Bilaketa emaitza:

Euskadiko erakundeek eta agente sektorialek alferrik galdutako elikagai kopurua %50 murrizteko konpromisoa hartu dute

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformak laguntza, kontzientziazioa eta etengabe lanean aritzea eskatu du elikagaien xahuketa murrizteko. Kalkulatzen da Euskadin 350.000 tona elikagai baino gehiago xahutzen dela urtean, eta helburua da kopuru hori erdira murriztea 2030. urterako. Gaur agente publikoek eta pribatuek izenpetu duten manifestuaren helburua da esfortzuak batzea 2030ean alferrik galtzen ditugun elikagaiak %50 gutxiago izan daitezen. Gaur, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Elika Fundazioko zuzendari nagusi Arantza Madariagak Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma aurkeztu dute, eta erakundeen eta agente sektorialen 60 ordezkari inguruk bat egin dute "Elikagaien Xahuketarik ez Euskadin " izeneko manifestuarekin. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila eta ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Kontsumitzaileek “gardentasuna” ulertzeko duten modua

FSAk ikerketa-proiektu baten emaitzak argitaratu ditu; ikerketa horretan, Erresuma Batuko herritarrei “gardentasuna” beraientzat zer zen galdetzen zitzaien, eta elikaduraren arloko lehentasunak ezartzen ditu, gardentasun handiagoa lortze aldera. Horrez gain, gardentasuna hobetzeko eta gardentasunarekiko konpromisoa sendotzeko ekimenak ere biltzen dira. Ikerketak elikadurari loturiko zazpi gai nagusi hauek aztertu zituen, gardentasunaren esparruan: ekoizpen-metodoak elikagaien kostua benetakotasuna animalien ongizatea elikagaien osaera eta etiketak Elikagaien Segurtasuna elikagaien arloko araudia Horretarako, hainbat foro eta tailer antolatu ziren Erresuma Batuko 64 herritarrekin. Ondorio hauek erdietsi zituzten: Gardentasunaren kontzeptua Parte-hartzaileek nabarmendu zuten ezinbestekoa dela elikagaiei buruzko informazio gardena jasotzea, eta adierazi zuten sentitu behar dela erosten dituzten elikagaiak seguruak direla eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadiko Elikagaien Segurtasunerako Zientzia Batzorde berria eratu da

Duela gutxi berritu dira Euskadiko Elikagaien Segurtasunerako Zientzia Batzordea osatzen duten kideak. Batzorde hori organo independentea da, eta xede du euskal administrazioari zientzia-aholkularitza eskaintzea, elikagaien arriskuen kudeaketa ebidentzia zientifikorik onenetan oinarritu ahal izan dezan. 63/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura arriskuak ebaluatzeko, aztertzeko eta horien gaineko aholkuak emateko organoak sortzen dituenak, arautzen ditu Zientzia Batzordearen osaera eta funtzioak. Dekretu horren arabera, Zientzia Batzordea diziplina anitzekoa izango da, eta elikagaien arriskuei loturiko ezagutza guztiak aintzat hartuko ditu. Gaur egun, hauek dira diziplina anitzeko talde horrek dituen ezagutza-arloak: Animalien ekoizpena eta osasuna. Landareen ekoizpena eta osasuna. Arrisku kimikoak – Toxikologia. Arrisku mikrobiologikoak – ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eman izena I+b-ren Europako Esparru Programaren Konferentzian!

CDTI-k eta Europako Batzordeak Europako Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren 10. Konferentzia antolatu dute Toledon, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzarrarekin elkarlanean. Konferentzia azaroaren 20an izango da, eta lelo hau izango du: “Hacia un Nuevo Horizonte”. Helburuak Espainiak Horizonte 2020 programan izan duen parte hartzea aztertzea, orain arte lortutakoa berrikusteko, eta ikustea zein aukera dauden Espainiako erakundeek programako azken bi urteetako proposamenen deialdiei hobeto aurre egiteko. Berrikuntzaren Europako Kontseiluak (EIC) ikerketa merkatura gerturatzeko martxan jarri dituen berrikuntzak berrikustea. Europako Batzordeari “Horizonte Europa”-rako proposamena aurkeztea. Bi ikuspegirekin aztertuko da: lehenik eta behin, ikuspegi instituzionalago eta estrategikoago batekin, eta bigarrenik, parte-hartzaileen ikuspegiarekin. Gainera, Konferentzian zehar, Horizonte ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

2018ko EFSAren zientzia-konferentzia: zientzia, elikadura, gizartea

70 herrialde baino gehiagotako elikagaien segurtasunaren eta arriskuen zientzia-ebaluazioaren arloko 1.100 profesional baino gehiago bildu ziren EFSAk Parman egin zuen zientzia-konferentzian, irailaren 18tik 21era. Elika ere bertan izan zen, eta beste 800 pertsonak streaming bidez jarraitu zuten. “Zientzia, elikadura, gizartea” lelopean, herritarrek zientzian duten konfiantzari, arriskuak ebaluatzeko muga berriei eta arrisku-kudeatzaileek aurretik dituzten erronkei buruz eztabaidatu zuten bertan, betiere egungo gizarte- eta politika-testuingurua kontuan hartuta. Eztabaida horietatik gomendio ugari atera dira, eta ziur elikagaien segurtasunaren arloko hurrengo estrategietan txertatuko direla. Azken garaietan, gardentasun-krisia dago, eta herritarrek konfiantza galdu dute, besteak beste Genetikoki Eraldatutako Organismoen inguruko eztabaida politiko eta sozialaren edo glifosatoa bezalako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Histamina-arriskua arrainean

FAO/OMEk txosten bat argitaratu du Salmonidae familiako arrainek duten histamina-arriskuari eta horrek giza osasunean izan dezakeen eraginari buruzko ebidentzia zientifikoa ebaluatzeko asmoz eginiko berrikuspen bibliografiko zehatz batekin. Histaminagatiko intoxikazioari eskonbroidosi esaten zaio, eta eskonbrotoxina (SPF) duten arrainak jateagatik sortzen da. Izen hori hartzen du, hain zuzen, gaixotasuna arrain eskonbridoak (atuna, hegaluzea, berdela, etab.) kontsumitzearekin lotzen delako, histidina libre asko baitute. Bakterio batzuek histidina deskarboxilasa entzima sortzen dute haztean. Entzima horrek erreakzionatu egiten du histidina librearekin (arrain espezie batzuek duten aminoazido naturala, bereziki Scombridae, Scomberesocidae eta Salmonidae familiakoek), eta orduan histamina sortzen da. Eskura ditugun datuen arabera pentsa daiteke histamina-maila altuak sortzen direla arrainak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

ERANETs II. tailerra, animalia-ekoizpenei buruzko ikerketak lehenesteari buruzkoa

Europako FACCE ERA-GAS, SusAn eta ICT-AGRI 2 sareek tailer bateratu bat egin zuten 2016an, eta haren arrakasta dela eta, bigarren tailer bat egin zuten otsailean, Dublinen, gai hau ardatz hartuta: “Zuhurtziaz arintzea animalia-ekoizpenetik datozen berotegi-efektuko gasen isurpenak”. FACCE ERA-GAS, ERA-Net SusAn eta ICT-AGRI 2 partzuergoetako ordezkariek hartu zuten parte tailer bateratuan, baita arlo tematikoetan izendatutako zientzia-adituek ere. EAEtik ELIKAk eta NEIKERek parte hartu zuten; ELIKAk SusAneko erakunde bazkide gisa, eta NEIKERek animalia-ekoizpeneko aditu gisa. II. tailer bateratu honetan, hasteko, abeltzaintza-ekoizpeneko iturri nagusietako berotegi-gasen isurpenak murrizteko etorkizun handiko estrategiak eztabaidatu ziren, eta, bigarrenik, iragarri berri den 2018ko deialdi bateraturako (urriaren 1ean aterako da) ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

2014-2020ko Akuikulturako Urte Anitzeko Plan Estrategikoaren jarraipena

MAPAMAko Arrantzako Idazkaritza Nagusiak Espainiako Akuikulturako Urte Anitzeko Plan Estrategikoaren tarteko berrikuspenaren txostena argitaratu du. 2017an egin zen. Txostenean ondorioztatzen da goiz dela ebaluazio zehatz bat egiteko baina badirudiela behar bezala inplementatzen ari dela Plan Estrategikoa, oro har, eta litekeena dela plan estrategikoa lagungarri izatea sektorea maila nazionalean hazteko.Plan Estrategikoa Planak erantzuna ematen dio akuikultura modu harmoniko eta iraunkor batean garatzeko aukera ematen duten jarraibideak eta jarduketak ezartzeko beharrari, Arrantza Politika Erkideari buruzko 1380/2013 Erregelamenduan ezartzen den moduan. Halaber, Autonomia Erkidegoek beren eskumenaren esparruan garatutako estrategiak ere jasotzen ditu.Tarteko berrikuspena Plan Estrategikoaren berrikuspena egiteko, bilakaera-adierazleen joera aztertu da, kontuan hartuz akuikulturako ekoizpenaren, balioaren ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

PNCOCAren gauzatze-mailari buruzko txostena, 2017. urtea

Ministerioak Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) gauzatze-mailari buruzko txostena argitaratu du, 2017. urteari dagokiona. Kontrolen emaitzak eskumenen banaketaren arabera bereizita azaldu dira. Txosten honetan zehaztuta dago nekazaritzari, abeltzantzari, arrantzari eta elikagaien kalitateari buruzko kontrol-programa guztien gauzatze-maila, baita kontrolen emaitzak ebaluatu ondoren ateratako ondorioak ere. Horrez gain, beste atal batean, kontrol-programei eginiko auditoretzei buruzko informazioa jaso da. Kontrolak denetarikoak dira, eta guztiak arrisku-irizpide eta adierazle desberdinetan oinarritzen dira. Hori dela eta, ezin da kontrol guztien inguruko ondorio orokor bat atera. Dena den, oro har esan daiteke kontrol-programek betetze-maila altua izan dutela, arrisku-irizpideak hobeto aplikatu direla aukeratutako laginean eta kontrolak hobetzeko jarduketak jarri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku emergenteak antzemateko ikuspegiak

EFSAk arrisku emergenteak antzemateko ikuspegi egituratu bat ezarri zuen: informazioa eta datuak bilatzea, biltzea, alderatzea eta sistematikoki aztertzea. Era berean, EFSAk ondorioztatu zuen metodologia eta tresna berriak behar zirela, estatu kideetan arrisku emergenteak antzematearen arloan datuak, ezagutzak eta metodoak modu eraginkorrean eta gardenean trukatzeko. Ondorioz, 2017ko udaberrian martxan jarri zen DEMETER proiektua, arriskuak ebaluatzeko Alemaniako institutuak gidatuta (BfR); haren helburua izan da arrisku emergenteak antzemateko egungo eta etorkizuneko prozedurak babestea. Proiektu honen emaitza izan dira, batetik, arrisku emergenteak antzemateko eta ebaluatzeko tresna irekiak, eta, bestetik, arriskuak ebaluatzeko hizkuntza bateratzeko gidaliburuak. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago