Bilaketa emaitza:

Elikagaien arrisku kimiko eta mikrobiologikoen lehenespena

EFSAk argitaratu berri du txosten bat, non Suediako Elikagai Segurtasunerako Agentziak (NFA) elikagaietako arrisku kimiko eta mikrobiologikoak sailkatzeko prestatu duen tresna deskribatzen baita. Tresna hori erabilgarria da arriskuak lehenesteko eta kudeatzaileei erabakiak hartzen laguntzeko, eta, halaber, bide ematen du interes-talde guztiak arriskuak analizatzeko prozesuan elkarrekin ondo komunika daitezen. Arrisku kimikoak eta mikrobiologikoak ebaluatzeko, askotariko ikuspegiak erabili izan dira, eta horrek zaildu egiten du arriskuen sailkapen bateratu bat egitea. Arriskuak lehenesteko plataforma bateratu bat osatzeko aukera aztertzeko helburuz, ikerketa honetan jaso dira arrisku mikrobiologikoen eta kimikoen ebaluazioaren artean faktore hauei dagokienez dauden aldeak eta antzekotasunak: Arrisku akutuak vs kronikoak Esposizioaren ebaluazioa Atalasea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Disruptore endokrinoentzako irizpide berriak EBn: elikakatean dituzten ondorioak. Lan-mahai eskandinaviarra (Uppsala, 2016ko azaroak 29-30)

Disruptore endokrinoak (DE) hormonen funtzionamenduan eragiten duten substantziak dira, eta kalteak eragin ditzakete osasunean. Askotariko produktu kimikoek eragiten dute disrupzio endokrinoa. Zaila da horiek identifikatzeko irizpidea zientifikoki zehaztea, eta ondorio garrantzitsuak izan ditzake esparruko erakunde eta enpresa askotan. Europako Batzordeak zenbait urtez atzeratu ditu irizpide zientifikoak ezartzeko erabakiak, baina azkenean 2017ko irailaren 4an ezarri zituen asaldura endokrinoaren propietateak zehazteko irizpide zientifikoak. Horretarako, Batzordearen 2017/2100 Erregelamendu Delegatua (EB) egin zuen, zeina 2018ko ekainaren 7an sartu baitzen indarrean estatu kide guztietan. Elikakatearekin zerikusia duten hainbat eragilek osaturiko lan-mahai bat bildu zen 2016ko azaroaren 29an eta 30ean, eta bertan Europako araudi berria indarrean sartzearen ondorio ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Xylella ssp. bakterioaren ostalarien datu-basea eta izurriaren kategorizazioa eguneratu dira

EFSAk eguneratu egin du Xylella ssp bakterioaren ostalari gisa jarduten duten landareen datu-basea. Eguneratze horretan daude argitaratutako literatura berrian eta EUROPHYTen jakinarazpenetan identifikatutako 567 espezie. X. fastidiosa eta X. taiwanensis espezieek osatzen dute orain zerrenda, eta bertan jasotzen da Xylella bakterioarekiko erresistenteak edo toleranteak diren landare barietateen informazioa ere. Eguneratu egin da, halaber, izurriaren kategorizazioa, zeina 2015ean argitaratutako arrisku-ebaluazioaren parte baita. Eguneratze horretan sartu da izurriaren eta izurriak EBn eta EBtik kanpo dituen bektoreen biologiari eta banaketari buruzko azken informazioa. Aurreikuspenen arabera, 2019aren hasiera aldera eguneratuko da erabat arrisku-ebaluazioa. FVOk Xylella fastidiosaren Espainiako egoera eta kontrola ebaluatu ditu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Nanoteknologia eta Elikagaien Segurtasuna

"Nanoteknología eta Elikagaien Segurtasuna"ri buruzko artikulua, ELIKAk egindakoa eta Nutrición Hospitalaria aldizkarian argitaratuta. Nutr. Hosp. 2018; 35 (N.º Extra. 4): pp. 146-149. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europar Batasuneko haurren obesitatearen mapa

Europako Ikerkuntza Zentroak (JRC) eskualdeko txosten soziologiko eta ekonomikoa garatu du, Europar Batasuneko herrialde guztietako haur eta nerabeen obesitateari buruzkoa. Argitalpen hori eskualdeko datu sozioekonomikoak erabiliz informazio interesgarria eskaintzen duten aldizkako argitalpen sinpleen serie berri baten barruan kokatuta dago. Txosten bakoitzak EBko adierazle sozioekonomikoak aurkezten ditu, hiru elementu gako hauek erabiliz: datuak, mapak eta argudioak. Txosten horretan EBko 28 estatu kideetako haur eta nerabeen gainpisuaren eta obesitatearen dimentsioa agertzen da, baita Europako batez bestekoa ere. Horrez gain, datu bereiziak ere ageri dira, hainbat mailatan (egoera sozioekonomikoaren, eskualdearen edo udalerriaren arabera), mapak erabiliz. Aurkezten diren datu eta mapek erakusten dutenez, hezkuntza-maila funtsezko determinatzailea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europar Batasuneko haurren obesitatearen mapa

Europako Ikerkuntza Zentroak (JRC) eskualdeko txosten soziologiko eta ekonomikoa garatu du, Europar Batasuneko herrialde guztietako haur eta nerabeen obesitateari buruzkoa. Argitalpen hori eskualdeko datu sozioekonomikoak erabiliz informazio interesgarria eskaintzen duten aldizkako argitalpen sinpleen serie berri baten barruan kokatuta dago. Txosten bakoitzak EBko adierazle sozioekonomikoak aurkezten ditu, hiru elementu gako hauek erabiliz: datuak, mapak eta argudioak. Txosten horretan EBko 28 estatu kideetako haur eta nerabeen gainpisuaren eta obesitatearen dimentsioa agertzen da, baita Europako batez bestekoa ere. Horrez gain, datu bereiziak ere ageri dira, hainbat mailatan (egoera sozioekonomikoaren, eskualdearen edo udalerriaren arabera), mapak erabiliz. Aurkezten diren datu eta mapek erakusten dutenez, hezkuntza-maila funtsezko determinatzailea ...

Irakurri gehiago

Ziurgabetasun zientifikoak lantzeko gomendioak

Europar Batasuneko aholkularitza zientifikorako agentziek jakinarazi beharreko ziurgabetasunak identifikatzen dituzte ebidentzia zientifikoak biltzeko prozesuan. Horren helburua da arduradun politikoek hobeto ulertzea aurkeztutako ebidentziaren irmotasuna eta ondoriozko politika erabat informatutako oinarriaren gainean egitea.   Testuinguru horretan, EBko Aholkularitza Zientifikorako Agentzien Sareak (ANSA) txosten bat egin du, eta bertan jasotzen dira Sareko 12 agentziek hartutako ikuspuntuak beren emaitzetan ziurgabetasun zientifikoa lantzeko. Helburua da oinarri bat ematea, gai eta kontu komunak identifikatzeko eta hainbat agentziaren aholkularitza zientifikoko emaitzetan ziurgabetasun zientifikoa zehazteari, identifikatzeari eta jakinarazteari buruzko gogoeta sustatzeko.   Identifikatutako ziurgabetasun nagusien artean daude honako hauetatik eratorritakoak: araudia, lanaren plangintza eta azterketaren diseinua, erabilitako datuen ordezkagarritasuna eta fidagarritasuna, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2016ko urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan

EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 82.649 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2016ko datu hauek aurki daitezke: Laginen % 96,2k hondakinak legezko mugen azpitik (LMR) zituen. 2016ko laginetan plagiziden hondakin gehiago aurkitu izanaren arrazoia kontrol egitamuan konposatu kloratuen aurreneko barneraketa da. Laginen % 50,7k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk eta laginen % 45,5k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik. Beste herrialde batzuetako laginen % 7,2k gainditu zituen legezko mugak, % 4,7k ageriki gainditu (ez konforme) bazituen ere. Europari dagokionez, berriz, laginen % 2,4k gainditu zituen legezko mugak, baina  laginen % 1,2k ageriki. Umeentzako elikagaiak Umeentzako elikagaien 1.676 lagin aztertu ziren: ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunari buruzko gida Elikagai Bankuentzat

AECOCek egin duen gida hau Elikagai Bankuetako langile eta boluntarioak gaitzeko baliabide bat da. Xedea da definitzea elikagai bankuek eta haren erakunde onuradunek elikagaiak biltegiratu, garraiatu eta manipulatzean bete behar dituzten segurtasuneko oinarrizko printzipioak. Honako gai hauekin lotutako gomendioak zerrendatu dira: Instalazio fisikoen eraikuntza eta mantentze-lanak Ekipoa eta lanabesak Norberaren higienea Garbiketa eta desinfekzioa Elikagaiak narriaduratik eta kutsadurarik babestea Etiketak eta trazabilitatea Berriro eskura daitezkeen elikagaiak Izoztea, desizoztea eta birberotzea Instalazio sanitarioak eta horien kontrola Zaborra eta hondakinak Intsektuak, karraskariak eta animalien kontrola Elikagaiak jasotzea Biltegiratzea eta garraiatzea Boluntarioak prestatzea Horrez gain, taula hauek ere agertzen dira: “Gomendatutako kontserbazio-aldia” eta “Erabakiak hartzea elikagai ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

2016ko urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan

EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 82.649 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2016ko datu hauek aurki daitezke: Laginen % 96,2k hondakinak legezko mugen azpitik (LMR) zituen. 2016ko laginetan plagiziden hondakin gehiago aurkitu izanaren arrazoia kontrol egitamuan konposatu kloratuen aurreneko barneraketa da. Laginen % 50,7k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk eta laginen % 45,5k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik. Beste herrialde batzuetako laginen % 7,2k gainditu zituen legezko mugak, % 4,7k ageriki gainditu (ez konforme) bazituen ere. Europari dagokionez, berriz, laginen % 2,4k gainditu zituen legezko mugak, baina laginen % 1,2k ageriki. Umeentzako elikagaiak Umeentzako elikagaien 1.676 lagin aztertu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago