EBko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) Espainian 2017ko ekainaren 12tik 23ra egindako ikuskapen baten emaitza azaltzen duen txostena argitaratu du. Ikuskapen horren helburua izan zen Xylella fastidiosa (Xf) bakterioaren egoera ebaluatzea eta, zehazki, Batzordearen 2015eko maiatzaren 18ko 2015/789/UE Exekuzio Erabakia (aurrerantzean, “Erabakia”) nola aplikatzen den aztertzea (erabaki horrek bakterioa kontrolatzeko babes-neurriak ezartzen ditu). FVOren arabera, hauek dira ikuskapenetik ateratako ondorio nagusiak: Lege-baliabideak, kontingentzia-planak eta estatuan nahiz eskualdeetan egiten diren jarduketak egokiak dira kontrol-neurriak aplikatzeko.
Agintaritzen arteko lankidetza oso lagungarria da kontrol-neurriak ezartzeko. Hainbat kanaletatik ezarritako kontzientziazio-neurrien bitartez interesa agertu duten alderdiekin konpromiso handia hartzeak nabarmen errazten ditu kontrolak.
Gaur egun zaila ...
EFSAk iritzi zientifiko bat eman du hidroxiantrazenoaren deribatuei buruz, eta ondorioztatu du substantzia horiek genotoxikoak direla eta luzera begira minbizia eragin dezaketela. Substantzia talde hori aloe veran, senna espezieetan eta halako landareetan aurki daiteke, eta landare-osagai gisa erabiltzen dira elikagaietan, haien eragin libragarria dela eta.
2013an, EFSAren Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Taldeak frogatu zuen janari-osagarrietako hidroxiantrazenoaren deribatuek hesteen funtzioa hobetu dezaketela, eta gomendatu zuen luzera begira dosi altuetan ez erabiltzea eta kontsumitzea; izan ere, toxikotasun-arazoak eragin ditzakete giza osasunean.
Ondoren, Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion landare-osagai horiek elikagaiei gehitzean kaltegabeak diren ala ez aztertzeko eta osasunerako eraginik izango ez duen eguneko ingesta ...
EFSAk berriro ebaluatu du 3-MCPD kutsatzaileak zer-nolako arriskua eragin diezaiokeen giza osasunari, eta ondorioztatu du helduetan ez dela gainditzen eguneroko ingesta onargarria (TDI), hau da, 2 μg / gorputz‑pisuaren kg.
3-MCPD substantzia kimikoa (3-monokloropropano diola) eta horrekin lotutako substantziak, 3-MCPD esterrak, kutsatzaileak dira eta zenbait jaki prozesatutan nahiz landare-olioetan (batik bat palma-olioan) egon ohi dira, prozesatzean sortzen baitira. 3-MCPD ebaluatu zuten jada 2016an. Zergatik ebaluatu behar dute orain berriro?
EFSAren 2016ko irizpena egin zuen zientzia-taldeak dioenez, Elikagai Gehigarrien Adituen FAO/OMEko Batzorde Mistoak (JEFCA) TDIaren beste maila bat ezarri zuen 2016aren ondoren, eta horregatik erabaki dute orain ebaluazioa berrikustea.
EFSAk eginiko bigarren ebaluazio horretan, metodo ...
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegitureteko eta Osasun Sailek, EHAAn argitaratu berri dituzte Euskadiko ustiategi txikietara egokituriko betekizun higieniko eta sanitarioak ofizialki ezartzen dituzten aginduak; zehazki, arrautzak eta esnekiak ekoizten eta merkaturatzen dituzten ustiategiei dagozkienak: Arrautzak: AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, A kategoriako arrautza ez industrialetarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena. Esnekiak:AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, esneki eta izozkietarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena. Orain, esne-bolumen eta arrautza kopuru txikia eraldatzen duten Euskadiko ustiategiek euren errealitatera egokitutako eskakizunak bete ...
EFSAk gidaliburu bat argitaratu berri du, non zehatz-mehatz azaltzen baitu arriskuen ebaluazioarekin lotutako zalantzak nola karakterizatu, dokumentatu eta komunikatu behar diren, ebaluazio-txostenetan beharrezko informazio osoa eman dadin arriskuak kudeatzean erabakiak hartzeko.
Zalantzen analisia arrisku-ebaluazioaren parte bat da, eta aurkitutako zalantza-iturriak eta zalantzek ebaluazioaren azken ondorioetan dituzten eraginak zehatz adierazi behar dira zientzia-irizpenetan, argi eta garbi, ahalik eta modu gardenenean. Arrisku-ebaluazio bakoitzaren ezaugarriak eta testuingurua zein diren, eta detektatutako zalantza mailaren arabera, zalantzen analisia izugarri alda daiteke. Hori dela eta, EFSAk gidaliburu hau osatu du, arrisku-ebaluatzaileei zalantzak aztertzen laguntze aldera.
Gidaliburuan zehatz-mehatz adierazten da nola identifikatu eta lehenetsi behar diren zalantzak, nola karakterizatu behar ...

Euskadiko Ekoizpen Primarioaren eta Elikagaien Kalitatearen arloko Nekazaritza Elikakatearen Kontrol Ofizialerako 2016-2020ko Plana argitaratu da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak egin du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko sailekin batera. Plana, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2016ko irailaren 16an emandako Aginduaren bidez onartua, bi helbururekin egin da, estrategia global gisa: alde batetik, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiak elkarren artean koordinatzeko beharrei erantzuteko. Kontrol ofizial horien bitartez, elikakatearen oinarrian sar daitezkeen arriskuak detektatu eta ezabatu nahi dira, betiere ...

Nahiz eta 2006. urtetik 2073/2005 (EE) Araudiak elikadura-produktuei aplikatu beharreko irizpide mikrobiologiko zorrotzak ezartzen dituen, gizakien listeriosi inbasiboak gora egin du Europar Batasunean 2009-2013 aldian.
2008 eta 2015 artean ere goranzko joera izan zen listeriosiaren hileroko intzidentzia-tasan 75 urtetik gorako biztanleengan eta 25 eta 44 urte arteko emakumeengan (ziurrenik haurdunaldia zela eta).
EFSAk ahalegina egin du kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) L. monocytogenes bidezko kutsadura eta listeriosia eragiten duten faktoreak identifikatzeko, eredu kontzeptual bat erabiliz.
Biztanleria kalteberaren eta adineko pertsonen tamaina. Azpiko beste baldintzatzaile batzuk.L. monocytogenesaren prebalentzia RTE elikagaietan erosketa egiteko unean. L. monocytogenesaren kontzentrazioa RTE elikagaietan erosketa egiteko unean. Txikizkako salmentaren ondoren elikagaiak gordetzeko baldintzak. Kontsumitzeko ...
EFSAk eguneratu egin du EFSA PRIMo tresna. Produktu fitosanitarioen hondakin-arriskuak ebaluatzeko eredu deterministiko bat da, eta erreferentzia gisa erabiltzen da Europan, 396/2005 eta 1107/2009 Erregelamenduek ezartzen dituzten hondakinen gehieneko mailak ezartzeko eta berrikusteko.
Tresna hau EBk gaur egun adostutako arrisku-ebaluazioaren ikuspegiaren arabera diseinatu da, eta produktu fitosanitarioentzako arriskua ebaluatzeko metodologia estandarizatzea du helburu. Horrez gain, malgutasuna ematen du arriskua ebaluatzeko egoera desberdinak kalkulatzeko, eta, hala, ebaluazio horiek gardenagoak izan daitezen lortzen da. Era berean, tresnak legezko mugak ezartzeko eta aldatzeko orduan erabaki egokiak hartzeko behar diren xehetasun nabarmenenak ematen dizkie arriskuen kudeatzaileei. Gainera, bertsio berri honek (hirugarrena) informazio osagarria ematen du; besteak ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.