Bilaketa emaitza:

Antimikrobianoekiko erresistentziaren aurkako ekintza-planen nazioarteko aurrerapena

Txosten honetan, FAOk, OIEk eta OMEk antimikrobianoekiko erresistentzien (RAM) ugaritzearen aurkako estrategien ezarpen-mailari buruz egin duten bigarren autoebaluazio-inkestaren emaitzak aztertuko ditugu.OMEko 194 estatu kideetako 154k bete zuten autoebaluazioa (% 79,4ko erantzun-tasa). Oraindik ez da bete 2017rako ezarritako helburua, baina 93 herrialdek esan zuten ekintza-plan bat zutela (100era irits daitezke) eta 51k plana garatzen ari zirela. Iturria: Analysis report of the second round of results of AMR country self-assessment survey 2018 Sektore anitzeko koordinazio talde bat ezartzea funtsezkoa da antimikrobianoekiko erresistentziari aurre egiteko ekintza bateratu eta iraunkor bat garatuko dela bermatzeko. 2017an, herrialdeen % 20k adierazi zuten ez zutela inolako koordinazio-mekanismorik. Hala ere, koordinazio-mekanismoak abian zituzten herrialdeen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Biozidei buruzko Araudiaren aplikazioa Espainian

FVOk ikerketa-ikuskapen bat egin zuen Espainian, 2018ko otsailaren 20tik martxoaren 1era. Horren helburua zen egiaztatzea autoritate eskudunek behar bezala kontrolatzen dutela ea Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren (UE) 528/2012 Araudiaren (biozidak saltzeari eta erabiltzeari buruzkoa) zenbait alderdi aplikatzen diren.   Hauek izan ziren eginiko ikuskapenaren emaitza nagusiak:   Laurogeiko hamarkadatik, biozidak erregistratzeko ongi egituratutako sistema bat dago indarrean, eta autoritate eskudunek ongi kontrolatzen dute bioziden komertzializazioa eta erabilera: komertzializatutako biozida guztiak baimendu edo jakinarazten dira legeria nazional iragankorraren edo Europar Batasuneko legeriaren arabera; Biozidak fabrikatu, ontziratu eta banatzen dituzten establezimenduak erregistratuta daude; Prestakuntza-sistema bat dago indarrean bioziden erabiltzaile profesionalentzat, eta aplikazio-neurriak behar bezala ezarrita ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

H2020n Elikagaien Segurtasunari buruzko 2019ko deialdiak eguneratu dira

Dagoeneko eskuragarri dago WP 2018-2020ren bertsio berria, Europako Batzordeak 2018ko uztailaren 24an argitaratua; hor jasotzen dira 2018ko urriaren 16an zabalduko diren 2019ko deialdien topic-ak ere.Gomendagarria da berrikustea topic-en deskripzioak, deialdien datak eta gai bakoitzera bideratu den aurrekontua, aldaketa txiki batzuk egin baitira.2019ko urtarrilaren 23an itxiko dira Berrikuntza Ekintzen (IA), Babes eta Koordinazio Ekintzen (CSA), ERA-NET Cofunden eta Europar Baterako Programaren topic-en deialdiak, fase bakarrean, baita Ikerketa eta Berrikuntza Ekintzen (RIA) lehenengo fasea ere. 2. fasea (RIA) 2019ko irailaren 4an itxiko da.Proiektu-proposamenak aurkeztu nahi dituzten erakundeek Harremanetarako Puntu Nazionaletara (NCP) jo ahal dute, baldin eta deialdiei buruzko informazio gehiago edo deialdi ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Arrisku kimikoen datu-basea eguneratu da

EFSAren arrisku kimikoei buruzko OpenFoodTox datu-baseak elikagai eta pentsuetan dauden substantzia kimikoen datu toxikologikoak ematen ditu. Datu-base horrekin, Elikagai Segurtasunaren arloko agentziek eta beste organismo batzuek errazago egin ahal dituzte arrisku-ebaluazioak.Gaur-gaurkoz, EFSAren OpenFoodTox datu-baseak 4.750 substantzia kimiko baino gehiagoren datuak biltzen ditu, berriki 321 substantzia gehitu ondoren. Gainera, interfazea hobetu denez eta datuak esploratzeko funtzio gehiago jarri direnez, orain errazago kontsulta daiteke datu-basea. Bestalde, datu-basearen bertsio berriak gizakien eta animalien osasunean oinarritutako 1.816 erreferentzia-balio baino gehiago ere ematen ditu (esaterako, eguneroko ingesta onargarri eta toleragarriak), produktu fitosanitarioen, kutsatzaileen, elikagai-osagaien eta elikagai- eta pentsu-gehigarrien 132 arrisku-ebaluaziotatik ateratakoak.Azkenik, EFSAk nabarmendu duenez, datu-base ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku kimikoen datu-basea eguneratu da

EFSAren arrisku kimikoei buruzko OpenFoodTox datu-baseak elikagai eta pentsuetan dauden substantzia kimikoen datu toxikologikoak ematen ditu. Datu-base horrekin, Elikagai Segurtasunaren arloko agentziek eta beste organismo batzuek errazago egin ahal dituzte arrisku-ebaluazioak.Gaur-gaurkoz, EFSAren OpenFoodTox datu-baseak 4.750 substantzia kimiko baino gehiagoren datuak biltzen ditu, berriki 321 substantzia gehitu ondoren. Gainera, interfazea hobetu denez eta datuak esploratzeko funtzio gehiago jarri direnez, orain errazago kontsulta daiteke datu-basea. Bestalde, datu-basearen bertsio berriak gizakien eta animalien osasunean oinarritutako 1.816 erreferentzia-balio baino gehiago ere ematen ditu (esaterako, eguneroko ingesta onargarri eta toleragarriak), produktu fitosanitarioen, kutsatzaileen, elikagai-osagaien eta elikagai- eta pentsu-gehigarrien 132 arrisku-ebaluaziotatik ateratakoak.Azkenik, EFSAk nabarmendu duenez, datu-base ...

Irakurri gehiago

Listeria monocytogenes detektatzeko laginketei buruzko gomendioak

EFSAk, Europan barazki izoztuekin lotuta gertatu den azken Listeria monocytogenes agerraldiaren harira, Europako Batzordeari gomendio batzuk eman dizkio L. monocytogenes hala prozesaketa-uretan eta frutak, barazkiak edo belar izoztuak ekoizten dituzten instalazioetan nola azken elikagai ekoitzian detektatzeko laginketa-estrategia eta metodo mikrobiologiko egokienei buruz.EFSAk zazpi urratseko laginketa-estrategia bat osatu du, elikagaiak prozesatzeko plantetan L. monocytogenes kutsatzeko iturriak eta bideak identifikatzeko xedez. Estrategia horri esker, agintaritza eskudunek eta elikagai-enpresetako operadoreek errazago ikertu ahal izango dituzte listeria-agerraldiak.Gainera, EFSAk L. monocytogenes-en ingurumen-monitorizazioa egiteko laginketa-puntu kritikoak identifikatu ditu elikagaiak ukitzen dituzten gainazaletan, hala nola hauetan: Zoruak, bereziki pitzadurak, hormak eta hustubideak. Sabaiak, goialdeko egiturak eta igarobideak. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Basoko faunaren inguruko araudi berria

Ministerioa arau berri bat osatzen ari da basoko faunaren eta espezie zinegetikoen (ehiza) arloko jarduketa sanitarioak arautzeko.   Testu horrek ezarriko du zer zaintza-sistema behar diren gaixotasunak detektatzeko eta, gaixotasunik badago, zer jarduketa gauzatu behar diren.   Bestalde, espezie zinegetikoen saneamendu-jarduketak gehitu dira; zehazki, I. eta II. kategorietako espazioetan (hazkuntza intentsiboko barruti zinegetikoak) ibiltzen diren basurde, orein eta adarzabalei dagozkienak. Autoritate eskudun bakoitzak eskualdeak sailkatu behar izango ditu urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan. Besteak beste honako baldintza hauek ezartzen dira:   Tuberkulosiaren urteroko zaintza egin behar zaie espezie zinegetikoei eta basoko faunari. Azpiproduktuak egoki kudeatu behar dira, 50/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Hazkuntza intentsiboko barrutietan, espezie zinegetikoak ezingo ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

BSE araudia aldatzen da ardientzako

Aldatu egin da BSE (behien entzefalopatia espongiformea) sindromearen araudia ardi eta ahuntzei dagokienez. Aldaketa horri esker, hilketa egin den estatu kideko agintaritza eskudunak onartutako metodo bat erabili ahal izango da animaliak hamabi hilabete baino gehiago dituen jakiteko.   969/2018 (EE) Erregelamendua   Zehazki, 999/2001 (EE) Erregelamenduaren 1. puntuko b) letra aldatu da. Honela geratu da:   “ardiei eta ahuntzei dagokienez: garezurra, garuna eta begiak barne, eta orno-muina, baldin eta animaliek hamabi hilabete baino gehiago badituzte edo haien hortzoian behin betiko ebakortzen bat atera bada, edota hamabi hilabete baino gehiago badituzte hilketa egin den estatu kideko agintaritza eskudunak onartutako metodo baten arabera”.   Arrisku-material espezifikoak   Behi, ardi eta ahuntzetan ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Horizon 2020 programarako 2019ko finantzaketa-aukerak

Nekazaritzako Berrikuntzaren Europako Elkarteak (EIP-AGRI) Horizon 2020 programaren 2. gizarte-erronkarekin lotutako 2019ko deialdiei buruzko liburuxka bat argitaratu du.2. gizarte-erronkak (2GE), hots, ‘Elikagaien segurtasuna, nekazaritza iraunkorra eta basogintza, itsas ikerketa eta ur kontinentalen ikerketa, eta bioekonomia’, 3,7 bilioi euroko aurrekontua du, eta helburu du nekazariek eta basoginek gaur egun dituzten arazoei irtenbideak ematea. H2020k eragile ugariko ikuspegi batekin finantzatzen ditu proiektuak: ikertzaileek eta enpresek elkarrekin eraikitzen dituzte irtenbideak, ezagutzak partekatuz eta emaitza praktikoak eta merkatuan aplikatzeko modukoak sortuz. Horregatik, EIP-AGRIk aktiboki babesten ditu proiektuok.EIP-AGRIk “gutxirekin gauza gehiago eta hobeak lortuko dituen” nekazaritza eta basogintza lehiakor eta iraunkorra sustatzeko lan egiten du. Elkartearen ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Haurtxoentzako eta haur txikientzako elikagaietako pestizidei buruzko zientzia-irizpena

Europako Batzordeak eskatuta, produktu fitosanitarioei eta haien hondakinei buruzko EFSAren PPR Panelak zientzia-irizpen bat eman zuen bularreko haurrentzako eta haur txikientzako elikagaietako plagizida-hondakinen ebaluazio sakona egiteko. Zientzia-irizpen hori egiteko, EFSAren PPR Panelak honako hauek hartu zituen kontuan, besteak beste: Elikadurarako Zientzia Batzordearen irizpenak; kiloko 0,01 miligramoko gehieneko hondakin-muga (GHM) ezarri zuen haurtxoentzako eta haur txikientzako elikagaietako plagizida-hondakinetarako; EFSAren Zientzia Batzordeak 16 astetik beherako bularreko haurrentzako elikagaietako substantzien arriskuaren; haurtxoen eta haur txikien organo eta sistemen garapenari buruzko ezagutza. Hona hemen ondorio nagusiak: 16 astetik beherako bularreko haurren kasuan, ez dirudi bularreko haurrentzako eta haur txikientzako elikagaietarako ezarritako 0,01 mg/kg-ko GHMren barruan plagizidek ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago