Bilaketa emaitza:

Giza osasunarentzat bereziki garrantzitsuak diren antibiotikoen (CIA) zerrenda egin du OMEk- Infografia

Giza kontsumora bideratutako animalietan mikrobioen aurkako produktu gehiegi erabiltzeak bakterio erresistenteak sortzea eragin dezake. Oso garrantzitsua da antibiotikoak, bereziki gure osasunerako garrantzitsuak direnak, zentzuz erabiltzea, medikamentu horien eraginkortasunari eusteko. OMEk, osasun- eta albaitaritza-irizpideak erabiliz, osasunean duten garrantziaren arabera lehenetsi ditu antibiotikoak. Medikuek/albaitariek, agentzia arautzaileek, arrisku-kudeatzaileek eta interesa duten guztiek sailkapen hau erabili dezakete mikrobioen aurkako erresistentzien arazoa murrizteko estrategiak garatzeko. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Araban. 2016

Iaz, Araban, elikagai-jatorriko toxiinfekzioen lau agerraldi ikertu ziren. Horiek 63 pertsonari eragin zieten. Bi agerraldik Salmonellarekin izan zuten zerikusia, batek histaminarekin eta laugarrenak, seguruenik, jatorri birala izan zuen. Datu horiek eta beste batzuk aurki daitezke Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzak 2016an eginiko Zaintza Epidemiologikoari buruzko txostenean. Kaltetu gehien eragin zituen agerraldia Gasteizko jatetxe bateko oturuntza baten ondorioz geratu zen, eta eraso-tasa % 54koa izan zen. Kasua sakon aztertu ostean, susmatzen da agente etiologikoa Norovirus motako birus bat izan zela, bere hedapen handiagatik, inkubazio-aldiagatik, klinika-arintasunagatik eta elikagaietan isolatzeko zailtasun handiagatik. Listeriosia 7 kasu jakinarazi ziren, 2015ean baino 5 gehiago. Horietatik 5ek pertsonarentzako arrisku-faktoreak zituzten.   Q Sukarra Q ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

H2020ren 2018-2020ko Lan Programen zirriborroak argitaratu dituzte

Europako Batzordea (EB) Horizon 2020ren 2018-2020ko Lan Programen zirriborroak argitaratzen hasi da. Txosten guztiak, denak ere askotariko gaiei buruzkoak, formalki onartu aurretik argitaratuko dira, parte-hartzaileei 2018-2020ko proiektu-proposamenen hurrengo deialdietan finantzatuko diren lerroen eta gaien berri emateko. Nabarmendu behar da agiriok behin-behinekoak direla, eta, beraz, balitekeela nola edo hala aldatzea hil honen bukaeran behin betiko argitaratu aurretik. EBk oniritzia eman ondoren Parte-hartzailearen Atarian argitaratzen diren programak izango dira lan-programa baliodun bakarrak. Zehazki, jadanik argitaratuta dago 2. gizarte-erronkaren zirriborroa (“Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorrak, itsasoaren eta itsasaldearen ikerketa, eta bioekonomia” erronkari dagokiona).   H2020: WP 2018-2020: “Food security, sustainable agriculture and forestry, marine, maritime and inland ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

EBko zenbait herrialdetan histaminak eragindako intoxikazioaren ebaluazioa

EFSAk, Europako Batzordeak eskatuta, estatu kideetako batzuetan histaminak eragindako intoxikazioarekin lotutako gorabehera guztiak ebaluatu ditu, tartean egon den elikagaia (atuna) banatzeko katearen zenbait etapatan gertatu diren eta histaminaren ondoriozko intoxikazioa eragin duten faktoreak identifikatzeko eta aztertzeko helburuz. Datuak eta ebaluazioa Gorabehera jakin horietan inplikatutako atunei buruzko datuak eta informazioa, haien trazabilitate osoa barne, eta datu epidemiologiko eta analitikoak, hain zuzen ere, elikagai eta pentsuetarako alerta azkarreko sisteman (RASFF) esku hartzen duten estatu kideen jakinarazpenetatik atera dira, hala histaminak atunetan eragindako kutsadurari buruzko jakinarazpenetatik nola atun-kontsumoarekin lotuta histaminak gizakietan eragindako intoxikazio-kasuei buruzko jakinarazpenetatik. RASFFen 37 jakinarazpen horietatik, 21 aukeratu dira ebaluazio hau egiteko, haien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoaren aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoa (PEGA) aurkeztu du nekazaritzako elikagaien balio-katearekin lotutako ordezkari ugariren aurrean. PEGAk “Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren 4 oinarriak” jorratu nahi ditu: segurua, osasungarria, berezia eta iraunkorra (gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik), baina elikaduraren balio-katearen paradigma berrian oinarrituta, ekoizpen primariotik hasi (nekazaritza, arrantza eta abeltzaintza) eta elikagaien kontsumora arte; hau da, elikagaien industriatik (eraldaketa eta fabrikazioa), banaketatik eta merkaturatzetik (txikizkakoa eta handizkakoa) hasi eta sukaldaritzara eta gastronomiara iritsi arte, baina beste alderdi batzuk ere kontuan hartuta, hala nola marketina, marketinarekin lotutako zerbitzuak, ikerkuntza eta hezkuntza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien garraioan ongizatea bermatzeko gidak 17/09/28

Europako Batzordeak animalien garraioan ongizatea bermatzeko gidak kaleratu ditu (oraingoz, ingelesez bakarrik), honako espezie hauentzat: Behiak Ardiak Txerriak Zaldiak Hegaztiak   Europako Batzordearen Osasunerako eta Elikagai Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) abiatu duen proiektu pilotu baten harira sortu eta argitaratu dira gidak, eta EBko 10 estatu kidek esku hartu dute prozesuan. Europan eta beste herrialde batzuetan, egunero-egunero milaka animalia garraiatzen dira egoera desberdinetan. Ekoizpenerako animalien garraioa bateratzeko eta hobetzeko tresna praktiko bat izateko helburuarekin, Europako 16 organismok osaturiko partzuergo batek proiektu pilotu hau abiatu du, DG SANTEk finantzatuta, hala abeltzainentzat nola garraiolarientzat pentsatua.   PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA LABURPEN-FITXAK (gaztelaniaz) Gidekin batera, gomendio praktikoen 17 informazio-orri atera dituzte, animalien garraioarekin lotutako funtsezko alderdiak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

I+G+b laguntzak Euskadiko nekazaritzaren, elikaduraren eta arrantzaren sektoreetan – EGAS 2017

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (EGAS) gaur argitaratu du 2017rako EAEko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituen Agindua. Laguntza hauek dira I+G+b garatzeko tresna garrantzitsuenetakoak, ez soilik epe laburrera erantzuteko, baizik, nagusiki, enpresa arloko egitasmoak bultzatzeko eta zentro teknologikoekin elkarlanean jardun dezaten bultzatzeko, ikerketa-lanak azpi-sektoreen bitartez gara daitezen sustatuz.HelburuaEfizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan. XedeaOinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuen gastuak eta inbertsioak finantzatzea, antolaketaren arloan berritzea, eta Euskadiko nekazaritza-, elikadura- eta arrantza-sektoreen bideragarritasun-azterlanak egitea. Onuradunak: EAEko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Makro eta mikroplastikoak itsas espezieetan; berrikuspen zientifikoa eta ipar itsasoetako datuak

Iparraldeko Ministroen Kontseiluak (Nordisk Ministerråd) argitaraturiko txosten honen xedea da itsas biotako makro eta mikroplastikoei buruz gaur egun dagoen ezagutzaren ikuspegi zabal bat ematea politikariei, ikertzaileei eta oro har herritar guztiei (ipar itsasoetako espezieetan aurkitutako plastikoaren presentziari buruzko datu espezifikoekin). Hala makroplastikoak (begi hutsez ikus daitezke) nola mikroplastikoak (5 milimetrotik behera) itsas zaborraren hondakin ohikoenak dira, eta eztabaida gehien sortzen dutenak. Txosten honetan, biotako plastiko-presentzia kuantifikatzeko eta berresteko zenbait metodo deskribatzen dira, eta beste metodo ugari daude oraindik ere garatzeko. Elikagaien segurtasunaren ikuspegitik, kontsumorako jakietako mikroplastikoen presentzia kezkagarria da gizakiek izan dezaketen esposizioa dela eta. Elikakatean, mikroplastikoak aurkitu izan dira kontsumo zuzeneko eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gizakien eta animalien osasunerako arriskuak elikagai eta pentsuetako deoxinibalenolaren ondorioz 17/09/21

Europako Batzordeak egindako eskaeraren harira, EFSAko adituen panelak (CONTAM) aztertu egin zuen gizakien eta animalien osasunean zer-nolako arriskua eragin dezaketen elikagai eta pentsuetako deoxinibalenolak (DON), alde batetik, eta haren forma azetilatu eta aldatuek (3-azetil-DON (3-Ac-DON), 15-azetil-DON (15-Ac- DON) eta DON -3-glukosidoa), bestetik. Horretarako, aditu taldeak 2007 eta 2014 artean bildutako 27.537, 13.892, 7.270 eta 2.266 datu analitiko erabili zituen, hurrenez hurren, prozesatu gabeko elikagai, pentsu eta aleetako DON, 3-Ac-DON, 15-Ac-DON eta DON-3-glukosidoa toxinetarako. DON mikotoxina batik bat Fusarium onddoek ekoizten dute, eta nagusiki labore-aleetan sor daiteke. DON bizkor-bizkor xurgatu, banatu eta iraizten da. Hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak: Gizakien esposizioaren iturri nagusiak laboreak eta ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Fitoestrogenoak landare-elikagaietan

Ministro Eskandinaviarren Kontseiluak (NMC) azterlan bat argitaratu du, Uppsalako Unibertsitateak eta Suediako Elikadura Agentziak egina; bertan, elikagai gordinetan (prozesatu gabeetan) dauden fitoestrogeno multzo hauen mailak aztertu dituzte: isoflabona, lignanoak, estilbenoak eta kumestanoak. Azterlanaren egileen arabera, elikagaietan dauden hainbat fitoestrogenoren mailei buruzko informazio zehatza eduki behar da gure dietan fitoestrogenoak edukitzeak zer eragin izan ditzakeen ebaluatzeko: baliteke kaltegarria izatea edo, alderantziz, fitoestrogenoek, etengailu endokrino gisa, eragin kaltegarriak murrizten laguntzea. Zer dira fitoestrogenoak? Elikagaietako etengailu endokrinoak aztertzean, elikagaietan dauden ingurumeneko kutsatzaile kimikoak hartzen dira kontuan nagusiki, hala nola hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, A bisfenola, produktu fitosanitarioak, dioxinak, PCBak eta ftalatoak. Alabaina, aintzat hartu behar da estrogeno-konposatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago