Bilaketa emaitza:

Fitosanitarioen tratamenduen gidak-2020

Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu egin ditu fruta-arbola batzuetan ohikoak diren izurri edo gaixotasunei aurre egiteko gomendatutako fitosanitarioen tratamenduei buruzko gidak. Mahaiko sagarrondoa Sagardo-sagarrondoa Madariondoa Mahatsondoa Horrez gain, eskuragarri daude tratamenduen gidetan ageri diren 2020ko Produktuen Fitxak: Mahaiko sagarrondoa Sagardo-sagarrondoa Madariondoa Mahatsondoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Mikotoxinen intzidentzia-arriskuaren analisia egiteko tresnen ebaluazioa

Mikotoxina esaten zaie nagusiki Aspergillus, Penicillium eta Fusarium generoetako onddoek sortzen dituzten konposatu toxikoei EFSAk MYCHIF izeneko azterlan bat argitaratu du, elikagai eta pentsuetan dauden mikotoxinen nahasketen arriskuak ebaluatzeko metodo berritzaile eta integratu bat garatzeko, zenbait ereduren babesa izango duena. Azterlan horrek zenbait azterketa-esparru hartzen ditu barnean: Onddoen hazkuntzari eta mikotoxinen sorrerari buruzko literatura zabala dugu eskura, baita landare-patogeno interakzioari eragiten dioten faktoreei buruzkoa ere. Artoaren eta ale txikien kasuan (esaterako, garagarra, oloa, garia eta beste batzuk), prebentzio-ekintzak ezarri dira mundu guztian, bai uztaren aurretik, bai laborantza-sistemaren eta uzta kudeatzeko sistemaren parte gisa, eta baita uztaren ondoren ere, aleak biltegiratzeko, prozesatzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Elikagaien kontsumoari buruzko Europako datu-basea eguneratzea

EFSAk zabaldu egin du elikagaien kontsumoari buruzko Europako datu-basea, eta beste datu‑multzo bat sartu du “EB Menua” izeneko proiektuaren esparruaren barruan. Bertsio berri horrek dietari buruzko bederatzi inkesta gehigarri barne hartzen ditu, honako sei herrialde hauetan eginikoak: Austria, Belgika, Txipre, Grezia, Herbehereak eta Eslovenia. Inkestek adin-talde guztien kontsumo-datuak ematen dituzte: haurtxoak, bi urte bitarteko haurrak, haurrak, gazteak, nagusiak, adinekoak eta talde bereziak. Gainera, berrikuntza gisa, datuak generoaren arabera xehakatzen dira. Honako hauek dira EFSAren proiektuaren helburuak: Estatu kideetako datu bateratuak, kalitate onekoak, biltzea, adin-talde guztiak (hiru hilabetetik 74 urtera) hartzen dituztenak. Proiektu horren babesean, finantza- eta metodologia‑arloko laguntza ematea 21 herrialderi, datuak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

ELIKA EFSAren lankidetza-sarean

ELIKAk parte hartzen du EFSAren lankidetza zientifikoko sarean, beste 33 erakunderekin batera. Otsailaren 5ean sare horren bilera bat egin zen AESANen egoitzan, hori baita EFSAk Espainian duen puntu nagusia. Hain zuzen, AESANen zeregina da EFSArekin lankidetzan aritzen diren erakundeen jarduerak koordinatzea. Bilera horren bidez, EFSAren asmoa zen elikagaien segurtasuneko arriskuen ebaluazioaren arloko ikerketa-funtsak eta lehentasunak bateratzea, eta datozen urteetarako finantzaketa-aukeren eta lehentasunen berri ematea erakunde kolaboratzaileei. 2019. urtean, berritu egin da EFSArekin lankidetzan aritzen diren EBko erakundeen zerrenda. Zehazki, Espainia da erakunde gehien dituen estatu kidea, eta horrek argi uzten du zer-nolako garrantzia duen Espainiako komunitate zientifikoak EBko arriskuen ebaluazioan. EFSAren Partaidetza eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Substantzia kimiko askok gizakien osasunean dituzten arriskuen ebaluazioa

EFSAk txosten tekniko bat argitaratu du, eta, horren bidez, berriki argitaratutako EFSA MIXTOX orientazio-agiria ezartzen da. Dokumentu horren xedea da hainbat substantzia kimikorekiko esposizio konbinatuak gizakien osasunean duten arriskua ebaluatzea. Txosten horrek araututako konposatuetarako eta efektu kantzerigenorik ez duten kutsatzaileentzako maila baxuko arriskuen ebaluaziorako metodologia bat deskribatzen du, eskuragarri dauden metodo harmonizatuak, tresnak eta datu-iturriak baliatuz. Esposizioaren ebaluazioa Txostenak adierazten du esposizio-parametroak bildu edo kalkulatu egin daitezkeela EFSAren aurreko iritzietatik edo eskuragarri dauden tresnen zaintza- eta monitorizazio-datuetatik abiatuta, hala nola EFSAren pestiziden hondakinei buruzko txostenak, estatu kideetako kutsatzaileen edukiei buruzko datuak, EFSAren kontsumo integralaren datu-basea eta JECFAren eta JMPR-ren monografiak. Proposatzen da esposizio-parametroen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Listeria, Salmonella eta Yersiniari buruzko txosten epidemiologikoak

ECDCk 3 txosten epidemiologiko argitaratu ditu Listeriak, Salmonellak eta Yersiniak 2017. urtean sorrarazitako gaixotasunek Europan izan zuten intzidentziari buruz. Listeriosiaren 2.502 kasu baieztatu ziren EBn; alegia, 0,42 kasu 100.000 biztanleko. Tasarik altuena 64 urtetik gorako pertsonen artean detektatu zen (1,7 kasu 100.000 biztanleko). Beheko grafikoan ikus daitekeenez, EBko listeriosi-kasuen urteko kopuruak goranzko joera izan zuen 2013tik. Baieztatutako listeriosi-kasuen kopurua hilabeteka, 2013-2017 Salmonellosia kasu gehien eragiten dituen bigarren infekzio gastrointestinala da, eta EBn elikagaien bidez transmititutako agerraldien kausarik garrantzitsuena izaten jarraitzen du. 2017an 92.649 kasu jakinarazi ziren, eta horietatik 156k hildakoak eragin zituzten. Salmonellosiak Europan duen intzidentzia 19,6 kasukoa da 100.000 biztanleko. Salmonellosiagatik egindako jakinarazpenak egonkortu egin dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

STECa duten elikagaiek giza osasunerako duten kutsadura-arriskuaren ebaluazioa

EFSAren BIOHAZ arrisku biologikoen panelak berrikusi egin du Shiga toxina ekoizten duen Escherichia coli patogenotasuna, eta ondorioztatu du Shiga toxinaren (Stx) edozein azpimotatarako isolamendu positiboak lotuta egon daitezkeela gaixotasun larriekin, hala nola odoleko beherakoa (BD) eta sindrome hemolitiko uremikoa (SHU). Nahiz eta Stx2rako andui positiboek tasarik altuenak erakutsi zituzten, anduiak gainerako azpimota guztiekin edo horien konbinazioekin, gutxienez giza kasu batekin ere lotu ziren, emaitza kliniko larri batekin. Eskura zegoen ebidentzian oinarrituta, ondorioztatu zen STECen andui guztiak patogenoak direla pertsonentzat, gutxienez beherakoa eragiteko gai direnak, eta STECen azpimota guztiak lotuta egon daitezkeela gaixotasun larriekin.   Ageriko agerraldietan oinarrituta, iturria egozteko analisiak iradokitzen du ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ingurumenaren egoera Europan, 2020an

Europako Ingurumen Agentziak txosten bat argitaratu zuen orain dela gutxi, eta bertan azpimarratu zuen beharrezkoa dela datozen 10 urteetan premiazko neurriak hartzea, Europak 2030erako ezarritako helburuak bete ditzan. SOER 2020 txostenak agerian uzten du zer puntutan dagoen Europa 2020rako eta 2030erako helburu politikoen betetze-mailari dagokionez, baita epe luzeagorako (2050erako) ezarritako helburu eta asmoei dagokienez ere, betiere etorkizun jasangarri eta hipokarboniko bat lortzeari begira. Txostenaren arabera, azken bi hamarkadetan, Europak aurrerapen handiak egin ditu klima-aldaketaren ondorioak arintzeko, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztu egin baititu. Argi dago, halaber, aurrerapenak egin dituela beste esparru batzuetan ere: uraren eta airearen kutsadura murriztu du, plastiko-hondakinak murrizteko eta klima-aldaketara ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Plagiziden erabileraren egoera orokorra nekazaritzan eta osasun publikoan

Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) eta Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) inkesta bat egin zuten mundu-mailan, nekazaritzan eta osasun publikoan izurriak erabiltzeari dagokionez gaur egun dagoen egoera deskribatzeko. Inkestaren galdetegia hiru zatitan egin zen, dagokien autoritateei banatzeko: I. zatia: Nekazaritzako eta osasun publikoko pestiziden erregulazioaren kontrola. II. zatia: Pestiziden erabilera nekazaritzan. III. zatia: Osasun publikoan bektoreak kontrolatzeko pestizidak erabiltzea. Guztira, 194 herrialde hautatu zituzten galdeketaren zati bakoitzerako; 56 herrialdek erantzun zioten I. zatiari (% 29ko erantzun-tasa), 52k II. zatiari (% 27ko erantzun-tasa) eta 94k III. zatiari (% 48ko erantzun-tasa). Txostenen arabera, erantzun zuten herrialdeen % 95ek pestiziden inguruko legedia dute (56tik 53). Hala ere, erantzun ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Europako Batzordearen Auditoretza eta Kontrol Programa 2020

Europako Batzordeak Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2020rako Auditoretza Programa argitaratu du. Plana osatzen duten 167 auditoretzek hainbat alor jorratuko dituzte, besteak beste elikagaien segurtasuna, osasun publikoa, animalien osasuna eta ongizatea eta landareen osasuna. Aurten, auditoretza- eta kontrol-programak arreta berezia eskainiko die hauei: Osasun publikoarentzako, animalientzako eta landareentzako mehatxuen erantzun-, prestaketa- eta prebentzio-mekanismoak Elikadura eta pentsuen ekoizpenerako sistema seguru eta jasangarriak bermatzea EBko elikadura-legediaren aplikazio eraginkorra bermatzea Kontrol eraginkorrak, efizienteak eta fidagarriak elikagaien eta pentsuen kaltegabetasunaren, elikagaien kalitatearen, animalien osasunaren, animalien ongizatearen eta landareen osasunaren arloetan Giza osasuna babesten laguntzea, pazienteek gailu medikoak eta sendagai seguruak eskura ditzaten bermatuz Estatu-mailan, gai hauen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago