, hau da, erabilitako nekazaritza-azaleraren % 8,5ekoa. Horrenbestez, 2012-2019 aldian, % 46 handitu da guztira. Hauek izan ziren 2019an azalera ekologiko* handiena zuten EBko herrialdeak: Austria (erabilitako nekazaritza-azalera osoaren % 25,3), Estonia (% 22,3) eta Suedia (% 20,4); eta horien atzetik Txekiar Errepublika eta Italia (% 15,2 bi kasuetan), Letonia (% 14,8) eta Finlandia (% 13,5).
Espainia Europako batezbestekotik pixka bat gorago dago: % 9,7ko nekazaritza-azalera ekologikoa du estatu-mailan erabilitako nekazaritza-azalera osoaren gainean. Ratioa EBko handienetakoa ez den arren, Espainia Europako laborantza ekologikoaren azalera handiena duen estatua da; hain zuzen, % 17,1ekoa da, EBko estatu kide guztien nekazaritza-azalera ekologikoa osoaren gainean.
2012an, 1.756.548 hektarea ...
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) orientabide berriak argitaratu ditu eskatzaileek pentsuetarako gehigarrien baimena berritzeko espedienteetan sartu behar duten informazioari buruz.
Pentsuetarako gehigarrien baimenaren indarraldia 10 urtekoa da. Epe hori amaitzean, eskatzaileek eskaera berri bat aurkeztu behar dute; horrekin batera, frogatu beharko dute gehigarriak segurua izaten jarraitzen duela hura hartuko duten animalientzat, kontsumitzaileentzat, erabiltzaileentzat eta ingurumenarentzat.
Berritzeko eskaeren ebaluazioa errazagoa da. Izan ere, produktuaren segurtasuna hartzen du ardatz, eta besterik ez; salbu eta eskatzaileak aldaketak proposatzen baditu, gehigarrian bertan (adibidez, fabrikazio-prozesuan edo osaeran) edo baimenaren baldintzetan (adibidez, espezie hartzaile gehiago edo erabilera-baldintzetan).
...
Europako Batzordeko (EB) Nekazaritzaren Ikerketarako Batzorde Iraunkorrak (SCAR) txosten bat egin du eta hainbat gomendio ematen ditu ikerketa eta berrikuntzaren gainean (I+b), hiru transposizio nagusiak lortzeko: dieta jasangarri eta osasungarriak Europako herritar guztientzat
bioekonomia zirkularra
nekazaritza eta elikagai-sistemak dibertsifikatzea Txosten hori egin duten adituek berretsi egiten dute hiru trantsizio horietan I+b beharrak hobetu ezagutuz gero, EB eta munduko elikagai-sistema erresilienteagoak izango direla. EEk aurrerapauso handiak eman ditu bere politika eta estrategiekin. Horiek bere ekintza-planen bidez ezarriko dira: Itun Berdea, Farm to Fork, Ekonomia Zirkularra eta Bioaniztasuna.
Hala ere, horien arrakasta EBko elikagai-, nekazaritza-, ingurumen- eta osasun-arazoak konpontzeko I+b-aren araberakoa izango da, neurri handi ...
Etorkizuneko belaunaldien elikagai-segurtasuna bermatzeko, beharrezkoa da nekazaritzako elikagai-sistemak eredu jasangarriago batera bideratzea eta tokiko esparrua hartzea trantsizio horren ardatz. Jasotako jakintzaren sozializazioa eta garatutako esperientzien ikusgarritasuna ezinbestekoak dira estrategia jasangarri berrietan aurrera egiteko. Premisa horretan oinarrituta, FAOk “Facilitar los sistemas alimentarios sostenibles: manual para innovadores” eskuliburua argitaratu du. Xedea da inspirazio-iturri izatea elikagaiak modu jasangarrian landatu, partekatu, saldu eta kontsumitzeko ekimenak sustatu nahi dituzten pertsona berritzaileentzat.
Eskuliburuak lau atal nagusi ditu: Lehenak kontsumitzaileen konpromisoa nola lortu jorratzen du, eta honako 3 gako hauek hartzen ditu abiapuntutzat: kontsumitzaileak erakartzea eta euren konpromisoa lortzea; gure merkatuak ezagutzea; eta bidezko prezioak ezartzea.
Bigarren atala ekoizpen ...
2020ko hirugarren lauhilekoan, animalien elikagaiekin lotutako 103 jakinarazpen egin dira; horietatik 19 alertak izan dira, 63 informazio-jakinarazpenak eta 21 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 24 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) igorri dituzte; 32, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 46 industriaren beraren autokontroletan detektatu dira, eta 1 kontsumitzaileen kexa izan da. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 74; etxeko animalientzako pentsu eta produktuei % 13,4; kontsumorako animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 8,6; eta gehigarri eta aurre‑nahasketei % 4. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: koltzarekin egindako produktuak (10), sojarekin egindako produktuak (9), ekilore-irina (5) eta ...
Hegaztiak Gironako Aiguamolls de l'Empordà parke naturalean aurkitu zituzten hilda, hegazti-gripearen zaintzarako programa nazionalean ezarritako zaintza pasiboari esker, zeina Landetan (Frantzia) birusaren egoera epidemiologikoaren bilakaera ikusita ezarri baitzen, horrek arriskua areagotzen zuelako. Azaroaren 27an Kantabrian aurkitutako hegazti basati batek positibo eman zuen oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripean , baina kasu bakarra izan zen. Oraingoan ere, aurrekoan bezalaxe, aurkikuntza berri honek ez du osasun-estatusa aldaraziko: estatu-mailan, "hegazti-gripetik libre" sailkapena mantenduko da. Hori dela eta, momentuz ez da murrizketarik ezarriko etxeko hegaztien edo horien produktuen mugimenduan. Kasu horiek hauteman izanak ez du arriskurik ekartzen osasun publikoarentzat. Andui ez-zoonotikoa da: ez dio gizakiari eragiten
ez da ...
MAPAk ministerioaren agindu bat argitaratu berri du (APA/19/2021) gaixotasun horri aurre egiteko neurri espezifikoak ezartzeko. Hegazti-gripearen Europako egungo egoera epidemiologikoak agerian utzi du birusa hainbat herrialdetatik zirkulatzen ari dela uretako hegazti basatien bidez, iparraldeko hemisferiotik hegoaldeko hemisferiora egiten duten migrazio-ibilbidean zehar. Aintzat hartuta aurreko epidemia-olatuak (2005-2006 eta 2016-2017), gure kokaleku geografikoak hegazti hibernatzaileen ibilbideekin bat egiten duela eta gure lurraldean hegazti basati migratzaile ugari biltzen dituzten hezeguneak daudela, egokitzat jo da Agindua berriro eguneratzea. Helburu nagusia biosegurtasuna indartzea da, eta ez bakarrik arrisku bereziko eremuetan, baita zaintza bereziko lekuetan ere. Erkidego-mailan, biosegurtasun-neurri murriztaileagoak ezartzeko aukera baloratzen ari da, agintaritza eskudunak bidezkotzat jotzen badu. Nolanahi ...
INTIAk koordinatzen duen eta NEIKERen parte-hartzea duen AGROgestor proiektuak jardunbide egokien beste gidaliburu bat argitaratu du, oraingoan nitratoekiko zaurgarriak diren eremuetan kokatuta dauden laborantza-lurrei buruzkoa. AGROgestor proiektuaren xede nagusia da ureztapen bidezko nekazaritzak ingurumenean duen eragina murriztea. Horretarako, tresnak eta jardunbide egokiak prestatzen ditu, kudeaketa kolektibo eraginkorra eta ingurumenari dagokionez jasangarria ahalbidetzeko. Hori guztia ingurumenarekin zerikusia duten bi helburu nagusi lortzeko: ura eraginkortasunez erabiltzea eta ur-masen kalitatea hobetzea.
Hori horrela, proiektuaren helburu nagusietako bat nekazaritza-sistemen kudeaketa jasangarria ahalbidetuko duten tresnak garatzea denez, duela gutxi tresna informatiko berri bat jarri dute abian, baita jardunbide egokien gidaliburu bat ere, eremu zaurgarri horien kudeaketan laguntzeko ...
AESANek infografia berri bat argitaratu du, zeinak beruna jateko arriskuaren inguruko informazioa ematen duen, berunezko munizioarekin hildako ehiza-haragi basatia kontsumitzen denean.
Pertsona kalteberentzat (7 urte arteko haurrak eta haurdun dauden emakumeak, haurdun gelditzen ahalegintzen ari direnak edo edoskitzaroan daudenak), AESANek gomendatzen du ehiza-haragi basatiaren kontsumoa ekiditeko edo berunezko munizioarekin hil ez diren piezetara mugatzeko.
Gainerako pertsonentzat, hau gomendatzen du:
Pieza osoetan: Inpaktuaren gunea kentzea, kolorerik gabeko haragia, lur-hondarrekin, belarrarekin, hezurrekin edo berun-zatiekin.
Piezak ez garbitzea kaltetutako zatiak kendu baino lehen, kutsadura piezaren gainerako zatietara hedatu daiteke eta. Haragi txikituan: Pieza bat txikitu eta hurrengoarekin hasi baino lehen txikitzailea garbitzea, munizioaren metalak bigunak direlako eta ...
Europako Parlamentuko Ingurumen, Osasun Publiko eta Elikagaien Segurtasuneko Batzordeak (ingelesez, ENVI) txosten bat argitaratu du duela gutxi, non gaixotasun zoonotikoen igoeraren eta bioaniztasunaren galeraren arteko harremana azaltzen duen.
Azken hamarkadetan zehar, gaixotasun infekzioso ugari izan dute jatorri zoonotikoa. Horien artean, GIB/HIESA, hegazti-gripea, ebola, arnas sindrome akutu larria (SARS) eta egungo COVID-19 koronabirusaren pandemia (SARS-CoV-2). Hori horrela, kontzientzia hartu dugu gaixotasun zoonotikoen agerraldiarekin lotutako arrisku eta ondorio dramatikoen inguruan. Egungo pandemiaren kausen artean, kontuan hartzen da bioaniztasunak, basoko bizitzak eta lurraren erabilerak duten zuzeneko edo zeharkako rola. COVID-19ari gaur egun ematen zaion erantzunak gaixotasunari eustea eta lehen mailako arretan tratamendua ematea izan ditu oinarri, ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.