AESANeko Batzorde Zientifikoak Espainiako Elikagaien Segurtasunerako interesgarrienak izan daitezkeen arrisku kimiko eta biologikoak aztertu eta gero, a priori giza osasunerako arriskutsuenak izan daitezkeenak identifikatu ditu.
Asmoa da abiapuntu bat ezartzea etorkizunean beste prospekzio-azterketa batzuk egiteko, horrela arrisku horiek elikagaietan duten presentziaren inguruko informazioa eskuratzeko, arriskuen ebaluaketak egite aldera. Elikagaien bidez transmititzen diren birusak: Norobirusa, A hepatitis eta E hepatitisaren birusak kusku biko molusku eta barazki freskoetan.
E hepatitisaren birusa txerrikietan. Bakterioak: Yersinia enterocolitica
Vibrio parahaemolyticus eta vulnificus arrantza-produktu eta kusku biko moluskuetan.
coli (STEC ez diren patotipoak) barazki freskoetan.
Clostridium difficile haragi freskoan. Parasitoak: protozooak (Toxoplasma eta Cryptosporidium) haragi eta ...
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Osasun Sailak EHAAn argitaratu berri dituzte Euskadiko bolumen txikiko ustiategiei egokitutako irizpide higieniko eta sanitarioak ofizialki ezartzen dituzten aginduak; zehazki, okindegi eta barazki ekoitzi eta merkaturatzen dituzten ustiategiei dagozkienak: AGINDUA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez jatorri begetaleko produktuen sektoreko establezimenduetako baldintza higieniko eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko espezifikoak onartzen baitira. AGINDUA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira okintza, pastelgintza eta iringintzako produktuen sektoreko establezimenduetako baldintza higieniko-sanitarioak egokitzeko arau tekniko espezifikoak. Hemendik aurrera, ogi eta pastelgintza sektorean kantitate gutxi ...
JPI HDHL, JPI OCEANS eta JPI-FACCE-rekin lankidetzan, "Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren inguruko Ezagutzaren Europako Zentro" bat sortzeko ekimen bateratua abiarazi dute, ikertzaile adituak bestelako ekimen batzuekin eta Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloko ikerketan garrantzitsuak diren parte interesdunekin konektatzeko helburuz. Europako Batzordearen helburuetako bat da elikagaien segurtasuna eta nutrizioa (FNS) lantzea etorkizuneko elikadura sistementzat diseinatutako I+b-ko politikekin, FOOD 2030 estrategiaren bidez. FOOD 2030 ekimenaren helburua da Europako elikadura sistemak eraldatzen laguntzea, “etorkizunerako prest” egon daitezen; hau da, nahikoak, iraunkorrak, erresilienteak, arduratsuak, anitzak, lehiakorrak eta inklusiboak izan daitezen.
FACCE-JPI, JPI HDHL eta JPI Oceans-ek beharrezkoak diren zientzia-esparruak estaltzen dituzte elikadura sistema osoan integratutako ikerketa ...
Duela gutxi OSALAnek gida berri bat argitaratu du beren osasuna babesteko edo beren prebentzio-funtzioa gauzatzeko behar duten aktoreentzako laguntza-tresna izateko xedearekin. Gidaren hasieran, produktu fitosanitarioen sailkapenari buruzko printzipioak aipatzen dituen bloke bat dago. Besteak beste, aurkezpen-formak, materia aktiboak, ekintza-moduak, landarearen mugikortasuna eta jardute- edo iraute-denbora azaltzen dira bertan.
Bigarren blokean produktu fitosanitarioen erabilera jasangarrirako arauditik eratorritako betebeharrak eta betekizunak jasota daude, besteak beste, izurrien kudeaketa integratua, ROPO, ROMA, EAPF eta SIGFITO.
Gidako hirugarren bloke nagusian, produktu fitosanitarioen erabilera seguruan eragina duten alderdi guztiak azaltzen dira. Bi atal nagusi ditu; lehenengoan, produktuak erabili aurreko alderdiak lantzen dira: etiketa, segurtasun-datuen fitxa eta produktu fitosanitarioen erregistroak. ...
Europako Batzordeak, berriki, 2019ko otsailaren 19ko Batzordearen 2019/300 Exekuzio Erabakia (EB) hartu du, zeinaren bidez elikagaien eta pentsuen segurtasunaren arloko krisiak kudeatzeko plan orokor bat ezartzen baita. Erabaki honen helburuak hauek dira: elikagaiek eta pentsuek eragindako gorabeherek osasun publikoan duten irismena eta eragina txikitzea, prestakuntza hobea eta kudeaketa eraginkorra ziurtatuz.
Planak bi egoera-mota hauek barne hartzen ditu: Batasunaren koordinazio indartua behar duten egoerak, eta
Batzordea zein estatu kideak eta dagokion Batasuneko agentziak biltzen dituen krisi-zedulak sortzea behar duten egoerak.
Planak prestakuntza indartu baterako eta Batasunaren mailako gorabeherak kudeatzeko beharrezkoak diren prozedura praktikoak ere ezartzen ditu, gardentasun-oinarriarekin bat datorren komunikazio-estrategia bat barne.
Plan orokorra osasun publikorako arrisku ...
Trikinelosia oso gaixotasun arraroa baina larria da Europar Batasunean (EB).
2017an, 168 kasu egiaztatu ziren.
Bulgarian, Kroazian eta Errumanian gertatu ziren baieztatutako kasuen % 73,8.
Kontrolatu gabeko baldintzetan hazitako eta gutxi kozinatutako txerri‑haragi eta ehiztatutako basurde-haragia kontsumitzean harrapa daiteke gaixotasuna. Basurde‑haragia da arriskutsuena gizakientzat. 2017an, jakinarazpenen kopuruak % 50 egin du gora 2016ko kopuruarekin erkatuz gero. Hala ere, igoera hori Bulgarian, Errumanian eta Kroazian jakinarazitako kasuen kopuruaren gorakadaren ondorio da, aurreko urteetan oso kopuru gutxi jakinarazi baitzituzten.
Igoera hori gorabehera, 2012az geroztik joera beheranzkoa izan da.
Europako legediak (1375/2015 Legedia) eskatzen du Trichinella aztertzeko hildako txerri, basurde, basa-animalia, zaldi eta kontrolatu gabeko animalia-hazkuntzako beste ...
ELIKApp, nork bere buruari laguntzeko tresna gisa sortu zen, eta erabiltzaileari aukera ematen dio bere elikagai-kontsumoaren jarraipena egiteko gailu mugikorren bidez.
Orain, funtzio berriak ditu, adibidez: egunero jaten dunari buruz denbora errealean egindako txostena, semaforo moduko jarraipenarekin, eta gomendioak, erregistro hobetuaz gain. Bestalde, jakinarazpenen sistema bat ere ezarri da; Euskadin gertatzen diren elikagaien alertei eta merkatutik kendutako elikagaiei buruzko informazioa emango du, baita elikagaien sasoiari buruzkoa ere; halatan, erosketa osasungarriagoak eta jasangarriagoak egiteko aukera izateko.
Aplikazioa ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, eta UPV/EHUko Nutrizio eta Bromatologia Sailak sortu dute elkarlanean, SEDYN Espainiako Dietetika eta Nutrizio Elkarte Zientifikoaren laguntzarekin.JTNDaWZyYW1lJTIwd2lkdGglM0QlMjI2MDAlMjIlMjBoZWlnaHQlM0QlMjI0MDAlMjIlMjBzcmMlM0QlMjJodHRwcyUzQSUyRiUyRnd3dy55b3V0dWJlLmNvbSUyRmVtYmVkJTJGYVpXS3lzdWwyVE0lMjIlMjBmcmFtZWJvcmRlciUzRCUyMjAlMjIlMjBhbGxvd2Z1bGxzY3JlZW4lM0UlM0MlMkZpZnJhbWUlM0U= Jaten diren elikagaiak identifikatzeko ...
2018an pentsuei buruzko 314 jakinarazpen egin dira. Horietatik 46 (% 14) alertak izan dira, 168 (% 54) informazio-jakinarazpenak eta 99 (% 32) mugan egin diren ukapenak. 2018an atzemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 52) eta jarraian honako hauek ditugu: mikotoxinak (% 19), metal astunak (% 5), PAEak (% 5), dioxinak (% 4) eta beste arrisku batzuk (aizunketa, Ambrosia spp.-ren presentzia, gosipol askea, etab.) % 15.Baimendu gabeko OGMei dagokienez, Europako Alerta Azkarreko Sareak jakinarazpen bakarra jaso du 2018an. Produktuka aztertuz gero, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 61, laguntza-animalientzako pentsuek % 29, gehigarri eta aurre-nahasketek % 6 eta loditzeko animalientzako pentsuek % 4. ...
Salmonelosia da Europar Batasunean (EB) elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunetan bigarrena. Lehenengoa campilobakteriosia da. 2017an, estatu kideek gizakietan 91.662 salmonelosi-kasu jakinarazi zituzten.
Hainbat urtetan kopuruak behera egin bazuen ere, azken bost urteotan mantendu egin da salmonelosi kasuen kopurua. 2017an kopuruak zertxobait behera egin bazuen ere (94.425 kasuetatik 91.662 kasuetara), 2008an hasi zen beherazko joera geratu egin da. Datu horiek eta beste batzuk txosten honetan azter daitezke:
Hain zuzen ere gelditze hori dela eta, EFSAK zientzia-iritzi bat argitaratu du. Horren arabera, abeletxeetan oilo erruleetan Salmonellarako helburu zorrotzagoak jartzeak gizakien artean jatorri hori duten kasuak murrizten lagunduko luke. Honako hauek dira helburu horietako batzuk: ...
Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 29 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa.
Ebaluazio horien artean, zortzi (8) materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ethiprole, fenpicoxamid, mandestrobin, norflurazon, pydiflumetocen, pyriofenon, tioxazafen. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, mandestrobinerako salbu. Mandestrobinerako ebaluazioa 2019ko batzarrerako atzeratu du, batzordeak ezin izan baitu ikertu gaur egun produktu honen inguruan dagoen informazio anitza.
Hiru (3) materia aktibo berraztertu dira, hala nola, honako hauek: maiztasun jakin bateko berrazterketa-programaren baitan bentazone eta profenofos, bestalde, fenpyroximate berraztertu da.
Azkenik, materia jakin batzuk epe luzerako arrisku-ebaluazioaren menpe egon dira. ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.