Bilaketa emaitza:

ERA-Net SusAn mintegiaren II. edizioko ondorioak

2019ko apirilaren 10ean eta 11n, Holandako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (LNV), RVO Agentziarekin batera, mintegiaren bigarren edizioa antolatu zuen, Wageningen Unibertsitatean. Mintegiaren helburua zen ERA-Net SusAn ekimenaren lehen deialdian finantzatutako 14 ikerketa-proiektuen epe ertaineko emaitzen berri ematea. Emaitza oso arrakastatsua izan zen; izan ere, animalia-ekoizpenerako sistema iraunkorren 14 proiektuetan etorkizun handiko ikerketa transnazionala hauteman zitekeen animalia-ekoizpenerako sistema iraunkorren arloan. 20 herrialde baino gehiagotako 100 ikerlari baino gehiagok elkarrekin lan egin zuten proiektu horietan. Proiektuek 16 milioi euro jaso dituzte guztira, funts nazionalak eta EBko funtsak kontuan hartuta; zehazki, Wageningen Unibertsitateak 6 proiektutan hartzen du parte. Mintegiaren lehen goizean, koordinatzaileek proiektuen pitchak aurkeztu ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Disruptore endokrinoak: ebidentzia zientifikotik giza osasuna babestera

Europako parlamentuak disruptore endokrinoen gaineko txosten bat argitaratu du, giza osasunean duen eraginari buruzko informazioa jasotzen duena. Zehazki, disruptore endokrinoa kontzeptuari buruzko ebidentzia zientifikoa erakusten du, haren esposizioaren irismena, osasunean dituen eraginak eta hari lotutako kostuak; gainera, Europan horiei buruz indarrean dagoen legeria errepasatzen du, eta gomendioak egiten ditu giza osasunaren babesa handitzeko. 2002an, OMEk honela definitu zituen disruptore endokrinoak: “substantzia edo nahaste exogenoak, sistema endokrinoaren funtzioa(k) aldatzen d(it)u(z)tenak, eta, ondorioz, eragin kaltegarriak sortzen dizkietenak osasunean organismo ukigabe bati, haren seme-alabei edo (azpi)populazioei”. Disruptore endokrinoak oso zabalduak daude gure inguruan; izan ere, elikagaietan, elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan, kosmetikoetan, kontsumo-ondasunetan (altzariak, garbiketa-produktuak, jostailuak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aragoin albaitari laguntzailearen figura arautu dute

Joan den martxo amaieran, Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartu zuen, Albaitaritzako Ikuskatzeen Laguntzaile Ofizialaren (AOIV) figura arautzeko. Argitaratutako arauaren azken zirriborroa Figura hori kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzko 2017ko martxoaren 15eko 625/2017 Araudian jasotzen da; dena den, 854/2004 Araudian ere agertzen zen. Hau da figuraren definizioa: “Agintaritza eskudunaren ordezkaria, 825/2017 Araudiko 18. artikuluan ezarritako betekizunen araberako prestakuntza duena. Zeregintzat du kontrol ofizialeko zenbait funtzio edo beste jarduera ofizial batzuei loturiko funtzioak betetzea”.   Aragoiko arauaren helburua da albaitaritza-ikuskatzeetan laguntza teknikoa eskaintzeko elementu bat ezartzea, modu jasangarrian bermatu ahal izateko hiltegietako kontrol ofiziala behar bezala gauzatzen dela.   Hauek dira AOIVren funtzioak eta betekizunak, zehazki:   ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Neurri berriak Mingain Urdin gaixotasunari aurre egiteko

