Bilaketa emaitza:

Horizonte Europa: berriak

Europako Batzordeak atari berri bat abiarazi du, eta horrek aurreko "Participant Portal" ordeztuko du. Horixe izango da Europar Batasuneko finantza-programetarako sarbide bakarra. Funding & Tender Opportunities Portal webgune berriak "Portal del participante"-n egun dauden funtzio guztiak hartzen ditu. Diseinu berria du eta hitz gakoen bidezko bilaketaren funtzioa hobetu du. Bi atariok martxan egongo dira, abenduaren amaieran 'Portal del participante' deskonektatzen den bitartean. Bestalde, Europar Batasuneko Lehiakortasunaren Kontseilua joan den azaroaren 30ean bildu zen, eta Horizonte Europaren (H2020i jarraituko dion etorkizuneko ikerketa- eta berrikuntza‑esparru programa) ikuspuntu orokorraren aldeko botoa eman du. EBko estatu kideek programaren jarduketa-ildo nagusiak adostu dituzte, Europako Batzordearen proposamenean oinarrituta (ekainean argitaratu ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Aurkezpenak “Gure elikadura-sistemaren iraunkortasunaren alde: 0 xahuketa”

Ekitaldi hau Garapen Ekonomikoa eta Azpiegiturak Saileko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika Sailburuordetzaren Jarduketa Planaren barruan dago; Plan hori Elika Fundazioarekin elkarlanean garatzen ari dira, eta helburua da Euskadin elikagai gutxiago xahutu daitezela lortzea.   Jardunaldiaren xedea zen arlo horretan egiten ari diren jarduketen berri ematea eta herritarrengan kontzientzia sortzea elikagai-xahuketaren arazoaren garrantziaren gainean.   Jardunaldiaren egitaraua ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Nola lagun diezaioke berrikuntzak etorkizuneko elikadura-sistemari?

Egungo Europako elikadura-sistema ez dago etorkizunerako prest: elikagaiak ekoitzi, prozesatu, garraiatu, kontsumitu eta xahutzeko modua ez da jasangarria; batez ere, helburua datozen belaunaldiei elikagaien eta nutrizioaren aldetik segurtasuna ematea bada. Hori dela eta, Europako Batzordeak FIT4FOOD2030 proiektua finantzatu du, Ikerkuntza eta Berrikuntzak (I+b) elikadura-sistema etorkizunera begira nola prestatu dezaketen aztertzeko. Erronka: Elikadura-sistema jasangarria FIT4FOOD2030 EBren I+b politikaren erantzuna da, garai honetako nazioarteko politika-gertakarien aurrean, Garapen Iraunkorreko Helburuak (ODS) eta COP21 konpromisoak berne, eta Elikadura eta Nutrizioaren 4 lehentasunak ditu oinarri: NUTRIZIOA dieta jasangarri eta osasuntsuentzat. GIRO zentzuduna eta ingurumenarekiko jasangarriak diren elikadura-sistemak. ZIRKULARITATEA eta efizientzia elikadura-sistemen baliabideetan. BERRIKUNTZA eta erkidegoen ahalduntzea. FIT4FOOD2030 proiektuak ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: prozesu-arriskuak katalanentzat

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) balioetsi egin du katalanentzat prozesu-kutsatzaile hauen ingestaren arriskua: 3-MCPD, 2-MCPD, horien gantz-azidoen esterrak eta gantz-azidoen ester glizidikoak. Azterlanak aztertu egin ditu, lehenik, konposatu horien kopuru handia izan dezaketen merkatuko elikagaiak, besteak beste, olio eta koipe finduak, eta olio eta koipe horiek izan ditzaketen elikagaiak. Bigarrenik, katalanen elikagai-kontsumoari buruzko datuak aintzat hartuta, prozesuko kutsatzaile horiekiko dieta‑esposizioaren balioespena egin da. Elikagaien edukia 3-MCPD eta 2-MCPD askeen kopuru handiena ogi, opil eta saltsetan aurki daiteke. Zehazki, maionesak dauka 3-MCPD kopuru handiena, eta 2-MCPDri dagokionez, soja-saltsaren hiru laginetatik batek baino ez zuen gainditzen detekzio-muga. Frijitzeko olio‑nahasketan ezin izan da zehaztu ez 3-MCPDren ez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europak ikuskatu egin du animalien ongizateari buruzko arauak betetzen diren ala ez

Europako Kontuen Epaitegiak ikuskapena egin du bost herrialdetan: Alemania, Frantzia, Italia, Errumania eta Polonia, egiaztatzeko bete egiten dela animalien ongizateari buruzko araudia.   Oro har, egiaztatu zen honako alderdi hauek ongi betetzen direla:   Txerri emeen taldekako hazkuntza. Oilo erruleei dagokionez, ohiko kaiolak baztertzea.   Hala ere, araudia ez da betetzen honako arlo hauetan:   Txerriei isatsa moztea. Distantzia luzeko garraioa. Burtzoratze-prozesuak animaliak hiltzean.   EEko Kontuen Epaitegiaren txostena     Gainera, ikuskatzaileek uste dute ez dagoela koordinaziorik NPBren finantza-baliabideei dagokienez, nahiz eta ongizatearen ikuskapena behar bezala betetzen den Baldintzapekotasunaren bidez.Nekazaritza Politika Bateratuak (NPB) nekazaritza-ordainketak egiteko, animalien ongizatearen gutxieneko mailari eutsi behar zaio; landa-garapenerako politikak, berriz, maila altuagoak lortzera bultzatzen ditu ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegaztiak hiltzean egon daitezkeen arriskuak identifikatzea eta sailkatzea

Urrian, 1099/2009 Araudirako Harremanetarako Puntu Nazionalek (PNC) bilkura bat egin zuten, eta bertan ariketa bat egin zuten kortako hegaztiak hiltzean gerta daitezkeen arriskuak identifikatzeko eta sailkatzeko.1099/2009 Araudirako Harremanetarako Puntu Nazionalak urtean behin elkartzen dira, informazioa eta animaliak hiltzean ongizatea hobetzeko praktikarik onenak elkartrukatzeko.   Azkeneko ekitaldiko emaitzak adierazten du Estatu kideetan zein diren arrisku ohikoenak eta albait arinen jorratu beharrekoak animalia horien ongizatea babesteko.   Hegaztiak hiltzeko prozesua deskargatik heriotzeraino doa, eta hainbat fasetan bana daiteke: iritsiera, deskarga, estabulazioa, maneiua, murrizketa, burtzoratzea eta odolustea. Fase bakoitzean, animaliak hainbat arrisku izaten ditu eta euren ongizatea murrizteko arriskua izaten dute.   PCNko adituek hiltzeko prozesuan dauden arriskuak zerrendatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europak albaitaritza-sendagaiei buruzko arau berriak argitaratuko ditu

Europar Batasunak (EB) aurki argitaratuko ditu hiru araudi berri, eta horiek eguneratu egingo dute albaitaritza-sendagaien eta sendagai-pentsuen esparrua, honako xede hauekin:   Erresistentzia antimikrobianoari (AMR) modu eraginkorragoan aurre egitea. Sendagaien/sendagai-pentsuen eskuragarritasuna eta segurtasuna areagotzea.   Zehazki, honako hauek dira Araudiak:   Albaitaritza-sendagaiei buruzko Araudia, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena 2001/82/CE Zuzentaraua baliogabetzen duena Albaitaritza-pentsuen ekoizpenari, komertzializazioari eta erabilerari buruzko Araua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena 183/2005 Araudia (EE) aldarazi eta 90/167/CEE Zuzentaraua baliogabetzen duena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Araudia 726/2004 Araudia (EE) aldarazten du. Horren bidez ezartzen dira giza eta abere erabilerarako sendagaiak baimendu eta kontrolatzeko erkidego mailako prozedurak eta sortzen da Sendagaietarako Europako Agentzia 1901/2006 ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Dioxinek eta PCBek giza osasunerako duten arriskua berriz aztertzea

EFSAk eguneratu egin du dietaren bidez hartzen ditugun dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen esposizioa. Europako herrialdeek emandako esposizioari buruzko datuek gainditu egiten dute EFSAk ezarritako maila onargarri berria, adin tarte guztietan; hori dela eta, EFSAk ondorioztatu du dioxinekiko esposizioa arazo dela giza osasunerako.   Sabeleratze onargarri berria EFSAk animaliekin egindako azterketa esperimental eta epidemiologikoetako datuak berrikusi ditu, eta gizakietan hautemandako ondorioak hartu ditu oinarri arriskua ebaluatzeko, animaliei buruzko datuak osagarri gisa hartuta. CONTAM adituen taldeak sabeleratze onargarri berria ezarri du (TWI) elikagaietako dioxina eta dioxinen antzeko PCBetarako: 2 pikogramo EQT (baliokide toxiko) gorputzaren pisuko kilogramo bakoitzeko. Erreferentzia-balio hori 2001ean Europako Batzordearen Elikagaiei buruzko Batzorde ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Genomaren sekuentziazio osoaren Europako plataforma, patogenoen zaintzarako

EFSAk INNUENDO proiektuaren azken txostena argitaratu du ”Arrisku mikrobiologikoak eta kimikoak identifikatzeko eta ezaugarritzeko ikuspegi berriak” deialdiaren harira. Eusko Jaurlaritzak deialdiaren zati bat finantzatu du, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) parte-hartzea izan du, erreferentziako beste ikerketa-zentro eta laborategi batzuekin eta Elikagaien Segurtasunaren arloko Europako Agentziekin batera.   Helburua Analisi-plataforma bat eta prozedura estandarrak diseinatzea elikagai bidez transmititzen diren patogenoen agerraldiak zaindu eta ikertzeko genomaren sekuentziazio osoa (WGS) erabiltzeko. Faseak Lehenik eta behin, parte-hartzaileek egungo gabeziak eta beharrizanak identifikatu zituzten, hainbat sektoretan aplika daitezkeen konponbideak aurkitzeko. Informazio hori abiapuntutzat hartuta, baliabide ekonomiko eta giza baliabide mugatuak zituzten herrialde txikiei zuzenduriko plataforma bat garatu zuten. Hori ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europaren egokitzapena klima-inpaktuetara: Batzordeak estrategia ebaluatu du

2013an EBko egokitzapen-estrategian aurreikusitakoa baino premiazkoagoa da EBko herrialdeak eta sektore ekonomikoak egokitzea. Horixe da, hain zuzen ere, Batzordeak lortutako emaitza nagusietako bat. Emaitza horiek duela gutxi argitaratu den estrategiaren ebaluazioan daude. Uste da premiazkoa dela estatu kideek erreakzionatzea, berotegi-efektuko gasen isuria murrizteko, eta testuinguru horretan aurrera egin behar dute Parisko Itunak eta klima- eta energia-politikek. IPCCren gobernu arteko txostenak, duela gutxi argitaratuak, agerian uzten du tenperaturak dagoeneko 1ºC gora egin duela giza jardueraren ondorioz, eta 2030erako 1,5ºC igoko dela gaur egungo isuri-erritmoari eusten bazaio. Klima-aldaketara egokitzeko EBren 2013ko estrategiak klima aldetik Europa erresilienteagoa iradokitzen zuen, hiru helburu nagusirekin: Estatu kideek ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago