Bilaketa emaitza:

Nitratoen gaineko zaintza uraza eta espinaketan Erresuma Batuan

FSAk zaintza-txosten bat argitaratu du hosto berdeko ortuarien nitrato-edukiari buruz, 2014ko maiatzetik 2019ko apirilera bitartekoa, eta azken 5 urteetan murrizketa txiki bat hauteman da. Batzordeak baimendutako nitratoen gehieneko mugak ezarri zituen modu iraunkorrean Batzordearen 1258/2011 Erregelamenduaren (EE) bidez, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eginiko ebaluazio baten ostean. FSAren zaintza-programaren helburua da informazio xehatua eta solidoa ematea gauzatzen dituzten elikagaien kontrolei buruz, nitratoak, elikagaien bidezko esposizio kronikoaren bidez, osasun publikoarentzat arriskutsuak izan ez daitezen. Urtero, Erresuma Batutik inportatutako eta bertan hazitako hosto berdeko barazkien 250 lagin arte lagintzen dira, nagusiki uraza eta espinakak, baina baita beste espezie batzuk ere, hala nola rocket uraza, hosto ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ezagutza-hutsuneak elikagaietan aurki daitezkeen mikro- eta nano-plastikoen arloan

Europar Batasunaren Ikerketa Zentro Komunak (JRC) txosten zientifiko bat argitaratu du; bertan, plastikoek elikagaietan duten eraginari eta iraunkortasunari buruzko ezagutza-hutsuneak identifikatzen ditu, eta nazioarteko hainbat adituk arlo horretan egindako gomendioak ezagutarazten ditu. Plastikoek gizarteari dakarzkioten onurak argiak dira, bereziki elikakatean; hala ere, premiazkoa da plastiko horiek ekoitzi eta suntsitzeko modua eraginkortasunez kudeatzea. Plastikoen Europar Estrategia Ekonomia Zirkularrean izeneko ekimena duela gutxi txertatu da (EB, 2018); horrek azpimarratzen zuen ezinbestekoa zela plastikoei loturiko erronkei aurre egitea, plastikoen xahuketa eta plastikozko hondakinak kontuan hartuta, bai mikroplastikoak, bai nanoplastikoak. Mikroplastikoak hauteman dira, nagusiki itsasoan, ur gezan, zoruan eta airean; ondorioz, frogatu da elikadura-produktuetara transmiti daitezkeela ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako nanomaterialen arrisku potentzialak osasunerako: arriskuak lehenestea

Nanoteknologiari esker, gaur egun elikadurarako hainbat produktu eta nanomaterial garatzen dira (elikagaien indartzea, ontzi berritzaileak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Osasun Publikoaren eta Adikzioen 2018ko urteko txostena

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak 2018ko urteko txostena argitaratu du. Txosten horretan, Zuzendaritzak egoitza nagusian nahiz hiru lurraldeetan egin dituen jarduerak jasotzen dira. Elikagaien Segurtasunaren ikuspegitik, honako informazio garrantzitsu hau nabarmendu nahi dugu: 2018an, 672 Salmonella kasu jakinarazi dira. Salmonellak eragindako infekzio gastrointestinalak murriztu egin dira 2003tik, nahiz eta ekainean, urrian eta azaroan Salmonella typhimuriumen isolamenduak aurreko bost urteetako datuak gainditu zituzten. Era berean, Campylobacter bakteriaren 2.624 kasu erregistratu ziren; 5 urtez azpikoetan agertu ziren kasuen % 35,4 eta % 23,7, aldiz, 5-15 urte artekoen taldean. Azken hamar urteotan Campylobacter bakteriaren isolamenduen goranzko joera erregistratu da. Iazko datuekin alderatuta, Rotavirus kasuak murriztu egin dira; ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

SusAn tailerra: Animalia-ekoizpen-iraunkorraren etorkizuna imajinatzen

Animalia-ekoizpenerako Sistema Iraunkorren ERA-Net SusAn sareak tailer bat antolatuko du apirilean Erroman, eta ELIKA bertan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailaren ordezkari gisa. Tailerraren helburua Europako ikerlari gazteak elkartzea da, elkarrekin Europako animalia-ekoizpen iraunkorrari buruzko ikuspegi bat lantzeko.   Doktorego ondoko lehen etapan dauden Europako ikertzaileak, animalien ekoizpen iraunkorrari loturiko ikerketa-proiektu nazionaletan eta/edo nazioartekoetan parte hartzen ari direnak. Europako animalia-ekoizpen iraunkorraren onura eta erronka nagusiak definitzea. Europako animalien ekoizpena iraunkorragoa izan dadin egin litezkeen alternatibak eta bideak eztabaidatzea. Europako animalien ekoizpen iraunkorrari buruzko ikuspegi koherentea sortzea eta “Europako animalia-ekoizpen iraunkorraren narratiba” bat eraikitzea. Narratiba horri buruzko zientzia-artikulu baten oinarria ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Animalien ongizatea kunikulturan: hazkuntza, nahasmendua eta hilketa

EFSAk hiru zientzia-iritzi argitaratu ditu kunikulturako animalien ongizateari buruz. Iritzi horiek, gaian adituak diren zenbait pertsonaren ustean oinarrituta, agerian uzten dute beharrezkoa dela animalia horiek EB osoan duten ongizateari buruzko datuak biltzea. Halaber, EFSAk proposatzen du ohiko kaiolak zabaltzea eta horien egitura hobetzea, ongizate-estandarrak areagotzeko. Adituek osasunarekin eta portaerarekin lotutako zenbait alderdi aztertu zituzten animalien ongizatea ebaluatzeko, besteak beste: mugitzeko mugak, atseden hartzeko arazoak, luzaroan irauten duen egarria edo gosea, estres termikoa eta azaleko gaitzak. EBko untxi-hazkuntzaren zatirik handiena bost estatu kide hauetan egiten da: Frantzia, Hungaria, Italia, Portugal eta Espainia (abeltzaintza-jardunbideak asko aldatzen dira herrialdeen artean, baita herrialdeen barruan ere). Aldakortasun hori ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Adierazleei buruzko 2018ko urteko txostena: nekazaritza, arrantza eta elikadura

Adierazleei buruzko 2018ko urteko txostena: nekazaritza, arrantza eta elikadura  Adierazleei buruzko 2018ko urteko txostenak ekoizpen-sistemaren gaur egungo egoera eta bilakaera aztertzen ditu, honako hiru zutabe hauetan oinarrituta: Ingurune fisikoa eta lurralde-ingurunea. Atal honetan biltzen dira giza bizitza eta haren jarduerak garatzen diren ingurunearen adierazleak: Biztanleak, lurraldea eta lurzoruaren okupazioa. Ura: baliabideak eta nekazaritzako erabilerak. Energia nekazaritza- eta basogintza-sektorean. Berotegi-efektuko gasen igorpena. Hondakinekin tratamendua eta kudeaketa nekazaritza-, basogintza- eta arrantza-sektorean. Ekoizpen-sektoreen ikuspegi sozioekonomikoa. Nekazaritza eta abeltzaintza, arrantza eta akuikultura, basogintza eta elikagai-industria. Atal hau honako azterketa hauekin osatzen da: sektoreek ekonomia nazionalari egiten dioten ekarpena eta enplegu arloan duten parte hartzea, nekazaritzaren ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Haurrentzako zerealak kontsumitzearen arriskuak eta onurak

EFSAk RiskBenefit4EU proiektuaren ondorioak argitaratu ditu. Proiektu horren bidez, esparru harmonizatu bat garatu du, xede honekin: elikagaien kontsumoari loturiko arriskuak eta onurak ebaluatzeko EBk duen gaitasuna indartzea, toxikologia, mikrobiologia eta nutrizioa kontuan hartuta. Proiektu horren esparruan, lankidetza-metodo bat aplikatu da, elikagaien arriskuak/onurak ebaluatzeko eta hainbat diziplinatako adituen arteko kooperazioaren erronkari aurre egiteko gai den talde berri bat prestatze aldera. Garatutako estrategia baliozkotzeko, zerealak oinarri dituzten produktuen kontsumoak haurrengan eragiten dituen arriskuak/onurak aztertzen dituen ikerketa bati aplikatu zaio. Zehazki, produktu horietan aflatoxinak, Bacillus cereus, sodioa eta azukre askeak egotearen banakako arriskuak eta zuntz-ekarpenak dakartzan onurak aztertu zituzten, baita horrek osasunean duen eragina kuantifikatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk hegazti-gripearen eta entzefalopatia espongiforme transmitigarrien kasuak berraztertu ditu

EFSAk txosten bat egin du, zeinetan 2019ko abuztu eta azaro bitarteko hegazti-gripearen kasuak berraztertu dituen. Aldi horretan, Europan ez zen oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAAP) agerraldirik jakinarazi hegaztietan eta Asian eta Afrikan aurreko aldietan baino gutxiago erregistratu ziren. Nolanahi ere, azken hilabeteetan agerraldien kopurua murriztu den arren, EFSAk azpimarratu du oso garrantzitsua dela alerta-maila altua eta biosergurtasun-maila altua mantentzea hegazti-establezimenduetan. Hegazti basatiei dagokienez, ez da mundu osoan eta aztertutako aldian zehar IAAPrik hauteman horietan. Gaur egun, hegazti basatien IAAPa Europako hegazti-establezimenduetan sartzeko arriskua baxutzat jotzen da; hala ere, gogorarazten da zaintza pasiboko jarduerak mantendu behar direla. Arretaren erdigunean egon behar dute ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako Itun Berdea: “baserritik mahaira” estrategia berria

Europako Batzordeak Europako Itun Berdea aurkeztu du, EBko ekonomia jasangarria izatea lortzeko bide-orria, klima eta ingurumenaren arloko erronkak aukera bihurtuz jarduketa-esparru guztietan, eta trantsizioa guztiontzako bidezkoa eta integratzailea eginez. Europako Itun Berdeak ekonomiaren sektore guztiak barne hartzen ditu, bereziki garraiokoak, energiakoak, nekazaritzakoak, eraikinenak eta industrienak; siderurgia, zementua, IKTak, ehungintza eta produktu kimikoak, adibidez. Nekazaritzaren sektorean, eta «baserritik mahaira» estrategiaren bidez, Europako Batzordeak estatu kideekin eta interesdunekin lan egingo du helburu hauek lortzeko: Europako nekazaritza eta itsas sektorean lan egiten duten guztientzat trantsizioa bidezkoa eta ekitatiboa izatea bermatzea. Pestizida kimikoen, ongarrien eta antibiotikoen erabilera, arriskua eta mendekotasuna nabarmenki murriztea. Nekazaritza- eta arrantza-teknika berritzaileak ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago