Bilaketa emaitza:

Elikakatearen kontrol ofizialari buruzko berriak

Elikakatearen Kontrol Ofizialei buruzko Araudi berriak, orain dela gutxi onartutakoak, Europako egungo sistema indartuko du, nekazaritzako elikagaien kate osoan pertsonenganako, animalienganako eta landareenganako arriskua saihesteko, ezabatzeko edo txikitzeko arauak ezarrita. Estatu kide bakoitzeko agintaritza eskudunek arauok behar bezala aplikatzen direla bermatuko dute. Araudi berri horren helburuak dira, batetik, kontrolen sistema sinplifikatzea eta bateratzea, bestetik, gardentasuna eta eraginkortasuna handitzea eta, azkenik, legegintza-sistema malguago egitea. Hurrengo hiru urteetarako, 34 egintza eskuordetu eta 51 betearazpen-egintza gauzatu beharko dira, eta koordinazioa funtsezkoa izango da horretan, lan hori guztia egin eta ezarritako epeak bete ahal izateko. Araudi berria ezartzeak honako alderdi hauei eragingo die: Enpresak eta agintaritzak: administrazio-karga murriztuko zaie, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko Plana 2017-2020 – Euskadi

Hau da plan honen xede estrategikoa: “Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketa sendotzea, I+B proiektuak babestuz eta Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketarako jarritako baliabide ekonomikoak optimizatuz”.   Xedea da, beraz, plan honen bitartez Elikagaien Segurtasunaren arloan finantzatzen diren I+B proiektuak baliagarriak izatea Euskadiko nekazaritzako elikakatean sar litezkeen eta gizakien eta animalien osasunean arazoak eragin litzaketen arriskuak hautemateko eta murrizteko.Artikulu osoa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Ikuskatu dute Espainian pentsuen inportatuen gainean egiten den kontrol ofiziala 17/03/30

Europako Batzordeko Albaitaritza eta Elikadura Bulegoko (FVO) ikuskatzaileen talde bat Espainian izan zen 2016ko urriaren 3tik 7ra bitartean, aztertzeko, alde batetik, zenbateraino ezartzen diren animalia-jatorrikoak ez diren pentsuak inportatzeko behin-behineko neurriak, Batzordearen 98/51/CE Zuzentarauaren 6. artikuluan jasotakoak, eta, bestetik, ikusteko pentsu-enpresen operadoreek (OEAA) ezarritako kontrol ofizialen eta neurrien sistemak bermatzen ote duen Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetatik inportaturiko pentsuak EBn kokaturiko ordezkariak dituzten establezimenduetatik baino ez datozela eta EBn ezarritako baldintzak betetzen dituztela.   Estatuko sisteman nahitaez erregistratu behar dira pentsuen inportatzaile guztiak, baita beste estatu kide batean ordezkariren bat erregistratua duten EBtik kanpoko establezimenduetako pentsuen inportatzaileak ere. FVOren arabera, sistema aurreikusitako moduan ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Pentsuetarako materialak, etorkizuneko hondakinei buruzko legeditik kanpo 17/03/30

2017ko martxoaren 14an, Europako Parlamentuak Hondakinen Esparru Zuzentarauari eginiko zuzenketak bozkatu zituen; zuzentarau hori Ekonomia Zirkularraren Paketearen barnean dago. Pentsuak, zerealak, elikadurako azpiproduktuak eta abar fabrikatzearen eta ekoiztearen arloko elkarte nazionalak biltzen dituzten Europako federazio nagusiek (COCERAL, EFFPA, FEFAC eta PFP) adierazi dute Europako Parlamentuak pentsu gisa merkaturatzen diren lehengaiak Europako Batzordeak proposatutako Hondakinen Esparru Zuzentarauaren aplikazio-eremutik kanpo utzi izanaren aldekoak direla. Horrenbestez, lehengai horiek pentsuen arloko Batasuneko legediaren mende geldituko dira, baita horiei egin beharreko kontrol ofizialen mende ere.   COCERAL, EFFPA, FEFAC eta PFP elkarteek adierazi dute hornikuntza-kateko jardunbide egokiek –batez ere segurtasunaren kudeaketarekin eta produktuen trazabilitatearekin lotutakoek– bermatu egiten ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Elikagai osasungarriak ikastetxeetan – Europako Batzordea, 2017

Europako Batzordeak eta Maltako Presidentetzak txosten bat argitaratu dute, eta bertan hainbat jarraibide ematen dira ikastetxeetako menuak osasungarriagoak izan daitezen, Europan hedatzen ari den haurren obesitatea geldiarazten saiatzeko. Txosten horrek 2014-2020 urteetarako Haurren Obesitateari buruzko Ekintza Plana eta Nutrizioari eta Jarduera Fisikoari buruzko Maila Altuko Taldea (GAN) babesten ditu. Dokumentu horren bitartez, elikadura-arauak kontratazio publikoetarako hizkuntzan ematen dira, hor baitago eskoletan elikagai osasungarriak lortzeko oztopo nagusietako bat:elikagaiei eta horri loturik kontratatuko diren zerbitzuei buruzko zehaztapenak egiteko gomendioak ematen dira eta politika nazionalen zein eskualdeko politiken hainbat adibide zerrendatzen dira, elikagai talde gakoetarako: fruta eta barazkiak, haragia, arraina, esnekiak eta abar. Halaber, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai osasungarriak ikastetxeetan – Europako Batzordea, 2017

Europako Batzordeak eta Maltako Presidentetzak txosten bat argitaratu dute, eta bertan hainbat jarraibide ematen dira ikastetxeetako menuak osasungarriagoak izan daitezen, Europan hedatzen ari den haurren obesitatea geldiarazten saiatzeko. Txosten horrek 2014-2020 urteetarako Haurren Obesitateari buruzko Ekintza Plana eta Nutrizioari eta Jarduera Fisikoari buruzko Maila Altuko Taldea (GAN) babesten ditu. Dokumentu horren bitartez, elikadura-arauak kontratazio publikoetarako hizkuntzan ematen dira, hor baitago eskoletan elikagai osasungarriak lortzeko oztopo nagusietako bat:elikagaiei eta horri loturik kontratatuko diren zerbitzuei buruzko zehaztapenak egiteko gomendioak ematen dira eta politika nazionalen zein eskualdeko politiken hainbat adibide zerrendatzen dira, elikagai talde gakoetarako: fruta eta barazkiak, haragia, arraina, esnekiak eta abar. Halaber, ...

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunaren arloko arriskuak jakinarazteko eskuliburua – FAO/OMS 2017

FAO/OMEk eskuliburu bat argitaratu du, elikadura-segurtasunaren arloko agintaritzei eta elikakateetako kideei elikadura-arriskuen jakinarazpenak hobeto egiten laguntzeko. Eskuliburua printzipio praktikoetan eta arrisku biologikoekin, kimikoekin eta fisikoekin lotutako jakinarazpen-praktiken hobekuntzan oinarritzen da. Gida hau kudeatzaile eta arduradun politikoentzat eta Elikagaien Segurtasunaren arloko agintari nazionalentzat da. Jatorria elikagaietan duten gaixotasun-agerraldiek murriztu egiten dute kontsumitzaileek elikaduraren segurtasunean duten konfiantza, eta horrek eragina izan ohi du kontsumo-indizeetan. Hori aztertuta, ondorioztatu da garrantzitsua dela arriskuen jakinarazpena modu eraginkor batean egitea. Hori dela eta, herrialdeei gomendatzen zaie komunikazio-estrategiak garatu eta ebaluatu ditzatela eta beren edo beste herrialde batzuen esperientzietatik ikas dezatela. Eskuliburu honek badu beste ikuspegi bat ere; hain ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk berrikusi egin ditu mingain urdin gaixotasunaren kontrol-neurriak 17/03/10

EFSAk argitaratu berri duen txostenean ondorioztatzen da 5 urteko txertaketa masiboko programak eta etengabeko zaintza-sistemak direla Europan ardien mingain urdin gaixotasuna errotik kentzeko neurri eraginkor bakarrak.Europako Batzordeak hala eskatuta, EFSAko adituek mingain urdin gaixotasunaren kontrol-neurriak berrikusi dituzte, bai eta eremu infektatuen eta eremu askeen arteko animalien salerosketa segururako aukerak ere. Halaber, gaixotasunaren alderdi epidemiologikoei buruzko txosten zientifikoa eguneratu dute, batez ere transmisio-ereduari dagokion alderdia.EFSAren txostenean ohartarazten da mingain urdin gaixotasuna errotik kentzea oso zaila dela, eta beharrezkoa dela gutxienez ondoz ondoko 5 urtez gaixotasun hori harrapa dezaketen behien eta ardien % 95 txertatzea. Txertaketa masiboko kanpaina horiekin batera, zaintza-sistema sentsibleak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Informazio-liburuxka: EAEko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Planaren emaitzak –ELIKA, 2017

Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea 2011tik 2016ra bitartean ezarri da Euskadin, “nekazaritzako elikagaien euskal katean sar daitezkeen eta giza osasunean arazoak eragin ditzaketen arriskuak edo/eta kalteak detektatzeko, kontrolatzeko eta prebenitzeko ikerketa-proiektuak babestu eta laguntzeko asmoz”.   Ikerkuntza bultzatu eta elikagaien segurtasun gorena lortzeko, urte hauetan hainbat neurri jarri dira martxan. Informazio-liburuxka horretan labur azaltzen dira neurriok: Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketa koordinatzeko mahaia sortzea, plana behar bezala ezartzen dela zaintzeko. Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketaren plataforma sortzea. 80 ikerketa-proiektu jartzea martxan, 3,3 milioi euroko diru-laguntzarekin. Europako hiru saretan parte hartzea, erakunde publikoek elkarrekin lan egin dezaten elikagaien segurtasunari buruzko ikerketaren arloan. Proiektuen emaitzak zabaltzeko eta trukatzeko jardunaldiak antolatzea urtero, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Eman ezazu izena “ Mikrobio Genomen Sekuentziazio Osoa”-ri buruzko mintegietan!- Martxoak 16-17 – UPV/EHU

UPV/EHUk Europako INNUENDO proiektuan parte hartzen du. EFSAk finantzatu du proiektua, eta helburu du genomika integratzea elikagaien bitartez transmititutako patogenoen zaintza epidemiologikoan.   Proiektu horren testuinguruan, “Mikrobio Genomen Sekuentziazio Osoa”-ri buruzko bi mintegi emango dira martxoaren 16an eta 17an. Bata Helsinkiko Unibertsitateko Mirko Rossik emango du (bera da proiektuaren koordinatzailea) eta bestea, Lisboako Unibertsitateko bazkide Joao Carricok. Mintegiak irekiak eta doan dira; gaian interesa duen edozein ikertzailek edo teknikarik har dezake parte.   Proiektuaren liderra (Helsinkiko Unibertsitatea) eta proposatutako partzuergoko beste kide batzuek (VETMEDUNI, EVIRA, THL, UPV/EHU) ondo ezagutzen dute elikagaiek transmititutako patogeno-populazioen (Campylobacter, Yersinia, E. coli eta Salmonella) genetika. Gainera, lotura sendoa dute ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago