Bilaketa emaitza:

2017 Fitosanitarioen EPN txostena

Produktu Fitosanitarioen Erabilera Jasangarrirako Ekintzen Plan Nazionalan sartuta daude 2009/128/EC-aren helburuak. Lehenengo Plana 2013-17 aldirako egin zen, eta 2017ko abenduaren 31n amaitu zen. 2017 ekitaldiko EPN-aren emaitzen txostenean jasotako datuen artean, hauek dira aipagarrienak: Prestakuntza eman zaie 3.457 aholkulari, 248.059 erabiltzaile profesionali eta 25.229 saltzaileri. Hauek dira ROPO (defentsa sanitariorako baliabideen ekoizleen eta operadoreen erregistro ofiziala) sortu zenetik egon diren izen-emateak: produktu fitosanitarioen 4.661 hornitzaile, tratamenduen ia 5.751 enpresa, 17.097 aholkulari eta 795.542 erabiltzaile profesional baino gehiago. Zazpi IKI gida (izurriteen kudeaketa integrala) onartu dira; hauei dagozkie: hostodun barazkiak, hostozabalak, liliazeoak, arroza, kiwia, gaztainondoa eta pistatxoa. 115 baimen berri, 54 erabilera-luzapen, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Klima Aldaketa: “1,5ºC-ko berotze globalari buruzko txosten berezia”

Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioak eginiko gonbidapenari jarraikiz, IPCCk “1,5ºC-ko berotze globalari buruzko txosten berezia” egin du. Horren bidez, funtsezko ekarpen zientifiko bat egin nahi da abenduan Katowicen (Polonia) egingo den Klima Aldaketari buruzko Biltzarrean. IPCC da klima-aldaketari, horren eraginei, etorkizunean ekar ditzakeen arriskuei eta aldaketari erantzuteko ditugun aukerei buruzko ezagutza zientifikoak ebaluatzeaz arduratzen den nazioarteko erakunde nagusia. 2015eko abenduaren 12ko Parisko Hitzarmenak jarraipena emango dio 2020an amaituko den Kyotoko Protokoloari. Hain zuzen, 196 naziok sinatu zuten hitzarmen hori, bi helburu nagusi hauek betetzeko asmoz: “mundu-mailako batez besteko tenperaturaren gorakada 2ºC baino askoz ere beherago mantentzea, industriaurreko mailekin alderatuta; eta ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Aurretiko ebaluazioa: patogenotasun eskaseko hegazti-gripearen birusa haragi gordinaren eta arrautzen bidez transmititzea

EFSAk aurretiko ebaluazio kualitatibo bat egin du patogenotasun eskaseko hegazti-gripea (LPAI) hegaztien arrautza gordinen eta hegaztien haragi gordinaren bidez (izan hazitakoak izan basatiak) transmititzeko probabilitateari buruz. Hauek dira ebaluazioaren emaitzak: Birusaren eraginpean dagoen ustiategi bateko hegazti bizien muskulu-ehunetan LPAI birusa egoteko probabilitatea ez da handia galiformeetan (oiloak eta oilaskoak) eta oso txikia da antseriformeetan (ahateak eta antzarak). Kutsatutako haragi gordinarekiko esposizioaren ondorioz LPAI birusarekin kutsatzeko probabilitatea osoa txikia da, bai hazitako hegaztien kasuan bai hegazti basatien kasuen. Oso zaila da gizakiak haragi gordina manipulatzeagatik kutsatzea, eta ia ezinezkoa haragia jateagatik. Birusaren eraginpean dagoen ustiategi bateko hegaztien arrautzetan LPAI birusa egoteko probabilitatea oso txikia da galiformeetan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aztarna hidrikoa txikiagoa da dieta osasungarrietan

Europako Batzordearen JRC zentroak (Europako Ikerketa Zentroa) “Nature Sustainability” aldizkarian argitaratutako azterlan batean ondorioztatu du dieta osasungarria izateak, giza osasunarentzat onuragarria izateaz gain, ur geza asko aurrezten duela. Europako batez besteko dietak, oro har, gehiegizko kontsumoa du ezaugarri; bereziki animalia-produktu gehiegi kontsumitzen ditugu, eta nagusiki haragia, zeinak aztarna hidriko* handia baitu. Dieta osasungarri batek azukre, labore-olio, haragi eta animalia-koipe gutxiago izan behar ditu, eta barazki eta fruta gehiago. Egungo dietak kontuan hartuta, gure elikagaiak ekoizteko behar den ura portzentaje hauetan murriztu ahal izango litzateke: % 11 eta % 35 artean, haragi-kontsumoa barne hartzen duten dieta osasungarrietan. % 33 eta % 55 artean, arrain-kontsumoa barne hartzen duten dieta ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Haurren obesitatea: egoera eta OMEk gomendatutako ekintzak

Epidemia arinago hazi da diru-sarrera baxuak eta ertainak dituzten herrialdeetan, bereziki Afrikako iparraldean eta hegoaldean, Ekialde Ertainean eta Pazifikoko irletan. Helduen obesitatea arrisku-faktore handia da eta horri lotuta, gaixotasun kardiobaskularrak, zenbait minbizia arrunt, diabetesa eta osteoartritisa izateko aukera handiagoak daude. Obesitatea prebenitzeko, bizitzako etapa guztietan egin behar da zerbait: Gorputz-pisu handia duten amek aukera gehiago dituzte gehiegizko pisua edo obesitatea duten seme-alabak izateko. Amaren pisua kontrolatzea (haurdunaldiaren aurretik eta bitartean) amarentzako onuragarria ez ezik, etorriko den haurrarentzako onuragarria ere bada. Frogatuta dago: edoskitzeak haurren obesitatetik babesten du. OMEk gomendatzen du haurraren lehen sei hilabeteetan zehar bularreko umeak amaren esnearekin bakar-bakarrik elikatzeko. Kasu batzuetan, elikadura osagarria ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Haurren obesitatea: egoera eta OMEk gomendatutako ekintzak

Epidemia arinago hazi da diru-sarrera baxuak eta ertainak dituzten herrialdeetan, bereziki Afrikako iparraldean eta hegoaldean, Ekialde Ertainean eta Pazifikoko irletan. Helduen obesitatea arrisku-faktore handia da eta horri lotuta, gaixotasun kardiobaskularrak, zenbait minbizia arrunt, diabetesa eta osteoartritisa izateko aukera handiagoak daude. Obesitatea prebenitzeko, bizitzako etapa guztietan egin behar da zerbait: Gorputz-pisu handia duten amek aukera gehiago dituzte gehiegizko pisua edo obesitatea duten seme-alabak izateko. Amaren pisua kontrolatzea (haurdunaldiaren aurretik eta bitartean) amarentzako onuragarria ez ezik, etorriko den haurrarentzako onuragarria ere bada. Frogatuta dago: edoskitzeak haurren obesitatetik babesten du. OMEk gomendatzen du haurraren lehen sei hilabeteetan zehar bularreko umeak amaren esnearekin bakar-bakarrik elikatzeko. Kasu batzuetan, elikadura osagarria ...

Irakurri gehiago

Estrategia berria bioekonomian Europa iraunkor baterako

Europako Batzordeak ekintza-plan bat aurkeztu du bioekonomia iraunkor eta zirkular bat garatzeko Europako gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren zerbitzura. Estrategia berriaren helburua da baliabide berriztagarrien erabilera iraunkorra hobetzea eta handitzea munduko eta tokiko erronkei aurre egiteko (hala nola klima-aldaketari eta garapen iraunkorrari aurre egiteko) eta milioi bat enplegu berde berri sortu ahal izateko 2030erako. Ikerketa eta berrikuntza funtsezkoak dira Europako ekonomiaren trantsizio ekologikoa bizkortzeko eta Nazio Batuen garapen iraunkorreko helburuak betetzeko. Estrategia horrekin, Europar Batasunaren helburua da hondakinak eta zaborrak balio handiko produktu, produktu kimiko ekologiko, pentsu eta ehungintzako produktu bihurtzeko aitzindari izatea. Ekonomia zirkular iraunkorra lortzeko, agintari publikoek eta industriak ahalegin koordinatua egin ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

EUROPHYT: 2017ko atzemateei buruzko urteko txostena

EUROPHYT sistemak alerta azkarra ematen du inportatutako eta EBn merkaturatutako produktuen landare-osasuna kontrolatzeko. Europako Batzordeak 2017. urteari dagokion txostena argitaratu du. Agiri horretan, jakinarazpenei buruzko estatistika gakoak aurkezten dira, eta, gainera, atzemateetan izandako joerak aztertzen dira 2013-2017 aldiko urteko zenbatekoetan oinarrituta. Hona hemen emaitza nabarmenenak: 2017an, EUROPHYT sistemak 8.072 jakinarazpen jaso zituen estatu kideek eta Suitzak atzemandako bidalketei buruz, EBko betebeharrak betetzen ez zituztelako. 7.719 produktu hirugarren herrialde batzuetakoak izan ziren. Jakinarazpen guztien artetik 1.484 landareentzako organismo kaltegarriekin (izurriak) lotuta daude, 2016an baino % 18 gutxiago. Hirugarren herrialdetako produktuetan 1.477 atzemate jakinarazi ziren ildo horretan. Hirugarren herrialdetako produktuekin lotuta, atzemateen % 19 inguru landareentzako ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

SESALen XIV. Bilera, Salamanca, 2018

Elikagaien Segurtasun eta Kalitaterako Espainiako Elkarteak (SESAL) XIV. urteroko bilera egin du Salamancan, 2018ko urriaren 4an eta 5ean, Salamancan, “Segurtasunetik Elikagai Osotasunera” lemapean. Elikagai Osotasunaren kontzeptu berri horrek, elikagai-segurtasunaz gain, elikagai-defentsa eta iruzurraren prebentzioa ere biltzen ditu. Gainera, kontzeptu horren pean, azkenaldian elikagaiak alferrik galtzearen kontrako borroka ere sartu da. Gai horien inguruan eztabaidatu da SESALen urteroko bilerara honetan, eta bertan parte hartu du ELIKAk. Hasteko, Nestleko Miquel Bonetek kalitatearen gaineko eztabaida moderatu zuen, administrazioaren, kontsumitzaileen, industriaren eta banaketaren, esparru akademikoaren eta komunikabideen ikuspegitik. Eztabaida horretan kalitate-kontzeptuari lotzen ari zaizkion alegazio berriei heldu zitzaien: iraunkortasuna, animalien ongizatea, propietate osasuntsuak, tokiko produktuak, merkaturatzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nanopartikulen arriskuak ebaluatzeko estrategiak

F1000 Research zientzia-aldizkarian argitaratutako artikulu batek berrikuspen osatu eta eguneratua egin du azken 10 urteetan nazioartean egin diren nanomaterialen arrisku-ebaluazioen aurrerabideari buruz. Berrikuspen horretan, nanosegurtasunarekin lotutako arriskuak ebaluatzeko estrategiak eta arlo horretako arazoei aurre egiteko protokoloen garapena eta ezarpena aztertu dituzte, baita ikerketaren bidez egin diren lorpenak eta emaitzak ere. Bestetik, askotariko nanomaterialekin ebidentzia zientifikoetan oinarritutako osasun- eta ingurumen-erabakiak hartzerakoan zer-nolako erronkei egin behar zaien aurre aipatzen du artikuluak. Birika-toxikologiaren arloko lehen azterlanetan hau ondorioztatu zen nanopartikulen eragin arriskutsuei dagokienez: birikentzat, partikula ultrafinetarako esposizioak toxikoagoak dira antzeko kimika duten partikula handiagoetarako esposizioak baino. Alabaina, oraindik ere erronka asko daude gainditzeke nanomaterialen eta giza ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago