Bilaketa emaitza:

Batzordeak Espainiako atunaren sektorea ikuskatu du

Europako Batzordearen Elikagaien Osasun eta Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak ikuskaritza bat egin zuen Espainian, 2017ko urriaren 16tik 23ra bitartean. Ikuskaritza horren helburua zen Espainiako atunaren sektoreko kontrol ofizialen funtzionamendua eta eraginkortasuna ebaluatzea, baita izandako azken alertaren ondoren agintari eskudunek beharrezko neurriak ezarri dituzten egiaztatzea ere. Txostenean ondorioztatzen da zenbait neurri hartu direla elkarrekin egindako misioan identifikatutako puntuei aurre egiteko, batez ere lehengaien hautagarritasunari, kolore-aldaketari eta lotutako gehigarrien erabilerari dagokienez. Hala ere, ikuskaritza egin zitzaien autonomia-erkidego guztiek ez zituzten neurri horiek aplikatu, batez ere baimendutako gehigarrien erabilera egokiari buruzko neurriak (quantum satis). Erabilitako lehengaiak bermatzeko hartutako neurriak, hein handi batean, ekoizleen baieztapenetan oinarritzen dira. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Beauverizina eta eniatina mikotoxinen toxikotasunaren ebaluazioa

Beauverizina (BEA) eta Enniatins (ENNB) mikotoxinak Fusarium onddoak sortzen ditu, eta elikagai eta pentsuetan egoten dira. Arrisku-ebaluazioan (EFSA-2014), Agintaritzak ondorioztatu zuen ez zeudela in vivo toxikotasunaren behar adina datu mikotoxina horiek gizakientzat izan zezaketen arriskuaren ebaluazio zehatza egiteko; horrenbestez, ezin izan ziren ezarri erreferentzia-balioak edo ingestaren balioak. Txosten honetan, BEAren eta ENNBren ahozko toxikotasuna aztertu da karraskarietan. Horretarako, in vitro eta in vivo ahozko genotoxikotasun akutuaren probak uztartu dira dosi errepikatuen ahozko toxikotasunarekin. Hala, toxikotasuna hainbat mailatan detektatu ahal izan da: nerbioak, immunologia, endokrinologia, ugalketa eta garapena. BEA Dosi errepikatuak aplikatu ostean, Beauverizina (BEA) mikotoxinarako eginiko genotoxikotasun-azterketa guztiek emaitza negatiboak izan zituzten, duodenoan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Toxina naturalak elikagaietan

OMEk elikagaietako toxina naturalen fitxa bat argitaratu du, eta bertan zehatz-mehatz azaldu du haietako bakoitza, haien kausak, elikagaietara transmititzeko moduak, elikagai kaltetu nagusiak eta toxina naturalak dituzten elikagaiak jaten dituzten pertsonentzako toxikotasuna. Zer dira toxina naturalak? Toxina naturalak organismo biziek naturalki ekoizten dituzten konposatu toxikoak dira. Horrenbestez, berez ez dira kaltegarriak ekoizten dituzten organismoentzat, baina toxikoak izan daitezke elikagaien bidez jaten dituzten animalia eta pertsonentzat. Nola ekoizten dira? Toxina batzuk landareek ekoizten dituzte, harraparien, intsektuen edo mikroorganismoen aurkako defentsa naturalerako mekanismo gisa, edota mikroorganismoek (hala nola onddoek) eragindako infestazioaren ondorioz, estres klimatikoari erantzuteko (lehorteei, hezetasunari eta muturreko tenperaturari, adibidez). Toxina naturalen beste iturri bat ozeano ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fumonisinek animalien osasunerako izan ditzaketen arriskuak

EFSAk, Europako Batzordeak eskatuta, irizpen zientifiko bat argitaratu du pentsuetan dauden fumonisinek eta horien forma aldatu eta ezkutukoek animalien osasunarentzat duten arriskuari buruz. Fumonisinak mikotoxinak dira, nagusiki Fusarium verticillioides eta Fusarium proliferatum onddoek sortuak. Zerealetan sortzen dira batik bat, bereziki artoan. B1 fumonisina (FB1), FB2 eta FB3 dira pentsuetako fumonisina ohikoenak, eta, horrenbestez, EFSAko adituen taldeak eginiko ebaluazioan sartu dira. FB1, FB2 eta FB3 fumonisinek ekiteko modu bera dute, eta profil toxikologiko antzekoa dutela uste da. Elikakateko kutsatzaileei buruzko EFSAko adituen taldeak (CONTAM) honako ondorio hauek azpimarratu ditu: Ondorio kaltegarririk ez dakarren maila (NOAEL) identifikatu da behientzat, txerrientzat, eskortako hegaztientzat (oilaskoak, ahateak eta ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Elikagaietan mikotoxinak egoteko arriskuari buruzko bilketa

Mundu osoko elikagai-laboreen % 25 mikotoxinekin kutsatuta daude, eta arrisku hori larriagotzen ari da batik bat klima-aldaketaren ondorioz, mikotoxinak ekoizten dituzten onddoei hazteko bide ematen baitie. Artikulu honetan azaltzen da zer diren mikotoxinak, zer-nolako eragina duten elikakatean, zein diren mikotoxina nagusiak eta haien ondorio toxikoak, zein elikagairi erasaten dioten, eta mikotoxinak murrizteko eta kontrolatzeko zer neurri hartu diren. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikrobioen aurkako erresistentzia komunikatzeko estrategietarako jarraibideak

FAOk dokumentu bat aurkeztu du, zeinetan jarraibide batzuk jasotzen baitira mikrobioen aurkako erresistentzien arazoa lantzeko eta horiei buruzko kontzientzia sortzeko estrategiak formulatzeko eta zabaltzeko prozesua gidatzeko.Dokumentua bi unitate osagarritan dago egituratuta: lehenengoan, kontzeptu-esparrua ezartzen da, eta bigarrenean, berriz, mikrobioen aurkako erresistentziei buruz kontzientziatzeko estrategia garatzeko metodologia-esparrua, “osasun bakar bat” ikuspegiarekin.Unitate honetan, agerian jartzen da komunikazioa garrantzitsua dela jokabide-aldaketa bat eskatzen duen edozein esku-hartze estrategiaren helburuak lortzeko.Era berean, mikrobioen aurkako erresistentzien arazoa aurkezten da, zeina gero eta handiagoa baita, eta haren kausak azaltzen dira, bai eta osasun publikoan eta nekazaritzako elikagaien sistemaren jasangarritasunean duen eragina ere.Atal honetan, kontzientziazio-estrategiaren prozesua proposatzen da. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadi, H2020ren funtsak lortu dituzten autonomia-erkidegoetan hirugarrena

Kontuan harturik Horizon 2020 programaren arrakasta-tasa (finantzatutako proposamenak vs aurkeztutakoak) % 12 txikitu dela lehiakortasun izugarriaren ondorioz, Espainiako erakundeak emaitza bikainak ari dira lortzen: 2014 eta 2017 artean, 2.816 milioi euroko diru-laguntza lortu dute, EB-28ko % 10eko itzulkinarekin (behin-behineko emaitzak), eta Europako batez besteko arrakasta-tasa baino handiagoa dute (% 13). Hala, Espainia oraindik laugarren dago diru-laguntza lortu duten herrialdeen rankingean, Alemaniaren eta Erresuma Batuaren atzetik. Euskadi: funtsak lortu dituzten autonomia-erkidegoetan hirugarrena Autonomia-erkidegoen arabera, Kataluniak lortu du funts gehien (% 29,5), ondoren Madrilgo Erkidegoak (% 24,9), EAEk (% 14,6) eta Valentziako Erkidegoak (% 8,4), eta gainerako erkidegoek gutxiago lortu dute. Euskadik 411 milioi euro lortu ditu H2020ko I+G+B jardueretan parte ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaiak xahutzearen kontrako etorkizuneko Euskadiko Plataformaren mahai teknikoa eratu da

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Jarduketen Plan Koordinatua abiaraztea erabaki du; plan horren helburua da ekintza zehatzak sustatzea eta babestea Euskadin elikagaiak sortzeko, hornitzeko eta kontsumitzeko katean alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murrizteko eta xahutze horri aurrea hartzeko. Horretarako, arlo horretako askotariko erakunde eta entitateekin elkarlanean jardungo dute. Halaber, Jarduketa Plan honek helburu du soberan gelditzen diren elikagaiak giza kontsumorako eman ahal izateko aukerak sortzea, baita soberakin horiek animaliak elikatzeko berreskuratzea ere. FAOren esanetan, giza kontsumorako diren elikagaien heren bat galdu egiten da edo alferrik galtzen da mundu osoan, hau da urtean 1.300 milioi tona galtzen dira. Zenbateko hori ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaiak xahutzearen kontrako etorkizuneko Euskadiko Plataformaren mahai teknikoa eratu da

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Jarduketen Plan Koordinatua abiaraztea erabaki du; plan horren helburua da ekintza zehatzak sustatzea eta babestea Euskadin elikagaiak sortzeko, hornitzeko eta kontsumitzeko katean alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murrizteko eta xahutze horri aurrea hartzeko. Horretarako, arlo horretako askotariko erakunde eta entitateekin elkarlanean jardungo dute. Halaber, Jarduketa Plan honek helburu du soberan gelditzen diren elikagaiak giza kontsumorako eman ahal izateko aukerak sortzea, baita soberakin horiek animaliak elikatzeko berreskuratzea ere. FAOren esanetan, giza kontsumorako diren elikagaien heren bat galdu egiten da edo alferrik galtzen da mundu osoan, hau da urtean 1.300 milioi tona galtzen dira. Zenbateko hori ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

OHARRA: Euskadin egindako gazten erretiratzea

Euskal osasun-agintaritzek jakinarazi dute esne gordinarekin egindako gazta helduaren zenbait lote erretiratuko dituztela, Buruaga Arditegia enpresakoak (1501584-VI osasun-marka dutenak), listeriaren eta toxina estafilokozikoaren ondoriozko kutsadura mikrobiologikoa dela eta. Trazabilitate-sistemei esker, lote kaltetu guztiak identifikatu dituzte eta merkatutik kentzen ari dira. Gazta horiek EAEn, Nafarroan, Katalunian, Valentzian, Gaztela eta Leonen eta Madrilen banatu ziren. Alerta hori Informazioa Bizkor Trukatzeko Sistema Koordinatuaren bidez (SCIRI) jakinarazi da, autonomia-erkidegoek dagozkien neurriak har ditzaten. Horrez gain, herritarrei azaldu zaie produktu horiek erosi baldin badituzte ez dituztela jan behar, edo osasun-zentroren batera jo behar dutela baldin eta kontsumitu badituzte eta sintomaren bat badute (oro har, digestio-koadroak). Osasun Saileko Elikagai Segurtasunaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago