Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformak laguntza, kontzientziazioa eta etengabe lanean aritzea eskatu du elikagaien xahuketa murrizteko.
Kalkulatzen da Euskadin 350.000 tona elikagai baino gehiago xahutzen dela urtean, eta helburua da kopuru hori erdira murriztea 2030. urterako. Gaur agente publikoek eta pribatuek izenpetu duten manifestuaren helburua da esfortzuak batzea 2030ean alferrik galtzen ditugun elikagaiak %50 gutxiago izan daitezen.
Gaur, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Elika Fundazioko zuzendari nagusi Arantza Madariagak Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma aurkeztu dute, eta erakundeen eta agente sektorialen 60 ordezkari inguruk bat egin dute "Elikagaien Xahuketarik ez Euskadin " izeneko manifestuarekin.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila eta ...
FSAk ikerketa-proiektu baten emaitzak argitaratu ditu; ikerketa horretan, Erresuma Batuko herritarrei “gardentasuna” beraientzat zer zen galdetzen zitzaien, eta elikaduraren arloko lehentasunak ezartzen ditu, gardentasun handiagoa lortze aldera. Horrez gain, gardentasuna hobetzeko eta gardentasunarekiko konpromisoa sendotzeko ekimenak ere biltzen dira. Ikerketak elikadurari loturiko zazpi gai nagusi hauek aztertu zituen, gardentasunaren esparruan: ekoizpen-metodoak
elikagaien kostua
benetakotasuna
animalien ongizatea
elikagaien osaera eta etiketak
Elikagaien Segurtasuna
elikagaien arloko araudia Horretarako, hainbat foro eta tailer antolatu ziren Erresuma Batuko 64 herritarrekin. Ondorio hauek erdietsi zituzten: Gardentasunaren kontzeptua
Parte-hartzaileek nabarmendu zuten ezinbestekoa dela elikagaiei buruzko informazio gardena jasotzea, eta adierazi zuten sentitu behar dela erosten dituzten elikagaiak seguruak direla eta ...
Duela gutxi berritu dira Euskadiko Elikagaien Segurtasunerako Zientzia Batzordea osatzen duten kideak. Batzorde hori organo independentea da, eta xede du euskal administrazioari zientzia-aholkularitza eskaintzea, elikagaien arriskuen kudeaketa ebidentzia zientifikorik onenetan oinarritu ahal izan dezan. 63/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura arriskuak ebaluatzeko, aztertzeko eta horien gaineko aholkuak emateko organoak sortzen dituenak, arautzen ditu Zientzia Batzordearen osaera eta funtzioak. Dekretu horren arabera, Zientzia Batzordea diziplina anitzekoa izango da, eta elikagaien arriskuei loturiko ezagutza guztiak aintzat hartuko ditu. Gaur egun, hauek dira diziplina anitzeko talde horrek dituen ezagutza-arloak: Animalien ekoizpena eta osasuna.
Landareen ekoizpena eta osasuna.
Arrisku kimikoak – Toxikologia.
Arrisku mikrobiologikoak – ...
CDTI-k eta Europako Batzordeak Europako Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren 10. Konferentzia antolatu dute Toledon, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzarrarekin elkarlanean. Konferentzia azaroaren 20an izango da, eta lelo hau izango du: “Hacia un Nuevo Horizonte”. Helburuak Espainiak Horizonte 2020 programan izan duen parte hartzea aztertzea, orain arte lortutakoa berrikusteko, eta ikustea zein aukera dauden Espainiako erakundeek programako azken bi urteetako proposamenen deialdiei hobeto aurre egiteko.
Berrikuntzaren Europako Kontseiluak (EIC) ikerketa merkatura gerturatzeko martxan jarri dituen berrikuntzak berrikustea.
Europako Batzordeari “Horizonte Europa”-rako proposamena aurkeztea. Bi ikuspegirekin aztertuko da: lehenik eta behin, ikuspegi instituzionalago eta estrategikoago batekin, eta bigarrenik, parte-hartzaileen ikuspegiarekin. Gainera, Konferentzian zehar, Horizonte ...
70 herrialde baino gehiagotako elikagaien segurtasunaren eta arriskuen zientzia-ebaluazioaren arloko 1.100 profesional baino gehiago bildu ziren EFSAk Parman egin zuen zientzia-konferentzian, irailaren 18tik 21era. Elika ere bertan izan zen, eta beste 800 pertsonak streaming bidez jarraitu zuten.
“Zientzia, elikadura, gizartea” lelopean, herritarrek zientzian duten konfiantzari, arriskuak ebaluatzeko muga berriei eta arrisku-kudeatzaileek aurretik dituzten erronkei buruz eztabaidatu zuten bertan, betiere egungo gizarte- eta politika-testuingurua kontuan hartuta. Eztabaida horietatik gomendio ugari atera dira, eta ziur elikagaien segurtasunaren arloko hurrengo estrategietan txertatuko direla. Azken garaietan, gardentasun-krisia dago, eta herritarrek konfiantza galdu dute, besteak beste Genetikoki Eraldatutako Organismoen inguruko eztabaida politiko eta sozialaren edo glifosatoa bezalako ...