Ofizialki aldatu dira: 1. eta 4. serotipoen aurreko murrizketa-guneak. Txertaketa-kanpainak luzatu dira, 2020 arte. 4. serotipoaren aurrean borondatez txertatzeko gunea zabaldu egin da, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugalderaino. Ministerioen Aginduen bidez egokitu dira gaixotasun horren kontra borrokatzeko programak. Orain artean azkena AAA/1424/2015 Agindua izan da.   Europako legeriaren arabera, eta kontuan hartuta bete egin dela birusaren  1. eta 4. serotipoa gutxienez bi urtez lurralde jakin batzuetan zirkulazioan ez egotearen eskakizuna, beharrezkotzat jotzen da aipatutako Aginduaren murrizte-guneak aldatzea.   Bestalde, komenigarritzat jotzen da, gainera, bi urte gehiagoz luzatzea nahitaez txertatzeko epea, murrizketa-guneetan.   Era berean, Frantziako egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, non 2018. urtean Mingain Urdin gaixotasunaren 4. serotipoaren ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikadura-iruzurra: 2018an Europan izandako iruzurrezko praktikei buruzko txostena

Europako Batzordeak argitaratuko txosten honetan laburbildu dira AACk (Administrazio Laguntza eta Kooperazioko Sistema) iaz kudeatutako elikadura-iruzurraren kasu guztiak. 2018an, 234 kooperazio-eskaera izapidetu ziren ustezko iruzurrezko praktiken susmoak argitzeko. Grafiko honetan ikus daitezke eskaera gehien izan dituzten elikagaien 10 kategoriak: Hauek izan ziren jakinarazitako ustezko iruzurrezko praktikak, elikagai motaren arabera: Txostenean iaz gertatutako bi kasu praktiko ere azaltzen dira: EBren estandarrak betetzen ez zituen oliba-olio birjina estra merkaturatzea: Espainiatik etorritako kalitate txikiagoko produktu bat banatu zen Erresuma Batuko jatetxeetan eta txikizkako saltokietan. Erresuma Batuak Espainiari eginiko eskaera baten ondorioz, Espainiako agintari eskudunek elikadura-enpresa baten kontrako egintzak abian jarri zituzten, ustezko iruzurragatik. Merkataritza-balio txikiagoko espezieak eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EBren 2020, 2021 eta 2022rako hondakinen gehieneko mugak kontrolatzeko programa.

Europako Batzordeak 2019ko martxoaren 28ko 2019/533 EXEKUZIO ERREGELAMENDUA (EB) argitaratu du. Bertan zehaztuta dago plagizidek landare- eta animalia-jatorriko elikagaietan uzten dituzten hondakinen gehieneko mugak (LMR) kontrolatzeko urte anitzeko programa (2020, 2021 eta 2022). Horren bidez, gainera, kontsumitzaileek produktu horiekiko duten esposizio-maila ebaluatu nahi da. Erregelamendua 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Kontuan hartuta dietaren osagai nagusiak hogeita hamar eta berrogei elikagai artean izan ohi direla, programa berriak proposatzen du laginak biltzea eta analisiak egitea landare-jatorriko hogeita hamar (30) produkturi eta animalia-jatorriko sei (6) produkturi, urte bakoitzean hamar (10) eta bi (2) produktutan banatuta, hurrenez hurren. Erregelamenduaren I. eranskinean, jarraian jasotako produktuen zerrendaz ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Campylobakteriosia: Europako 2017ko txosten epidemiologikoa

Campylobakteriosiak jarraitzen du izaten EBn gehien jakinarazten den gaixotasun gastrointestinala. 2017an, Europako 29 herrialdek baieztatutako 250.161 kasu jakinarazi zituzten, hau da, 100.000 biztanleko 64,9ko tasa. Bost urtetik beherako neska-mutikoek prebalentzia handiagoa dute beste edozein adin-taldek baino. Campylobakteriosiak urtarokotasun nabarmena adierazten du: goragune akutua izaten du udako hilabeteetan eta goragune ez hain nabarmena urtearen hasieran. 2013. eta 2017. urteen artean, urteko kasu-kopuru handiena Txekiar Errepublikan eta Erresuma Batuan antzeman ziren (2017an, Alemaniak eta Erresuma Batuak jakinarazi zituzten baieztatutako kasuen % 53). Biztanleko jakinarazpen gehien egin zituzten herrialdeak Txekiar Errepublika, Luxenburgo, Eslovakia eta Suedia izan ziren. Tasarik txikienak, berriz, Belgikan, Zipren, Polonian eta Errumanian erregistratu ziren. 2016. urtearekin konparatuz ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pentsuei zenbat gehigarri gehitzen zaizkien kalkulatzeko online tresna

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eguneratu egin du online “kalkulagailua” (FACE). Horren bidez, modu egokiagoan kalkulatu eta balioetsi daiteke pentsuetarako gehigarrien hondakinekiko esposizioa.   FACE kalkulagailua oso erraz erabiltzen den tresna da, eta pentsuetan egon daitezkeen gehigarrien hondakinekiko (eta horien metabolitoak) esposizio dietetiko kronikoa eta akutua balioetsi daiteke.   FACEren azken bertsioak balioespen zehatzagoak emango ditu, gehitu egin baitira elikagaien kontsumoari buruz EFSAk dituen datu berriak, lehen mailako produktu gordinei dagokienez (adibidez, esnea eta haragia). 2018ko maiatzean FACE argitaratu zenean, erabili ziren elikagaien kontsumoari buruzko datuak erabat doitu gabe zeuden. Lehen mailako produktu gordinentzako eredu berria amaitzearekin batera, kontsumoari buruzko datu horiek nabarmen hobetu ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Gosariari buruzko Ikerketaren Nazioarteko Ekimenaren ondorioak

Nazioarteko lankidetzarako ekimen honen helburua da hainbat herrialdetan eginiko inkesta nazionaletatik ateratako datuen azterketa harmonizatua egitea, gosarian hartzen diren elikagaien eta nutrienteen irudi argiagoa lortzeko.   Gosariari buruzko Ikerketaren Nazioarteko Ekimenaren emaitzak Nutrients aldizkariko ale berezi batean argitaratu dira 2018an, eta parte hartu duen herrialde bakoitzak argitalpen zientifiko bat prestatu du, bere inkesta nazionaleko datuak oinarri hartuta.   Herrialdeek banaka argitaratutako datuak osatzeko, berriki laburpen-gida bat argitaratu da. Bertan, datuak biltzeaz gain, gosariko nutrienteei buruzko gomendioak aplikatzeko zenbait printzipio jaso dira. Adibidez:   -          Elikagai desberdinak eta gomendatutako anoak -          Ideiak gosari osasuntsu baterako -          Nola sortu zure gosaria -          Elikagaien balio nutrizionalak     Ondo gosaltzeko gomendio nutrizionalak: Gosariari buruzko Ikerketaren ...

Irakurri gehiago

Hainbat substantzia kimikotarako esposizio konbinatuaren ebaluazioa

EFSAk esparru harmonizatu bat garatu du elikagai eta pentsuetako nahaste kimikoek izan ditzaketen efektu konbinatuak ebaluatzeko, bere talde zientifikoek erabili ahal izan dezaten. Tresna hori garrantzi handikoa da arrisku kimikoen ebaluazioaren arloan, eta gaur egun EBk substantziak banaka ebaluatzeko ezartzen dituen arauzko eskakizunen osagarri da. Pertsonek, animaliek eta ingurumenak iturri askotatik eratorritako hainbat substantzia kimikotarako esposizioa jasan dezakete. Oso zaila da substantzia kimikoen arteko konbinazioak zer ondorio izango dituen ulertzea, eta egon daitezkeen konbinazioen kopurua amaigabea da. Askotan substantzia bakoitzaren banakako efektuen dosiak batzen dira arrisku orokorra kalkulatzeko, baina hori ez da guztiz zuzena; izan ere, substantzia kimikoek elkarri eragiten diote ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago