Produktu Fitosanitarioen Erabilera Jasangarrirako Ekintzen Plan Nazionalan sartuta daude 2009/128/EC-aren helburuak. Lehenengo Plana 2013-17 aldirako egin zen, eta 2017ko abenduaren 31n amaitu zen. 2017 ekitaldiko EPN-aren emaitzen txostenean jasotako datuen artean, hauek dira aipagarrienak: Prestakuntza eman zaie 3.457 aholkulari, 248.059 erabiltzaile profesionali eta 25.229 saltzaileri.
Hauek dira ROPO (defentsa sanitariorako baliabideen ekoizleen eta operadoreen erregistro ofiziala) sortu zenetik egon diren izen-emateak: produktu fitosanitarioen 4.661 hornitzaile, tratamenduen ia 5.751 enpresa, 17.097 aholkulari eta 795.542 erabiltzaile profesional baino gehiago.
Zazpi IKI gida (izurriteen kudeaketa integrala) onartu dira; hauei dagozkie: hostodun barazkiak, hostozabalak, liliazeoak, arroza, kiwia, gaztainondoa eta pistatxoa.
115 baimen berri, 54 erabilera-luzapen, ...
Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioak eginiko gonbidapenari jarraikiz, IPCCk “1,5ºC-ko berotze globalari buruzko txosten berezia” egin du. Horren bidez, funtsezko ekarpen zientifiko bat egin nahi da abenduan Katowicen (Polonia) egingo den Klima Aldaketari buruzko Biltzarrean. IPCC da klima-aldaketari, horren eraginei, etorkizunean ekar ditzakeen arriskuei eta aldaketari erantzuteko ditugun aukerei buruzko ezagutza zientifikoak ebaluatzeaz arduratzen den nazioarteko erakunde nagusia. 2015eko abenduaren 12ko Parisko Hitzarmenak jarraipena emango dio 2020an amaituko den Kyotoko Protokoloari. Hain zuzen, 196 naziok sinatu zuten hitzarmen hori, bi helburu nagusi hauek betetzeko asmoz: “mundu-mailako batez besteko tenperaturaren gorakada 2ºC baino askoz ere beherago mantentzea, industriaurreko mailekin alderatuta; eta ...
EFSAk aurretiko ebaluazio kualitatibo bat egin du patogenotasun eskaseko hegazti-gripea (LPAI) hegaztien arrautza gordinen eta hegaztien haragi gordinaren bidez (izan hazitakoak izan basatiak) transmititzeko probabilitateari buruz.
Hauek dira ebaluazioaren emaitzak: Birusaren eraginpean dagoen ustiategi bateko hegazti bizien muskulu-ehunetan LPAI birusa egoteko probabilitatea ez da handia galiformeetan (oiloak eta oilaskoak) eta oso txikia da antseriformeetan (ahateak eta antzarak).
Kutsatutako haragi gordinarekiko esposizioaren ondorioz LPAI birusarekin kutsatzeko probabilitatea osoa txikia da, bai hazitako hegaztien kasuan bai hegazti basatien kasuen.
Oso zaila da gizakiak haragi gordina manipulatzeagatik kutsatzea, eta ia ezinezkoa haragia jateagatik. Birusaren eraginpean dagoen ustiategi bateko hegaztien arrautzetan LPAI birusa egoteko probabilitatea oso txikia da galiformeetan ...
Europako Batzordearen JRC zentroak (Europako Ikerketa Zentroa) “Nature Sustainability” aldizkarian argitaratutako azterlan batean ondorioztatu du dieta osasungarria izateak, giza osasunarentzat onuragarria izateaz gain, ur geza asko aurrezten duela. Europako batez besteko dietak, oro har, gehiegizko kontsumoa du ezaugarri; bereziki animalia-produktu gehiegi kontsumitzen ditugu, eta nagusiki haragia, zeinak aztarna hidriko* handia baitu.
Dieta osasungarri batek azukre, labore-olio, haragi eta animalia-koipe gutxiago izan behar ditu, eta barazki eta fruta gehiago. Egungo dietak kontuan hartuta, gure elikagaiak ekoizteko behar den ura portzentaje hauetan murriztu ahal izango litzateke: % 11 eta % 35 artean, haragi-kontsumoa barne hartzen duten dieta osasungarrietan.
% 33 eta % 55 artean, arrain-kontsumoa barne hartzen duten dieta ...
Epidemia arinago hazi da diru-sarrera baxuak eta ertainak dituzten herrialdeetan, bereziki Afrikako iparraldean eta hegoaldean, Ekialde Ertainean eta Pazifikoko irletan. Helduen obesitatea arrisku-faktore handia da eta horri lotuta, gaixotasun kardiobaskularrak, zenbait minbizia arrunt, diabetesa eta osteoartritisa izateko aukera handiagoak daude. Obesitatea prebenitzeko, bizitzako etapa guztietan egin behar da zerbait:
Gorputz-pisu handia duten amek aukera gehiago dituzte gehiegizko pisua edo obesitatea duten seme-alabak izateko. Amaren pisua kontrolatzea (haurdunaldiaren aurretik eta bitartean) amarentzako onuragarria ez ezik, etorriko den haurrarentzako onuragarria ere bada. Frogatuta dago: edoskitzeak haurren obesitatetik babesten du. OMEk gomendatzen du haurraren lehen sei hilabeteetan zehar bularreko umeak amaren esnearekin bakar-bakarrik elikatzeko. Kasu batzuetan, elikadura osagarria ...
Epidemia arinago hazi da diru-sarrera baxuak eta ertainak dituzten herrialdeetan, bereziki Afrikako iparraldean eta hegoaldean, Ekialde Ertainean eta Pazifikoko irletan. Helduen obesitatea arrisku-faktore handia da eta horri lotuta, gaixotasun kardiobaskularrak, zenbait minbizia arrunt, diabetesa eta osteoartritisa izateko aukera handiagoak daude. Obesitatea prebenitzeko, bizitzako etapa guztietan egin behar da zerbait:
Gorputz-pisu handia duten amek aukera gehiago dituzte gehiegizko pisua edo obesitatea duten seme-alabak izateko. Amaren pisua kontrolatzea (haurdunaldiaren aurretik eta bitartean) amarentzako onuragarria ez ezik, etorriko den haurrarentzako onuragarria ere bada. Frogatuta dago: edoskitzeak haurren obesitatetik babesten du. OMEk gomendatzen du haurraren lehen sei hilabeteetan zehar bularreko umeak amaren esnearekin bakar-bakarrik elikatzeko. Kasu batzuetan, elikadura osagarria ...
Europako Batzordeak ekintza-plan bat aurkeztu du bioekonomia iraunkor eta zirkular bat garatzeko Europako gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren zerbitzura.
Estrategia berriaren helburua da baliabide berriztagarrien erabilera iraunkorra hobetzea eta handitzea munduko eta tokiko erronkei aurre egiteko (hala nola klima-aldaketari eta garapen iraunkorrari aurre egiteko) eta milioi bat enplegu berde berri sortu ahal izateko 2030erako. Ikerketa eta berrikuntza funtsezkoak dira Europako ekonomiaren trantsizio ekologikoa bizkortzeko eta Nazio Batuen garapen iraunkorreko helburuak betetzeko. Estrategia horrekin, Europar Batasunaren helburua da hondakinak eta zaborrak balio handiko produktu, produktu kimiko ekologiko, pentsu eta ehungintzako produktu bihurtzeko aitzindari izatea. Ekonomia zirkular iraunkorra lortzeko, agintari publikoek eta industriak ahalegin koordinatua egin ...
EUROPHYT sistemak alerta azkarra ematen du inportatutako eta EBn merkaturatutako produktuen landare-osasuna kontrolatzeko.
Europako Batzordeak 2017. urteari dagokion txostena argitaratu du. Agiri horretan, jakinarazpenei buruzko estatistika gakoak aurkezten dira, eta, gainera, atzemateetan izandako joerak aztertzen dira 2013-2017 aldiko urteko zenbatekoetan oinarrituta. Hona hemen emaitza nabarmenenak: 2017an, EUROPHYT sistemak 8.072 jakinarazpen jaso zituen estatu kideek eta Suitzak atzemandako bidalketei buruz, EBko betebeharrak betetzen ez zituztelako. 7.719 produktu hirugarren herrialde batzuetakoak izan ziren.
Jakinarazpen guztien artetik 1.484 landareentzako organismo kaltegarriekin (izurriak) lotuta daude, 2016an baino % 18 gutxiago. Hirugarren herrialdetako produktuetan 1.477 atzemate jakinarazi ziren ildo horretan.
Hirugarren herrialdetako produktuekin lotuta, atzemateen % 19 inguru landareentzako ...
Elikagaien Segurtasun eta Kalitaterako Espainiako Elkarteak (SESAL) XIV. urteroko bilera egin du Salamancan, 2018ko urriaren 4an eta 5ean, Salamancan, “Segurtasunetik Elikagai Osotasunera” lemapean.
Elikagai Osotasunaren kontzeptu berri horrek, elikagai-segurtasunaz gain, elikagai-defentsa eta iruzurraren prebentzioa ere biltzen ditu. Gainera, kontzeptu horren pean, azkenaldian elikagaiak alferrik galtzearen kontrako borroka ere sartu da. Gai horien inguruan eztabaidatu da SESALen urteroko bilerara honetan, eta bertan parte hartu du ELIKAk. Hasteko, Nestleko Miquel Bonetek kalitatearen gaineko eztabaida moderatu zuen, administrazioaren, kontsumitzaileen, industriaren eta banaketaren, esparru akademikoaren eta komunikabideen ikuspegitik. Eztabaida horretan kalitate-kontzeptuari lotzen ari zaizkion alegazio berriei heldu zitzaien: iraunkortasuna, animalien ongizatea, propietate osasuntsuak, tokiko produktuak, merkaturatzeko ...
F1000 Research zientzia-aldizkarian argitaratutako artikulu batek berrikuspen osatu eta eguneratua egin du azken 10 urteetan nazioartean egin diren nanomaterialen arrisku-ebaluazioen aurrerabideari buruz. Berrikuspen horretan, nanosegurtasunarekin lotutako arriskuak ebaluatzeko estrategiak eta arlo horretako arazoei aurre egiteko protokoloen garapena eta ezarpena aztertu dituzte, baita ikerketaren bidez egin diren lorpenak eta emaitzak ere. Bestetik, askotariko nanomaterialekin ebidentzia zientifikoetan oinarritutako osasun- eta ingurumen-erabakiak hartzerakoan zer-nolako erronkei egin behar zaien aurre aipatzen du artikuluak. Birika-toxikologiaren arloko lehen azterlanetan hau ondorioztatu zen nanopartikulen eragin arriskutsuei dagokienez: birikentzat, partikula ultrafinetarako esposizioak toxikoagoak dira antzeko kimika duten partikula handiagoetarako esposizioak baino. Alabaina, oraindik ere erronka asko daude gainditzeke nanomaterialen eta giza ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.