Bilaketa emaitza:

Oilo erruleetan Salmonella zaindu eta kontrolatzeko programa berria 20201erako

MAPAk duela gutxi argitaratu du oilo erruleetan salmonellaren hainbat serotipo kontrolatzeko programa nazionala 2021. urterako. Programa hori Animalien Osasun eta Higiene eta Trazabilitate Zuzendaritza Nagusiak egin du. Programa hone xedeak dira: ohikoenak diren Salmonellaren 2 serotipo zoonotikoen presentzia kontrolatzea: S. enteritidis, S. typhimurium (Salmonella typhimuriumen anduia monofasikoak barne) oilo errule helduetan, baldin eta horien arrautzak giza kontsumorako merkaturatzen badira. bestetik, % 2ra edo gutxiagora murriztea oilo errule helduen talde positiboen multzoa. Programa hori oilo erruleen ustiategi guztietan aplikatuko da, heldu zein aurrerakoen hazkuntzakoetan, autokontsumorako arrautzak ekoizten dituztenetan izan ezik. Programa aplikatuko den ustiategi horiek agintari eskudunek baimenduta eta erregistratuta egongo dira. Azken ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

RASFFren 2020ko hirugarren lauhilekoaren laburpena (pentsuak)

2020ko hirugarren lauhilekoan, animalien elikagaiekin lotutako 103 jakinarazpen egin dira; horietatik 19 alertak izan dira, 63 informazio-jakinarazpenak eta 21 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 24 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) igorri dituzte; 32, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 46 industriaren beraren autokontroletan detektatu dira, eta 1 kontsumitzaileen kexa izan da. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 74; etxeko animalientzako pentsu eta produktuei % 13,4; kontsumorako animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 8,6; eta gehigarri eta aurre‑nahasketei % 4. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: koltzarekin egindako produktuak (10), sojarekin egindako produktuak (9), ekilore-irina (5) eta ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Arriskuen ebaluazioaren arloko gardentasunari buruzko xedapen berriak

EFSAk xedapen xehatu batzuk argitaratu ditu 2019/1381 Erregelamenduan (EB) aurreikusitako esparru juridikoa interpretatzen eta aplikatzen laguntzeko. Hainbat arlo jorratzen dira bertan, hala nola gardentasun proaktiboa, konfidentzialtasuna, ikerketen jakinarazpena, aurkezpenaren aurreko aholkularitza eta hirugarrenen kontsulta.   Erregelamenduaren helburua da elikakateko arriskuen ebaluazioan gardentasuna indartzea, eta 2021eko martxoaren 27an sartuko da indarrean. Xedapen hauek argitaratzearen bidez, EFSAk interesdunei lagundu nahi die araudi berria ezartzeko prozesuan.   Datozen hilabeteetan, EFSAk laguntza-material berriak argitaratu eta prestakuntza-saioak antolatuko ditu. Egutegia EFSAren webgunean bertan ikus daiteke. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kazetariei zuzenduriko akuikulturari buruzko gida

Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak eta Biodibertsitate Fundazioak akuikulturari buruzko gida bat argitaratu dute, hedabideetako profesionalei laguntzeko akuikultura herritarrengana hurbiltzen. Helburua eta norainokoa Gida horrekin, kazetariek zifra eta daturik eguneratuenak izango dituzte ekoizpenari, kontsumoari, ohiko espezieei, establezimendu motei, enpleguari eta abarri buruz.   Halaber, argitalpenak erabiltzen diren haztegi motak azaltzen ditu, bai arrainenak, bai molusku eta algenak. Horrez gain, bakoitza hazteko prozesua xehetasun osoz azaltzen du eta akuikulturaren ingurumen-jasangarritasuna nabarmentzen du, zehazki, honako alderdi hauei dagokienez:   Espezieen elikadura. Etxekotzea. Espezie exotikoak. Ihesen prebentzioa eta kudeaketa. Kokapenen hautaketa eta kudeaketa. Materia organikoa efluenteetan. Produktu terapeutikoen erabilera. Floran eta faunan dituen ondorioak. Hondakinen tratamendua eta ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Hegazti-gripea: Europako egoeraren eguneraketa

Frantziako Nekazaritza Ministerioak ohar bat argitaratu du duela gutxi, eta horren bidez jakinarazi du oso patogenoa den hegazti-gripearen 61 foku detektatu direla, nagusiki eskortako hegaztien abeltegietan. Horietatik 48 Landetan daude. Europako beste zenbait herrialde bezala, Frantzia oso patogenoa den hegazti-gripeari aurre egiten ari da azaroaren erdialdetik.  Egoera epidemiologikoa okerrera egiten ari da herrialde osoan, baina batez ere Landetan. Bertan, Frantziako hegazti-gripearentzako erreferentziazko laborategi nazionalak (ANSES) oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen foku bat baieztatu zuen gizentzeko 6.000 ahate zituen Landetako ustiategi batean. Abenduaren 17an, Frantzia osoa arrisku-maila altuan sartu zen, eta frantziar agintariek babes-neurri hauek hartu zituzten, gaixotasuna zabaltzea saihesteko: kaltetutako hegaztiak hiltzea ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Eusko Jaurlaritzak proiektu transnazionalak co-finantzatuko ditu 4 ERA-NETen baterako deialdi batean

Animalia-ekoizpenerako sistema jasangarrien SusAn ERA-NETak deialdi bat aterako du beste 3 ERA-NETekin batera: FACCE ERA-GAS (nekazaritzako eta basogintzako berotegi-efektuko gasen zaintza eta murrizketa), ICT AGRI-FOOD (IKTak aplikatzen zaizkien nekazaritzako elikagaien sistemak) eta SusCrop (labore jasangarrien ekoizpena). Deialdi hori diziplinarteko ikerketa-proiektu transnazionalak egiteko izango da. Deialdiaren xedea da nekazaritzako eta abeltzaintzako sistemak (berr)integratzea, eta, hala, sistema horien arteko zirkulartasuna hobetzea, baita ustiategietako jasangarritasuna hobetzea eta berotegi-efektuko gasen eragina murriztea ere. Gaur-gaurkoz, 20 herrialdek hartu dute deialdia finantzatzeko konpromisoa, baita Europako bi eskualdek ere: Euskadi eta Flandria. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren babes teknikoarekin, deialdi horretara aurkezteko interesa duten euskal erakunde publiko-pribatuak finantzatuko ditu. Deialdia 2021eko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Mihi urdinaren gaitzetik babesteko neurri espezifiko berriak

MAPAk joan den abenduaren 21ean argitaratu zuen PA/1251/2020 Agindu berria, zeinaren bidez mihi urdinaren gaitzetik babesteko neurri espezifiko berriak ezartzen dituen.  Aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan, Aragoin eta Nafarroan 8 serotipoaren zirkulazioa detektatu ondorengo egoera epidemiologiko berria eta horren ondorioz ezarritako kontrol-neurriak, MAPAk honako ezarri du agindu berri honetan:  1, 4, eta 8 serotipoen aurrean, eremu mugatuak eta eremu horietan derrigorrezko txertaketa ezartzea: 8 serotipoaren aurrean, eremu mugatu berria eta derrigorrezko txertaketa ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan, Aragoin eta Nafarroan.  Borondatezko txertaketa ezarriko da arrisku handikotzat jotzen diren gaixotasunik gabeko eremuetan. Eremu horiek aldatu egin ahalko dira kokapen geografikoaren, faktore ekologiko eta meteorologikoen, eta bektorearen presentziaren eta banaketaren arabera.  2021eko martxoaren 31ra arteko aldi baterako epea, mugaketa-eremu berrietan animaliak mugitzeko, immunizaziorako behar ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Animalia-gaixotasunak kontrolatzeko neurriak ebaluatzeko metodologia

EFSAk A kategoriako animalia-gaixotasunak kontrolatzeko neurrien eraginkortasuna ebaluatzeko metodologia bat argitaratu du. Gaixotasun horiek normalean ez dira egoten Europar Batasunean eta, detektatu bezain pronto, neurriak hartu behar dira horiek desagerrarazteko. Metodologia egokiena identifikatzeko, EFSAk neurri bakoitzerako egoera espezifikoak aztertu ditu, ikuspegi horrek sor daitezkeen egoera posible guztiak estal ditzakeela bermatzeko. Ondoren, behar izango diren datuak eta informazio-iturriak zehaztu ditu; besteak beste, literatura zientifikoaren bilaketa zorrotza egin du (ahal izan denean), eta, bibliografia nahikoa izan ez denean, adituen ezagutzara jo du. Metodologia horrek honako esparru hauek barne hartzen ditu: animalien eta establezimenduen laginketa, gaixotasunak detektatzeko jarraipen-aldia mugatutako eremuen gutxieneko erradioa gaixotasunak kontrolatzeko neurrien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

AESANen araudi-interpretazioak zenbait adierazpen nutrizionalei dagokienez

“Adierazpen” gisa ulertuko dugu legeriaren arabera derrigorrezkoa ez den edozein mezu, elikagai batek ezaugarri espezifikoak dituela baieztatu, iradoki edo adierazten duena, eta ezaugarri horiek honen bidez araututa baldin badaude: 1924/2006 Erregelamendua (EE), elikagaien adierazpen nutrizionalei eta propietate osasungarriei buruzkoa.   Adierazpen nutrizionalak dira elikagai batek propietate nutrizional onuragarri espezifikoak dituela baieztatu, iradoki edo adierazten duten horiek, haren ekarpen energetikoagatik edo dauzkan nutriente edo bestelako substantziengatik. Baimendutakoen zerrenda Erregelamendu horren eranskinean dago jasota.     Elikagaien enpresetako zenbait eragileren artean, zalantzak sortu dira adierazpen batzuen erabilerari buruz. Hori dela eta, AESANek bi interpretazio argitaratu ditu zalantzak argitzeko xedearekin:       “Azukrerik gabe” adierazpenaren erabilera “inolako azukrerik gabe”-ren adierazpen ...

Irakurri gehiago

Esne gordina zuzenean saltzeko eskakizun berriak

Duela gutxi argitaratu da 1086/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez EBko elikagaien higienearekin lotutako hainbat xedapenen aplikazioa arautu eta malgutzen den; eta horrek elikadura-produktuen ekoizpen eta merkaturatzeari eragiten dio, besteak beste esne gordinari. ED horrek sektorearen eskari historiko bati erantzuten dio. 853/2004 Erregelamenduak (EE) higiene-arau espezifikoak ezartzen ditu animalia-jatorriko elikagaientzat, eta esne gordina merkaturatzea ahalbidetzen du, gizakion kontsumo zuzenerako. Hala ere, zehaztu egiten du estatu kideek gizakion kontsumo zuzenerako esne gordinaren merkaturatzea arautu, debekatu edo mugatu dezaketela, arau espezifikoen bidez. Errege Dekretu hori 640/2006 EDaren berrikusketa bat da, eta haren bidez lortu da estatu-mailan higiene-paketea modu harmonizatuan aplikatzea. Era berean, hari esker, elikagaien ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago