Txosten honetan, FAOk, OIEk eta OMEk antimikrobianoekiko erresistentzien (RAM) ugaritzearen aurkako estrategien ezarpen-mailari buruz egin duten bigarren autoebaluazio-inkestaren emaitzak aztertuko ditugu.OMEko 194 estatu kideetako 154k bete zuten autoebaluazioa (% 79,4ko erantzun-tasa). Oraindik ez da bete 2017rako ezarritako helburua, baina 93 herrialdek esan zuten ekintza-plan bat zutela (100era irits daitezke) eta 51k plana garatzen ari zirela.
Iturria: Analysis report of the second round of results of AMR country self-assessment survey 2018
Sektore anitzeko koordinazio talde bat ezartzea funtsezkoa da antimikrobianoekiko erresistentziari aurre egiteko ekintza bateratu eta iraunkor bat garatuko dela bermatzeko. 2017an, herrialdeen % 20k adierazi zuten ez zutela inolako koordinazio-mekanismorik. Hala ere, koordinazio-mekanismoak abian zituzten herrialdeen ...
FVOk ikerketa-ikuskapen bat egin zuen Espainian, 2018ko otsailaren 20tik martxoaren 1era. Horren helburua zen egiaztatzea autoritate eskudunek behar bezala kontrolatzen dutela ea Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren (UE) 528/2012 Araudiaren (biozidak saltzeari eta erabiltzeari buruzkoa) zenbait alderdi aplikatzen diren. Hauek izan ziren eginiko ikuskapenaren emaitza nagusiak: Laurogeiko hamarkadatik, biozidak erregistratzeko ongi egituratutako sistema bat dago indarrean, eta autoritate eskudunek ongi kontrolatzen dute bioziden komertzializazioa eta erabilera: komertzializatutako biozida guztiak baimendu edo jakinarazten dira legeria nazional iragankorraren edo Europar Batasuneko legeriaren arabera;
Biozidak fabrikatu, ontziratu eta banatzen dituzten establezimenduak erregistratuta daude;
Prestakuntza-sistema bat dago indarrean bioziden erabiltzaile profesionalentzat, eta aplikazio-neurriak behar bezala ezarrita ...
Dagoeneko eskuragarri dago WP 2018-2020ren bertsio berria, Europako Batzordeak 2018ko uztailaren 24an argitaratua; hor jasotzen dira 2018ko urriaren 16an zabalduko diren 2019ko deialdien topic-ak ere.Gomendagarria da berrikustea topic-en deskripzioak, deialdien datak eta gai bakoitzera bideratu den aurrekontua, aldaketa txiki batzuk egin baitira.2019ko urtarrilaren 23an itxiko dira Berrikuntza Ekintzen (IA), Babes eta Koordinazio Ekintzen (CSA), ERA-NET Cofunden eta Europar Baterako Programaren topic-en deialdiak, fase bakarrean, baita Ikerketa eta Berrikuntza Ekintzen (RIA) lehenengo fasea ere. 2. fasea (RIA) 2019ko irailaren 4an itxiko da.Proiektu-proposamenak aurkeztu nahi dituzten erakundeek Harremanetarako Puntu Nazionaletara (NCP) jo ahal dute, baldin eta deialdiei buruzko informazio gehiago edo deialdi ...
EFSAren arrisku kimikoei buruzko OpenFoodTox datu-baseak elikagai eta pentsuetan dauden substantzia kimikoen datu toxikologikoak ematen ditu. Datu-base horrekin, Elikagai Segurtasunaren arloko agentziek eta beste organismo batzuek errazago egin ahal dituzte arrisku-ebaluazioak.Gaur-gaurkoz, EFSAren OpenFoodTox datu-baseak 4.750 substantzia kimiko baino gehiagoren datuak biltzen ditu, berriki 321 substantzia gehitu ondoren. Gainera, interfazea hobetu denez eta datuak esploratzeko funtzio gehiago jarri direnez, orain errazago kontsulta daiteke datu-basea. Bestalde, datu-basearen bertsio berriak gizakien eta animalien osasunean oinarritutako 1.816 erreferentzia-balio baino gehiago ere ematen ditu (esaterako, eguneroko ingesta onargarri eta toleragarriak), produktu fitosanitarioen, kutsatzaileen, elikagai-osagaien eta elikagai- eta pentsu-gehigarrien 132 arrisku-ebaluaziotatik ateratakoak.Azkenik, EFSAk nabarmendu duenez, datu-base ...
EFSAren arrisku kimikoei buruzko OpenFoodTox datu-baseak elikagai eta pentsuetan dauden substantzia kimikoen datu toxikologikoak ematen ditu. Datu-base horrekin, Elikagai Segurtasunaren arloko agentziek eta beste organismo batzuek errazago egin ahal dituzte arrisku-ebaluazioak.Gaur-gaurkoz, EFSAren OpenFoodTox datu-baseak 4.750 substantzia kimiko baino gehiagoren datuak biltzen ditu, berriki 321 substantzia gehitu ondoren. Gainera, interfazea hobetu denez eta datuak esploratzeko funtzio gehiago jarri direnez, orain errazago kontsulta daiteke datu-basea. Bestalde, datu-basearen bertsio berriak gizakien eta animalien osasunean oinarritutako 1.816 erreferentzia-balio baino gehiago ere ematen ditu (esaterako, eguneroko ingesta onargarri eta toleragarriak), produktu fitosanitarioen, kutsatzaileen, elikagai-osagaien eta elikagai- eta pentsu-gehigarrien 132 arrisku-ebaluaziotatik ateratakoak.Azkenik, EFSAk nabarmendu duenez, datu-base ...
EFSAk, Europan barazki izoztuekin lotuta gertatu den azken Listeria monocytogenes agerraldiaren harira, Europako Batzordeari gomendio batzuk eman dizkio L. monocytogenes hala prozesaketa-uretan eta frutak, barazkiak edo belar izoztuak ekoizten dituzten instalazioetan nola azken elikagai ekoitzian detektatzeko laginketa-estrategia eta metodo mikrobiologiko egokienei buruz.EFSAk zazpi urratseko laginketa-estrategia bat osatu du, elikagaiak prozesatzeko plantetan L. monocytogenes kutsatzeko iturriak eta bideak identifikatzeko xedez. Estrategia horri esker, agintaritza eskudunek eta elikagai-enpresetako operadoreek errazago ikertu ahal izango dituzte listeria-agerraldiak.Gainera, EFSAk L. monocytogenes-en ingurumen-monitorizazioa egiteko laginketa-puntu kritikoak identifikatu ditu elikagaiak ukitzen dituzten gainazaletan, hala nola hauetan: Zoruak, bereziki pitzadurak, hormak eta hustubideak.
Sabaiak, goialdeko egiturak eta igarobideak.
...
Ministerioa arau berri bat osatzen ari da basoko faunaren eta espezie zinegetikoen (ehiza) arloko jarduketa sanitarioak arautzeko. Testu horrek ezarriko du zer zaintza-sistema behar diren gaixotasunak detektatzeko eta, gaixotasunik badago, zer jarduketa gauzatu behar diren. Bestalde, espezie zinegetikoen saneamendu-jarduketak gehitu dira; zehazki, I. eta II. kategorietako espazioetan (hazkuntza intentsiboko barruti zinegetikoak) ibiltzen diren basurde, orein eta adarzabalei dagozkienak. Autoritate eskudun bakoitzak eskualdeak sailkatu behar izango ditu urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan. Besteak beste honako baldintza hauek ezartzen dira: Tuberkulosiaren urteroko zaintza egin behar zaie espezie zinegetikoei eta basoko faunari.
Azpiproduktuak egoki kudeatu behar dira, 50/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz.
Hazkuntza intentsiboko barrutietan, espezie zinegetikoak ezingo ...
Aldatu egin da BSE (behien entzefalopatia espongiformea) sindromearen araudia ardi eta ahuntzei dagokienez. Aldaketa horri esker, hilketa egin den estatu kideko agintaritza eskudunak onartutako metodo bat erabili ahal izango da animaliak hamabi hilabete baino gehiago dituen jakiteko. 969/2018 (EE) Erregelamendua Zehazki, 999/2001 (EE) Erregelamenduaren 1. puntuko b) letra aldatu da. Honela geratu da:
“ardiei eta ahuntzei dagokienez: garezurra, garuna eta begiak barne, eta orno-muina, baldin eta animaliek hamabi hilabete baino gehiago badituzte edo haien hortzoian behin betiko ebakortzen bat atera bada, edota hamabi hilabete baino gehiago badituzte hilketa egin den estatu kideko agintaritza eskudunak onartutako metodo baten arabera”.
Arrisku-material espezifikoak
Behi, ardi eta ahuntzetan ...
Nekazaritzako Berrikuntzaren Europako Elkarteak (EIP-AGRI) Horizon 2020 programaren 2. gizarte-erronkarekin lotutako 2019ko deialdiei buruzko liburuxka bat argitaratu du.2. gizarte-erronkak (2GE), hots, ‘Elikagaien segurtasuna, nekazaritza iraunkorra eta basogintza, itsas ikerketa eta ur kontinentalen ikerketa, eta bioekonomia’, 3,7 bilioi euroko aurrekontua du, eta helburu du nekazariek eta basoginek gaur egun dituzten arazoei irtenbideak ematea. H2020k eragile ugariko ikuspegi batekin finantzatzen ditu proiektuak: ikertzaileek eta enpresek elkarrekin eraikitzen dituzte irtenbideak, ezagutzak partekatuz eta emaitza praktikoak eta merkatuan aplikatzeko modukoak sortuz. Horregatik, EIP-AGRIk aktiboki babesten ditu proiektuok.EIP-AGRIk “gutxirekin gauza gehiago eta hobeak lortuko dituen” nekazaritza eta basogintza lehiakor eta iraunkorra sustatzeko lan egiten du. Elkartearen ...
Europako Batzordeak eskatuta, produktu fitosanitarioei eta haien hondakinei buruzko EFSAren PPR Panelak zientzia-irizpen bat eman zuen bularreko haurrentzako eta haur txikientzako elikagaietako plagizida-hondakinen ebaluazio sakona egiteko. Zientzia-irizpen hori egiteko, EFSAren PPR Panelak honako hauek hartu zituen kontuan, besteak beste: Elikadurarako Zientzia Batzordearen irizpenak; kiloko 0,01 miligramoko gehieneko hondakin-muga (GHM) ezarri zuen haurtxoentzako eta haur txikientzako elikagaietako plagizida-hondakinetarako;
EFSAren Zientzia Batzordeak 16 astetik beherako bularreko haurrentzako elikagaietako substantzien arriskuaren;
haurtxoen eta haur txikien organo eta sistemen garapenari buruzko ezagutza. Hona hemen ondorio nagusiak: 16 astetik beherako bularreko haurren kasuan, ez dirudi bularreko haurrentzako eta haur txikientzako elikagaietarako ezarritako 0,01 mg/kg-ko GHMren barruan plagizidek ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.