FAO/OMEk txosten bat argitaratu du Salmonidae familiako arrainek duten histamina-arriskuari eta horrek giza osasunean izan dezakeen eraginari buruzko ebidentzia zientifikoa ebaluatzeko asmoz eginiko berrikuspen bibliografiko zehatz batekin. Histaminagatiko intoxikazioari eskonbroidosi esaten zaio, eta eskonbrotoxina (SPF) duten arrainak jateagatik sortzen da. Izen hori hartzen du, hain zuzen, gaixotasuna arrain eskonbridoak (atuna, hegaluzea, berdela, etab.) kontsumitzearekin lotzen delako, histidina libre asko baitute. Bakterio batzuek histidina deskarboxilasa entzima sortzen dute haztean.
Entzima horrek erreakzionatu egiten du histidina librearekin (arrain espezie batzuek duten aminoazido naturala, bereziki Scombridae, Scomberesocidae eta Salmonidae familiakoek), eta orduan histamina sortzen da. Eskura ditugun datuen arabera pentsa daiteke histamina-maila altuak sortzen direla arrainak ...
Europako FACCE ERA-GAS, SusAn eta ICT-AGRI 2 sareek tailer bateratu bat egin zuten 2016an, eta haren arrakasta dela eta, bigarren tailer bat egin zuten otsailean, Dublinen, gai hau ardatz hartuta: “Zuhurtziaz arintzea animalia-ekoizpenetik datozen berotegi-efektuko gasen isurpenak”.
FACCE ERA-GAS, ERA-Net SusAn eta ICT-AGRI 2 partzuergoetako ordezkariek hartu zuten parte tailer bateratuan, baita arlo tematikoetan izendatutako zientzia-adituek ere. EAEtik ELIKAk eta NEIKERek parte hartu zuten; ELIKAk SusAneko erakunde bazkide gisa, eta NEIKERek animalia-ekoizpeneko aditu gisa.
II. tailer bateratu honetan, hasteko, abeltzaintza-ekoizpeneko iturri nagusietako berotegi-gasen isurpenak murrizteko etorkizun handiko estrategiak eztabaidatu ziren, eta, bigarrenik, iragarri berri den 2018ko deialdi bateraturako (urriaren 1ean aterako da) ...
MAPAMAko Arrantzako Idazkaritza Nagusiak Espainiako Akuikulturako Urte Anitzeko Plan Estrategikoaren tarteko berrikuspenaren txostena argitaratu du. 2017an egin zen. Txostenean ondorioztatzen da goiz dela ebaluazio zehatz bat egiteko baina badirudiela behar bezala inplementatzen ari dela Plan Estrategikoa, oro har, eta litekeena dela plan estrategikoa lagungarri izatea sektorea maila nazionalean hazteko.Plan Estrategikoa Planak erantzuna ematen dio akuikultura modu harmoniko eta iraunkor batean garatzeko aukera ematen duten jarraibideak eta jarduketak ezartzeko beharrari, Arrantza Politika Erkideari buruzko 1380/2013 Erregelamenduan ezartzen den moduan. Halaber, Autonomia Erkidegoek beren eskumenaren esparruan garatutako estrategiak ere jasotzen ditu.Tarteko berrikuspena Plan Estrategikoaren berrikuspena egiteko, bilakaera-adierazleen joera aztertu da, kontuan hartuz akuikulturako ekoizpenaren, balioaren ...
Ministerioak Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) gauzatze-mailari buruzko txostena argitaratu du, 2017. urteari dagokiona. Kontrolen emaitzak eskumenen banaketaren arabera bereizita azaldu dira. Txosten honetan zehaztuta dago nekazaritzari, abeltzantzari, arrantzari eta elikagaien kalitateari buruzko kontrol-programa guztien gauzatze-maila, baita kontrolen emaitzak ebaluatu ondoren ateratako ondorioak ere. Horrez gain, beste atal batean, kontrol-programei eginiko auditoretzei buruzko informazioa jaso da.
Kontrolak denetarikoak dira, eta guztiak arrisku-irizpide eta adierazle desberdinetan oinarritzen dira. Hori dela eta, ezin da kontrol guztien inguruko ondorio orokor bat atera. Dena den, oro har esan daiteke kontrol-programek betetze-maila altua izan dutela, arrisku-irizpideak hobeto aplikatu direla aukeratutako laginean eta kontrolak hobetzeko jarduketak jarri ...
EFSAk arrisku emergenteak antzemateko ikuspegi egituratu bat ezarri zuen: informazioa eta datuak bilatzea, biltzea, alderatzea eta sistematikoki aztertzea. Era berean, EFSAk ondorioztatu zuen metodologia eta tresna berriak behar zirela, estatu kideetan arrisku emergenteak antzematearen arloan datuak, ezagutzak eta metodoak modu eraginkorrean eta gardenean trukatzeko. Ondorioz, 2017ko udaberrian martxan jarri zen DEMETER proiektua, arriskuak ebaluatzeko Alemaniako institutuak gidatuta (BfR); haren helburua izan da arrisku emergenteak antzemateko egungo eta etorkizuneko prozedurak babestea. Proiektu honen emaitza izan dira, batetik, arrisku emergenteak antzemateko eta ebaluatzeko tresna irekiak, eta, bestetik, arriskuak ebaluatzeko hizkuntza bateratzeko gidaliburuak.
...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.